Mostrando entradas con la etiqueta Berriak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Berriak. Mostrar todas las entradas

sábado, 17 de diciembre de 2011

Generoak gidatutako hautua


Jada kurtso amaierara iritsiz, lan modularrarekin eta hezkidetzarekin buru belarri gabiltzala, aukera polita iruditu zait artikulu hau aipatzea.

Eskola segregatuak (neskak eta mutilak talde desberdinetan ikastea) eta hezkidetzan oinarritutako eskolak (neska eta mutilen arteko berdintasunera iristeko sortu zen kontzeptua) erabat kontraesanekoak diren heinean, garai gizarte berean hezkuntza alorrean garatzen ari diren pisu handiko bi faktore ditugu. Guzti honetan gizarteak eragin handia duelakoan nago, eta desberdintasun eta bereizketak honen ondorioz datozela.

Gizartea aldatzen joan den heinean, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna ere aldatzen eta hobetzen joan da pixkanaka-pixkanaka. Halaber, oraindik ere asko dago egiteko eta generoen arteko bereizketak milaka izaten jarraitzen dute. Izan ere, gizon eta emakumeen arteko desberdintasunen antzera, genero rolak ere bizirik diraute; eta eragin handia dute oraindik gure gizartean. Baina desberdintasun horietako asko hezkuntzan kokatzen dira, eta hauekin amaitzeko asmoz sortu zen hain gogoko dugun hezkidetza. Sistema honek ordea, aurrera egiteko zailtasunak aurkitu ditu bidean; irakasle askok antzina ezarri ziren roletan estankaturik jarraitzen baitute. Desberdintasunak eta bazterkeriak egiten dituzte, inkontzienteki askotan. Horrela, neskak kontzentrazioarekin, hausnarketekin eta irakurketekin lotutako gaiak lantzen eta garatzen joan dira. Bien bitartean, mutilek kirola eta lehian oinarritutako mundua garatu dute. Honek guztiak, eragina izan du ikasketak aukeratzeko orduan. Datuek diotenez, neskek gizarte lanak, irakaskuntza eta erizaintza bezalako karrerak ikasten baitituzte batez ere; mutilen kasuan, logika eta zenbakiak (ingeniaritzak gehienbat)  nabarmentzen diren bitartean.

Gizartean orain arte gertatu den guztia alde batera utzi eta lehenik eta behin, neskak eta mutilek eskolan benetan zein desberdintasun dituzten hartu behar ditugu kontutan.



sábado, 10 de diciembre de 2011

"Irakasleek orain halako bi irabazi behar lukete eta erdia lan egin"

          Augusto Cury, hezkuntzarengan interes eta erakarpen berezia sentitzen duen psikiatra brasildarra da; matematikak, geografia eta zientziak bezalako betiko irakasgaiak alde batera utziz, haurren sormen eta imajinazioan enfokatzen duelarik ume ororen nahitaezko edukazioa eta sozializazioa. Gaur egungo hezkuntza sistemaren kritika zuzena egiten du, gehiegizko informazioak humanitatea osoki itotzera eramaten duelarik, horren lekuan, irakasleek duten garrantzia goraipatu eta sustatu beharko litzatekeenean eta baita guraso-seme arteko harremana estutu ere.

          Azken urteotan asko komentatu izan da irakasleak autoritatea galtzen ari direla, eta hori konpontzeko, legeaz baliatzea planteatu dute. Hau sinestezina egiten zaio Augustori, oso gutxi hausnartutako erabaki bat dela uste baitu. Errua ez da irakasleena inondik inora, ezta ikasleena ere. Haurrek sindrome berri bat pairatu dute, pentsamendu azeleratuaren sindromea hain zuzen. Umeak produktuen eta zerbitzuen kontsumitzaile bihurtu dira, eta ez ideien eta sentsibilitateen kontsumitzaile. Hau ulertzeko adibide garbi bat: iraganean, 200 urte behar izaten ziren  liburuetako informazio kopurua bikoizteko, eta gaur egun aldiz, bost urtez behin bikoizten da. Honek guztiak, agresibitatea, antsietatea eta estresa eragiten du, eta baita legeen aurrean errespetu falta bat, baina hori ez da konpontzen arazo bat beste arazo batekin estaliz.

          Zalantzarik gabe, irakasleak gehiago baloratu beharko lirateke, errespetatuagoak izan beharko lirateke, orain halako bi irabazi beharko lukete eta erdia lan egin, duintasunez tratatuak eta askatasun gehiagorekin. Irakasleak ez daude hor umeak kontrolatzeko, hauen garuna estimulatzeko eta pentsatzeko artea haratago eramateko baizik. Benetan generazio tamalgarri bat ari gara formatzen eta honek ondorio txarrak izango ditu etorkizunean, konpontzeko zailak izango direnak. Hemen gurasoek dute zerikusi handia. Egia da ez dela batere erraza autoritatearen eta sentsibilitatearen artean puntu orekatu bat aurkitzea, baina hori da lortu beharrekoa. Harreman estua izatea ezinbestekoa da, gurasoen irudi erreal bat bizitzeko, euren lorpenez gain, frustrazio eta akatsak ere gogoan izateko.

