Txilen bizi duten hezkuntzaren egoera txarraz ohartarazi gaituen artikulu bat bilatu dugu.
Beharbada, ez gara ohartzen gure ikasketak aurrera eraman ahal izateko izan dugun pribilegioaz; izan ere, orain arte arazorik gabe moldatu izan gara haur hezkuntzatik hasi eta unibertsitaterainoko ikasketak ordaintzeko. Hau ordea, ez da gure aberastasunaren ondorio; bizi dugun hezkuntza sistemaren fruitu baizik.
Txilen berriz, ez dute gure zorte bera. 80. hamarkadan bizi izan zen Pinocheten diktaduraren ondorioz, hezkuntza pribatizaturik geratu baitzen. Gaur egun oraindik, indarrean jarraitzen du sitema honek; baina, azken hilabete hauetan bertako ikasleak erabat nazkaturik agertu dira mobilizazio ugari eginez.
Honen aurrean, gure desadostasuna adierazi nahi dugu hezkuntza hiritar guztiek duten eskubide bat dela esanez; eta berdin duela Espainian, Estatu Batuetan edo Txilen jaio. Txiletar hauek beraz, ez dute zertan estatuarekin milioika pesoko zorretan egon; guk bitartean inongo buruhausterik gabe ikasten dihardugunean. Izan ere, bertan baitago munduko goi mailako ikasketa pribatizatu gehien. Hau guztiagatik, hezkuntza gizaki ororen eskubidea dela berretsi nahi dugu.
Zuek idatzia gustatu zait, bideoaz flipatu egin dut. Oso ona bideoa eta oso ona ipini eta konpartitzea.
ResponderEliminarOro har, interesgarria eta konpromisoz betea; hori gauza ederra da. Hala ere, zaharren ikuspuntu erretxina izatea dagokidanez, "baina"ren bat bota behar: Txilekoen minaz norbera hemendik mintzea ondo dago. Baina zuen buru eta bihotzaz gain, zuen eskuak eta hankak ere martxan ipintzeko, hemen aurkitu behar dituzue minak. Zuek landu dezakezuen soloan.
Zeinek dio?! Agian, hemendik eta urte batzuetara Txilen ibiliko zarete zer dakit nik zein iraultza egiten