          Beste kontu garrantzitsu bat guraso eta irakasleen arteko harremana da. Gaur egun bizi gareneko gizarte honen erruz, mehatxu, bortizkeri eta biolentzia kasuak ematera heldu dira gurasoen partetik. Hemen ere, estresa, agresibitatea eta horrelakoak daude nabarmen. Guraso "on" batek opari asko emango dizkio bere semeari. Baina benetan ona dek guraso batek bere bizitzako esperientzia mota guztiak emango dizkio jakitera bere semeari, nolako munduak itxaroten dion jakin dezan. Hau konpontzeko honakoak izan beharko lirateke kontuan besteak beste: ematen ikasi behar dugu, ordainetan zer jasoko dugun pentsatu gabe, ulertu beharra daukagu min ematen duen pertsona baten atzean min hartu duen pertsona bat dagoela, besteekin ez dugu zorrotz jokatu behar, malguagoak izaten jakinik, eta garrantzitsuenetako bat, gure akatsak onartzen jakin behar dugu.

          Gaur egun, zazpi urteko haur batek informazio gehiago dauka, erromatar enperadore batek zeukana baino. Baina informazio horiek ez dira ezagutza bihurtu, ezagutza ez da esperientzia bihurtu eta esperientzia hori ezta jakindurian ere. Informazio gehiegi horrek estresa eta ezinegona bezalako sintomak sortzen ditu. Lehen aipatutako Pentsamendu Azeleratuaren Sindromea. Buruko mina, giharretakoa, kontzentrazio falta, asegabetasun kronikoa, haserrekortasuna, emozio gorabeherak, arauak gutxiesten dituzte... eta hori guztia produktuak eta zerbitzuak neurrigabe kontsumituz kanporatzen dute. Diktadore bihurtzen dira, gauza guztiak berehala lortu nahirik.

           Horri konponbide bat emateko jarraitu beharreko pausoetako batzuk umeak naturarekin kontaktuan gehiago jartzea izango litzateke besteak beste. Taldelan eta eskulanak gehiagotan burutu, musika entzun. Musikaren inguruan, genero klasikoa oso ona da pentsamendu azeleratu hori frenatzeko, eta orregaitik, irakaslea azalpenak ematen ari den bitartean, musika jarrita edukitzea aproposa izango litzateke. Esertzerakoan ere, mahaiak erdizirkulo formak jartzea komeni da. Bi akzio arrunt hauekin soilik, haurren eta irakasleen estresa erdira murriztuko litzateke. Pentsamenduaren tresna garatzean dago gakoa, izan ere, datuak gordetzeko gaitasuna mugatua da garun batean, baina pentsatzeko eta sortzeko gaitasuna amaiezina da.

          Augustoren kasuan, hiru alaba ditu izugarri maite dituenak eta hauekin praktikan jartzen du bere ikuspegia. Askotan bere akatsak onartu behar izaten ditu, adibide bat jarriz, behin bere alaba batek leporatu ziona. Bere kontsultan paziente gehiegi hartzen omen zituen bere ustetan eta hori entzutean, esandakoan erreparatu eta arrazoi zuela esanez, jaramon egin zion.

         Ona hemen ARTIKULOA

domingo, 4 de diciembre de 2011

Finlandiako hezkuntza sistema


Hik Hasi aldizkarian Finlandiako hezkuntzaren inguruko artikulu interesgarri hau aurkitu dut.

Azken urte hauetan PISA eta modu honetako azterketen datuek erakutsi dute Finlandia hezkuntza mailan munduko herrialderik eredugarrienetariko bat dela. Hiru urtez behin egiten da azterketa hau. Lehena 2000. urtean egin zen eta 43 herrialdetako egoera aztertu zuen, bigarrena 2003an burutu zen eta 41 herrialderen datuekin eta 2006an 58 herrialdek parte hartu zuten. Azterketa honetan irakurmena, matematika eta zientzietako gaitasunak neurtzen die 15 urteko ikasleei. Orain arte egindako emaitzak ikusirik, Finlandiako eskola sistemak lortu ditu emaitzarik onenak, bizitzarako garrantzitsuak diren ezagutza eta gaitasunei lotutako konpetentzia klabeetan batez ere. Aipatzekoa da Finlandiak munduko alfabetatze tasarik altuena duela, hau %100a delarik. 

Datuak ikusirik argi dago Finlandia herrialde eredugarria dela gainontzeko herrialdeentzat. Bertako hezkuntza sistema orekatua da eta hutsune gutxi azaltzen ditu. Hori dela eta, nire ustez herrialde honetako hezkuntza sistema nolakoa den aztertu eta bertatik ereduak hartuz gurea hobetu beharko litzatekeela, emaitzek erakusten duten moduan zer hobetua badago eta. 

Bertan aipatzen du beste zenbait daturen artean, Finlandian ez dagoela Haur Hezkuntzarik, 0-6 urte bitarteko haurrak hezkuntza sistematik at daudela eta hori dela eta gurasoak arduratzen direla urte horietan oinarrizko baloreak transmititzeaz. Beraz, hauek 6 urterekin eskolaratzen direnerako balore horien berri dute eta irakaslearen lana ezagutzak transmititzea da. Bitxia iruditu zait bertako haurren gehiengoa, %98a hain zuzen ere, 6 urterekin eskolaratzen direla jakitea. Euskal Autonomia Erkidegoan geroz eta lehenago hasten dira haurrak eskolan, batez ere gurasoek lana eta familia konpaginatzeko dituzten arazoen ondorioz. 0-2 urterarte haurtzaindegiak ditugu eta jarraian haur hezkuntza hiru urtez. Gurasoak haurren hezkuntzan parte hartzea garrantzizkoa dela uste dut eta Finlandian hori bultzatzen dute. 

Bestalde, bertako irakasleek ez dituzte hemengo askok dituzten arazoak. Autoritatea dute irakasle hauek eta ikasleek hauek errespetatzen dituzte. Irakasle eta ikasleek dituzten harremanak ere beste herrialdeetakoak baino sendoagoak dira. Irakasle eta gurasoak ere harremanetan egoten dira baina aipatzekoa da tutoretza orduetan bakarrik elkartu daitezkeela hauek eta tutoretza ordu hauek kurtso hasieran zehazten zaizkie guraso guztiei horrela gurasoak eskolan eskua sartzea eragozten da.


Dokumental honetan arrakastaren ezaugarriak zein diren azaltzen du:
u



lunes, 28 de noviembre de 2011

Hezkidetza, detaile sutilen indarra.

Modulo lanerako informazioa bilatzen ari nintzela artukulu interesgarri honekin egin nuen topo. Bertan hezkidetzaz hitz egiten du eta dio normaltzat duguna zalantzan jarzea ezinbestekoa dela aurrera egiteko. Argi dago neska eta mutilak elkartzea ez dela hezkidetza. Izan ere, eskola mistoa sortzerakoan ez ziren kontuan hartu zer ekar zezakeen biak espazio berean sartzea gizarte sexista batean gaudenean. Honen aurrean eskolak bizitzarako baliogarri diren balio guztiak integratu behar lituzke bai gizonezko zein emakumezkoei lotutakoak; hau izango bailitzateke benetan berdintasunerako heziketa eskaintzea. Honez gain, pertsonarentzat zein diren gaitasun positiboak eta horiek lantzea ere beharrezkoa da, kontuan hartuta gaitasun batzuetan sexu batekoak bestekoak baino "entrenatuago" daudela. Modu honetara, generoak eta bere mugak behingoz gainditzeko bideak zabalduko dira.
Nortasuna "zizelkatzeko" tailerra izan beharko luke eskolak. Geure burua hobeto ulertzen laguntzeko eta ikusteko zertan garen eder eta zein den gure ahalmena, eta zer nahi dugun aldatu. Gainera eskolak harreman onak sortzeko lekua izan beharko luke baita gatazkak konpontzeko entrenalekua ere.
Ikasgaian ikasi dugun moduan zenbait artikuluren bidez, irakasleek kasu gehiago egiten diete mutilei neskei baino. Mutilek taldean protagonista izateko beharra dutelako baina protagonista menperatzailearena, gizartean hala ikusten baitute. Neskei arduratsuak izatea eskatzen zaie eta zerbait lortzeko ahalegin handia egin beharra dutela; mutilei berriz, espektatiba handiak jartzen zaizkie. Batzuk diote arrazoi hau dela eskola porrotaren zergatia. Nire ustez hau ez da arrazoi bakarra izango baina kontuan hartu behar da genero ereduek noraino baldintzatzen dituzten espektatibak.
Honez gain irakasleen prestakuntzari ere arreta jarri behar diogu eta hori lantzeko lehenik elkarbizitza landu behar da arauak taldetik bertatik ateraz, talde horren beharren arabera.

sábado, 19 de noviembre de 2011

Irakasleari tratu txarrak leporatzearen inguruan...


                Irakasleari egin nion elkarrizketan irten zen gai bat izan zen irakasleari tratu txarrak leporatzearena. Honen inguruko albiste baten bila, duela gutxi gertatutako gertakari bat azaltzen duen artikulu bat bilatu dut.
                Albiste honek kontatzen duenaren arabera, bi ikasle nerabe jotzen hasi ziren klasea amaitu bezain pronto. Irakasleak hau ikusi bezain laster, bi mutilak apartatzen hasi zen, gainean zegoen mutikoari bizkar aldetik helduz.  Hamalau urteko mutil hau irakasleari ostikadak ematen hasi zen eta Guardia Zibilaren aurrean salatuko zuenarekin mehatxatzen hasi. Mutikoaren amak, honen aurrean, irakaslea salatu zuen.
                Epailea berandu xamar konturatu zen ordea benetan gertatutakoaz; eta beraz, barkamena eskatu dio irakasleari. Amari ere gogor egin dio hitz, irakaslea eskertu beharrean salatzeagatik.
                Irakasle askok bizi izan duten injustizien adibide bat dugu hau.Irakasle garenean zein punturaino sar gaitezkeenaren inguruan hausnartzeko bide ematen diguna. Harrigarria eta lotsagarria da ama honek duen jarrera; baina zoritxarrez, esan beharra dago gaur egungo guraso askok dutena dela: ikasleak jokabide txarra izan eta gurasoek aurpegia ateratzea, gertaeraren ezagutzarik ia izan gabe. Benetan, lotsagarria da.
             Bestetik, irakasle honek behar izan duen gainerako irakasleen babesa esanguratsua da. Ez dut kasu honetan beste irakasleek izan duten jarreraren berri; baina esan nahiko nuke, elkarrizketatutako irakasleak esan zidan antzera, edozein arazoren aurrean, irakasleak bat eginik eta elkarturik egon behar luketela.  Arazoa azkarrago eta hobekiago konpon dadin eta irakaslea bakarrik senti ez dadin.

sábado, 12 de noviembre de 2011

Genero berdintasuna hezkuntza sisteman

Marina Subirats, hezkuntza-berdintasunaren alorrean bere izena entzuna izatera eraman duen soziologoa da, Niemeyereko kontseiluan, azken urteetako hezkuntza sistemaren fruitu izandako aurrerapenak baloratuz.

Berak proposaturiko gaiak, hiru eguneko saiotik, bigarren osoa bete zuen, garrantzi handikoa dela garbi utziz. Frankismoak bere botere urteetan, neskengan izandako eragin negatiboez hitz egin zuen, eta azkenaldian ere, berriro ideia hori entzutera eman dela gogorarazi, eragin handiena, alderdi politikoen emaitzen menpe egongo zelarik. Ondo azpimarratu zuen, bai hezkuntzan eta baita gainontzeko faktore guztietan ere, neskak alde batetik eta mutilak bestetik banantzeak ez zuela inongo alde positiborik, are gehiago, ikuspuntu sexualaz eta ugalketaz inork ez badu gaizki hitz egiten, ea zergatik hezi behar diren modu ezberdinean galdetzen du.

Bere ikuspuntutik, ikasleak bitan banatzeak emaitza positiboak izaten dituela azaltzen dituzten adibideak ez dira argudio onargarriak, esanez, orain arteko hezkuntza sistema nahiz eta ez izan hoberena, irtenbidea ez legokeela orain artekoa sustraitik kendu eta guztiz sistema berri bat ezartzean, gaur egungoa hobetzean baizik. Marinak dioen bezala, hezkuntza mistoaren aurka daudenek berrikuntza gisa aurkezten duten bitartean aldaketa hori, argitzen du, metodo hori duela zenbait urte atzera zegoen bera dela, eta berak dakiela, horri ezin zaio berrikuntza deitu, atzerapena baizik, tradizionalismora jauzia.

Eskola mistoak bultzatzera nahitaezkoa dela defendatzeko, gaur egungo neskengan erreparatzea besterik ez dela egin behar argitzen du Subirats-ek. Nabaria da sekulako aurrerapenak lortu dituztela, eta adibidez, gaur egun,  emakumezko ikasle gehiago daude unibertsitateetan gizonezko baino, bai eta unibertsitate tituludun ikasle izandakoak.

Helburu nagusi gisa, hezkuntza berdintasun hori, hezkuntza zentro guztietan aplikatua eta sustatua izan dadin nahiko luke, bai eta, zentro formalez gain, informal eta egoera ez-formaletan ere. Derrigorrezko bigarren hezkuntza amaitu aurretik, ikasleek zenbait hitzaldi eta gogoetarako ekintzak jaso ditzaten ere lortu nahi du.

Konponbide bat, lehen bai lehen gizontze ideia hori erradikatzen saiatzean dago, hau da, beti gizonezkoen ikuspuntura jotzea galaraztea. iruditu ez arren, gure barruan, plano sekundario batean pentsatzen dugun heinean, pentsatutako oro modu gizonduan egiten baita.

Honi buruzko dokumental bat (agian apur bat luzea, baina interesgarria)

miércoles, 9 de noviembre de 2011

The pseudoscience of single-sex schooling


ESKEMA:                     

1.-SARRERA:
1.1.- Sexuz bereizitako (SB) eskolek zientziaren babesik ez.
1.2.- SB eskolek sexismoa eta estereotipoak indartu.
1.3.- SB ikasleek emaitza akademiko hobeak ateratzen dituzten frogarik ez.

2.- ABANTAILA AKADEMIKOAK ADIERAZTEN DITUEN DATU ENPIRIKO GUTXI:
2.1.- Politikoki begiratuz, SB eskolek emaitza hobeak beharko; hori frogatzerik ez (emaitza zalantzagarriak).
            2.2.- SB eskoletan sartzen diren ikasle asko aurreratuago.
2.3.- SB eskola bikainak egon arren, datu enpirikorik ez eskola hauen arrakasta antolakuntzagatik denik; kurrikulum zorrotzengatik baizik (hauek eskola mistoetan ere badaude).

3.- ADIMEN IKERKUNTZETAN ONDORIO ZEHATZIK EZ:
3.1.- Neurozientzilariek sexu desberdintasunak gizakion burmuinetan:
3.1.1.- Haurretan: desberdintasun hauek zerikusirik ez ikaskuntzarekin.
3.1.2- Helduetan: ikaskuntza metodoak eragindakorik ez; eta ez dira zertan   haurtzaroaren ondorio izan behar.
3.2.- SB eskolen erakunde bateko zuzendariaren arabera, neska eta mutilak separaturik nerbio sisteman ezberdintasunak daudelako:
                               3.2.1.- Irakasle kementsu eta bortitzekin sexu ezberdinen jarrera:
                                               3.2.1.1.- Mutilak: poztu eta motibatu.
                                               3.2.1.2.- Neskak: ikaratu.
                       3.2.1.3.- Ondorioa: mutilei era gogor batean eta neskei era maitekor batean irakatsi.

4.- GENEROA AZPIMARRATZEAREN ONDORIO NEGATIBOAK:
                4.1.- Irakasleen jarrera:
4.1.1.- Sexu banaketari garrantzi handia ematen badie, umeen aurkako sexuko kideekin egotea saihestuko dute.
4.1.2.- Etiketak jartzea: “egun on neska eta mutilak”.
                        4.1.3.- Ikasgelako antolakuntza: ilarak sexuen arabera egitea.
     4.2.- Bereizketa nabarmenagoa SB eskoletan: haurrek SB eskolak eta eskola mistoak ikusiz, gizakion ezaugarri muina dela konturatu, zeinaren arabera hezkuntza antolatzen den.  

5.- SB ESKOLEN KONTRAKO ARGUMENTU BATZUK:
5.1.- Neska eta mutilek era ausart eta seguru batean elkarrekin lan egiteko aukera murriztu.
5.2.- Erresuma Batuetan 40 inguruko gizonak dibortziatzeko joera handiagoa SB eskoletara  joanda; emakumeetan ordea, eraginik ez.



SINTESIA:
Testu honek, sexuz bereizitako hezkuntzaren inguruan hausnartzen du; haurrek sexuz bereizita ikasteak dituen abantaila eta desabantailez. Era berean, hezkuntza mistoa defendatzearen arrazoiak adierazten dizkigu, hori baita egilearen ustez benetan egokia dena. Hasteko, sexuz bereizitako eskolek duten zientziaren babes eza eta indartzera eramaten dituen sexismo eta estereotipoak aipatzen ditu. Sexuz bereiziriko ikasleen emaitza akademikoak hobeak direnik frogatzerik ez dagoela ere argi azaltzen digularik. Askotan, ikasle hauen arrakasta eskolak duen kurrikulumari zor baitzaio; kurrikulum hori eskola misto batean ere aplikatu daitekeelarik. Bestalde, neurozientzilariek ondorioztatu dutenaren arabera, sexu desberdintasunak daude gizakion burmuinetan, bai helduen eta baita haurrenetan ere. Baina, hala ere, desberdintasun hauek ikaskuntzarekin zerikusirik ez dutena defendatzen du. Era berean, neska eta mutilei modu ezberdin batean tratatu behar zaiela esaten du artikuluak aipatzen duen eta sexuz bereizitako eskolen aldeko erakunde baten zuzendari den gizon batek. Honen arrazoitzat, mutil eta nesken nerbio sistemaren ezberdintasunak hartzen dituelarik. Bukatzeko, generoa azpimarratzearen ondorio negatiboez hitz egiten du. Azpimarratze hau eskola mistoetan gertatzen bada ere (etiketak jarriaz, ilarak generoen arabera eginaz, etab.), sexuz bereizitako eskoletan nabarmenagoa dena defendatzen du. Izan ere, haurrek bi eskola motak ikusiaz, gizakion ezaugarri muina sexua dela konturatzen dira, zeinaren arabera hezkuntza antolatzen den. Momentuoro uzten du argi eskola mistoen aldekoa dena, horretarako argudio zehatzak emanez.




martes, 8 de noviembre de 2011

Co-ed vs Single Sex Education- which is best?

HEZIKETA MOTAK

1.      HEZIKETA BANANDUAREN EREDUA:
1.1.    Sexuen arteko ezberdintasunak defendatu
·         Ezberdintasun biologikoak
(Garuna era desberdinean garatua)
·         Ezberdintasun psikologikoak
(Neskek azkarrago garatzen dituzte gaitasunak)
·         Ezberdintasun soziologikoak
(harremanak egiterako garaian)
·         Ezberdintasun orokorrak
NESKAK
o   Emozioak azaldu
o   Beraien gaitasunak gutxietsi
o   Lagun artean hitz egitea gustuko
o   Ahots fineko irakasleak gustuko
o   Laguntza eskatu behar izanez gero
o   Irakaslearekin harremanak bultzatzen saiatu
o   Fikzioa atsegin
o   Lanerako ohitura onak
o   Heldutasun handiagoa
                          MUTILAK
o   Lehiakorrak
o   Dituzten gaitasunak baloratu
o   Ahots lodiko irakaslek gustuko
o   Hierarkia gustuko
o   Fikzioa ez dute gustuko
o   Akzioa gustuko dute
o   Arriskuak hartu ondorioei begiratu gabe
1.2.    Hezkidetzaren aurkako jarrera
·         Ikasleen arreta falta maila handian areagotu
·         Genero estereotipoak indartu
·         Ikasgaien aukeraketan eragin zuzena

2.      HEZKIDETZAREN EREDUA:
2.1. Hiru ezaugarri nagusi
·         Akademikoki emaitza hobeak
·         Neskek eta mutilek beraien diferentziekin elkar ikasi
·         Faktore kulturalek ikas erraza den ingurunea sortu
2.2. Eredu tradizionala baztertzen dute
2.3. Ikasleak emozionalki helduagoak
2.4. Helburu nagusia: ikasleak eguneroko bizitzara egokitzen ikastea


SINTESIA

Artikulu honetan bi heziketa mota ezberdin kontrajartzen dira, alde batetik heziketa banandua defendatzen dute batzuk, eta bestetik hezkidetzaren eredua.
                                                                                                   
Heziketa banandua ontzat ikusten dutenek gizon emakumeak desberdinak direla defendatzen dute eta hori dela eta heziketa ezberdinak jaso beharko lituzketela, horrela bi sexuen banaketa eginez.
Garunak sexua duela diote  eta horregatik ematen direla generoen artean horren jarrera ezberdinak. Sexu bakoitzari dagozkion ezaugarriak aipatzen ditu, neskek emozioak azaltzeko gaitasuna dute, beraien gaitasunak gutxietsi egiten dituzte, lagun artean hitz egitea gustuko dute, ahots fineko irakasleak atsegin dituzte, lanerako ohitura onak dituzte... eta mutilek aldiz, neskak baino lehiakorragoak dira, dituzten gaitasunak baloratzen dakite, akzioa gustuko dute, ahots lodiko irakasleak gustatzen zaizkie, arriskuak hartzen dituzte ondorioetan erreparatu gabe…

Hezkidetzaren eredua defendatzen dutenek eredu tradizionala erabat baztertzen dute bi sexuentzat berdin balioko duen heziketa bultzatzen dutelarik. Hauen helburu nagusia pertsonak heztea da generoa alde batera utzita eta hauek eguneroko bizitzara egokitzea. Hiru ezaugarri nagusi ditu eredu honek, lehenik akademikoki emaitza hobeagoak bermatzen ditu, ikasleak sozializatzeko aukera izateak autoestimu altuagoa izatea dakar; bestetik, genero diferentziak egon arren elkarren artean ikasteko balio du; eta azkenik, elkarbizitza sustatzen duen ingurune honek ikasleak gehiago motibatzea lortzen du.


lunes, 7 de noviembre de 2011

Jimeno, J. (2005) Educación diferenciada

ESKEMA

1. - Sarrera

2. - Landutako gai ezberdinak

      2.1. - Hezkuntzaren zorrei konponbidea
      2.2. - Iberoamerikako enpresa foroa
      2.3. - Pobreziaren aurkako borroka eta garapena
      2.4. - Iberoamerikar gutun kulturala
      2.5. - Agenda eta doktrina iberoamerikarraren garapena

3. - Hezkuntza misto eta bereizia: ikuspegi pedagogikoak

      3.1. - Sarrera
      3.2. - Hezkuntza mistoaren alde on eta txarrak
      3.3. - Hezkuntza bereiziaren alde on eta txarrak
      3.4. - Helburu nagusia

4. - Hezkuntza mota bereiziak sustatzen dituzten ikuspegi psikopedagogikoak

      4.1. - Egitura mentala
               4.1.1. - Garun ikerketak
               4.1.2. - Gizonezkoentzako zailtasunak
      4.2. - Psikologia
               4.2.1. -  Hezkuntza mistoaren efektibotasuna zalantzan

5. - Ondorioak

      5.1. - Sarrera
      5.2. - Proposamena


SINTESIA

        Testuak, Iberoamerikar partaideek (Espainia, Portugal, Andorra eta Latinoamerika) buruturiko hezkuntzaren inguruko konferentzia batean aipatutako eta landutako guztia aurkezten digu. Pobreziaren aurkako mugimenduak sustatu bazituzten ere, hezkuntzaren alorrean aritu ziren gehienbat.

        Aipatutako honen inguruan, gaur egungo egoera, ez horren efektiboa, hobetzeko asmoa aurkeztu zuten, proposamen berriak eskeiniz. Alde batetik, hezkuntza mistoaren eta bereiziaren arteko abantailak eta kontrak aztertu zituzten eta bestetik ume bakoitzari bere kualitate nabarienak potentziatzea dela egokiena sustatu. Mutilak jaioagoak dira alor batzuetan eta neskak besteetan, baina gaur egungo hezkunza sistemak orokorrean neskentzako erraztasunak suposatzen dituela ondorioztatu dutenez, ez dela morala diote. azkeneko erabaki bezala, gaur egungo hezkuntza sistemaren ingurko ikerketa sakon bat egitea proposatzen dute gaur egungo umeen hezkuntza ahalik eta hoberena izan dezan.

Las niñas en el aula: nuevas investigaciones, viejas desigualdades. Eskema.

  • SARRERA:
    • Garrantzitsuena enkajatzea. Beraz genero identitate egokiak hartzea ezinbestekoa.
  • GENEROEN JARRERA KLASEAN:
    • MUTILAK:
      • Klasea dominatu.
      • Askotan klasea eten.
      • Neskei edota mutil "matxista" ez direnei burla.
    • NESKAK:
      • Bigarren planoan geratu.
      • Isilagoak.
      • Erresistentzia modu isilak.
      • Periferian eseri.
  •  BEREN ROLA ERAIKITZEKO METODOAK:
    • MASKULINITATEA mutilen kasuan:
      • Abusu berbala (gehienbat homofobikoa).
      • Sexu heterosexualari buruz askoan hitz egin.
      • Botere ia osoa.
      • Dominantea-aktiboa.
    • FEMINIDADEA nesken kasuan:
      • Beren irudiaz arduratu.
      • Sexuaren gaia alde batera utzi, edo behintzat modu apalagoan komentatu.
      • Bere burua onbehar bezala erakutsi, independiente beharrean.
      • Boterea mutilei utzi.
      • Pasiboa izan.
  • IRAKASLEEN JARRERA:
    • Espektatiba ezberdinak generoen arabera.
    • Neskak esanekoak izan behar dute. Hala ez badira gogorrago zigortu.
    • Mutikoak bihurriak izateko "eskubide" gehiago, gehiago toleratu.
    • Mutilei atentzio gehiago ipini disziplina aldetik.

Las niñas en el aula: nuevas investigaciones, viejas desigualdades. Sinopsia.

Artikulu honek neskatoek eskolako bizitza nola eramaten duten azaltzen digu. Hasteko, gazteentzat garrantzitsuena "enkajatzea" denez eta generoa denez gure identitate sozialaren zutabe garrantzitsuenetariko bat, genero postura "egokiak" hartzea ezinbestekoa da "enkajatu" ahal izateko.
Aipatu behar da mutilak izaten direla normalean klasean dominatzen dutenak, neskak bigarren planoan utziz. Hala ere, ikerketek kuestionatu dute ea irakasleek mutikoengan atenzio gehiago jartzeak ez ote dien benefiziatu. Emaitza ezezkoa da. Izan ere, neskatoek egiten dituzten galdera guxi horiek efektibogoak dira eta gainera, mutilei atentzio gehiago jartzen badiete disziplina kontuagatik da, ez jakintza gehiago eskaintzeko.
Beste alde batetik, neskatoen gai nagusia irudia da. Izan ere, gizartean emakumeak mutilen gustuko objetu bezala azaldu behar du eta horregatik ironikoa da ikustea mutikoek burla egiten dietenean neskei bere itxuragatik gehiegi  arduratzen direlako.
Azkenik, irakasleei dagokienez, espektatiba ezberdinak izaten dituzte bere ikasleetan euren generoaren arabera. Neskak esanekoak izatea espero da baina gaizki portatzen direnean mutilei baino gogorrago zigortzen zaie.
Hala ere, pedagogiak generoaren ordena eta hortik sortutako konportamenduak aztertu eta kuestionatzen baditu aldaktak emango dira.

domingo, 6 de noviembre de 2011

Autoestimua: nola hobetu diezaioke irakasleak haur bati?

Pertsona batek norbere buruarekiko azaltzen duen jarrera da autoestimua eta  norbere egoeren arabera eta inguratzen dioten pertsonen arabera, norberarekiko estimua aldatu egin daiteke.

Autoestimuaren eraketa eta garapenak, familiarteko harremanetan du jatorria, haurrak gurasoek maitatu eta errespetatzen dutela sentitzen duen momentutik. Familiaren eragin zuzena aipatu dugu, baina familiaz gain inguruko beste zenbait faktorek ere eragina dute haurraren autoestimuan, eskolaren kasua esate baterako, eta hor irakaslearen paper egokiaren garrantzia.

Lehen urtetik aurrera, umeak badu bere buruaren noziorik eta ohartzen da zer egin dezakeen eta zer ez. Irakasleek duten helburuetariko bat haurrek euren buruarengan duten konfiantza indartzea da.

Umeak trebetasun berriak bereganatu ahala ikasten du eta lorpen horiek konfiantza ematen diote. Haren ekintzek besteengan sortzen dituzten erreakzioek, gainera, haurraren autoestimuan eragiten dute.

Gertaera positiboek autoestimu positiboa sendotzen dute; porrotek, aldiz, autoestimu negatiboa indartzen dute. Gora-behera hauek egunerokotasunean gertatu ohi dira eta baliagarriak dira norberaren irudia orekatzeko.

Autoestimu ona duen haurrak bere nortasuna indartuko du eta horrela pertsona positibo  eta zoriontsua izango da. Hobeto aurre egingo die frustrazio txikiei eta hobeto moldatuko da inguratzen duen mundura. 

Bestalde, aipatzekoa da hiru gradu ezberdinetan banatu dezakegula autoestimua, gradu bakoitzaren ezaugarriak honako hauek dira:
1. AUTOESTIMU ALTUA: Bere buruaz duen kontzeptua bere idealarekin bat datorrenean sortzen da. Pertsona hauek lasaiak izaten dira, bere buruaz arro egoten dira eta ingurukoekin harremanak izateko ez dute zailtasunik izaten.
2. AUTOESTIMU DESPROPORTZIONATUA: Bere buruaz duen kontzeptuaren eta bere idealaren artean aldeak handiak direnean sortzen da eta autoestima baxu mota bat da. Pertsona hauek portaera agresiboa izaten dute eta gaitasun sozialetan hutsuneak izaten dituzte.
3. AUTOESTIMU BAXUA: Bere idealaren eta bere buruaz duen kontzeptuaren artean aldeak handiak direnean agertzen da. Pertsonek portaera pasiboa izaten dute eta gaitasun sozialetan hutsune nabarmenak izaten dituzte.

Beraz, zer egin dezakete irakasleek?

§             Haurrak egindako lorpen txiki eta horiek eskuratzeko ahalegina baloratu eta poztu.
§             Kalifikatibo positiboak esan , adierazi gauzak ondo egiten dituenean. 
§             Kontaktu fisikoa adierazi, horrek segurtasun sentipena sorraraziko dio.
§             Zerbait lortu nahi eta ezinaren frustrazioak gainezka egiten badio,  ondo egiten dakien beste jarduera bat egitera animatu.
§      Erronkak pauso txikitan gainditzeko moduan jarri, erronka bakoitzak aurrekoarekin zerikusirik ez duen lorpen bat ekar dezan.
§             Auto-diziplinaren oinarriak ezarri behar zaizkio, mugak finkatuz.
§             Erabakiak hartzen eta arazo txikiei aurre egiten utzi behar zaio, konfiantza emanez.

Hona hemen Gabriela Lardiés psikologoak autoestimuaren inguruan eginiko ipuin interesgarri bat:


lunes, 31 de octubre de 2011

Hezkuntza emozionalak antsiedadea jaitsi eta konbibentzia errazten ditu

Klasean landu dugun adimen emozionalari buruzko lanarekin lotuta, artikulu hau interesgarria iruditu zait; kusteko zein garrantzitsua izan daitekeen adimen emozionala eskolan lantzea.
"Fundación Botín" delakoak Kantabrian aurkeztu duen hiru zentrotako 1000 ikaslerekin egindako proiektu honetan zenbait konklusio interesgarri atera ditu.  
Atera den konklusioetako bat zera da: adimen emozionala garatu duten ikasleek antsietate gutxiago dutela, errendimendua eta konbibentzia hobetu zaiela eta sentimentuen (negatiboak zein positiboak) identifikazioa erraztu zaiela.
Ekimen hau garatzeko, "Fundación Botín"ek irakasleei zenbait materia eta etengabeko formazioa eman die adimen emozionala hezkuntza zentroetako programetan aplikatzeko. Honela, irakasleek emozioak lantzen dituzten liburak, irudi agresiboak dituzten pelikulak etab. eduki dituzte esku artean eta hauek musikan, plastikan, tutoretzetan egokitu ahal izan dituzte. Programa honen helburua ume eta nerabeen garapen osoan laguntzean datza.
Jarduerak egin eta gero, egiaztatu zen ikasleen %13,1ak antsiedadea gutxiagotu zuela, %5,6ak sentimenduen identifikazioa hobetu zuen eta %4,5ak bere ideiak defendatzeko gaitasuna gehiago garatu zuela betiere besteekiko errespetuaz. Aipatu behar da ere, umeak gusturago joaten direla eskolara eta horrek beraien emaitzak hobetzea ekarri du.
Beraz, argi dago adimen emozionala eskoletan lantzeak abantailak besterik ez dakartzala. Ikasleen errendimendua etab. hobetzeaz gain, irakasleei ere oso baliagarria suerta dakieke adimen emozionala lantzea. Bere sentimenduak kontrolatuz (adibidez haserretzean ez utzi eramaten),umeak motibatuz eta gaitasun sozialak gehiago landuz; hots, adimen emozionalak lantzen dituen arloetan sakonduz, klaseko giro hobea sortu ahal izango du.
Angles programako erreportai hau katalanez badago ere, argi erakusten digu adimen emozionalak duen garrantzia eskolan.

sábado, 22 de octubre de 2011

Sexuz bereizitako eskolak vs eskola mistoak, zein kokmenigarriago?

Gaur egun pil-pilean dagoen gaia da hezkidetzarena; eta guk ere sakonki landu beharreko gai bat izanik, interesgarri gerta dakigukeen artikulu batekin egin dut topo.

Ikasteko garaian, generoz bereizteak sozializazio prozesua zaildu dezakeela pentsatu izan dut beti. Izan ere, emakume eta gizonak ez gara bereizita bizi geure eguneroko bizitzan. Beraz, gure sexukoekin soilik ikaste horrek, arazoak ekar ditzakeela uste dut behin eskolatik aterata. Horregatik, bizikidetza arazoak ekar ditzakeena uste dut, berdintasunean ere atzera pausu bat bezala ikusten dudalarik.
Era berean, generoz bereizita ikasten diarduten ikasleak akademikoki hobeak direla askotan entzun dudan zerbait da. Baina, artikulu honetan irakur daitekeenaren arabera, eskola mistoetan besteetan bezain emaitza onak ateratzen dira. Honekin batera, generoak banatuz, sexu estereotipoak indartzen direla dio artikluak.


Mila istoriren ostean, hezkuntza mistoa ezarri zen estatuko eskola publiko guztietan. 1984.urtean gertatu zen, eta oraindik bizirik dirauen erabaki bat izan zen. Horregatik, oso eskola gutxi aurki ditzakegu Espainian sexuz bereizita (%1 bakarrik), pribatuak soilik izan daitezke-eta.
Era berean, gure inguruko herrialde garatuenek generoetan banandutako eskolak beharrezkoak eta probetxuzkoak direla pentsatzen duten bitartean, Espainiaren kasuan, proposatu ezin den gai bat bezala ikusten da. Guraso batzuek beren haurra eskola ez misto batera eramatea erabakitzen badute, oso gaizki ikusia baitago gure artean; eta ez da ahaztu behar, eskubide bat dela. Gauzak horrela, eta sexu bakarreko hezkuntza nahi duten gurasoek haurra eskola pribatu batera bidaltzeko aukera bakarrik dutela kontuan hartuta, argi dago, ez dela famili guztien esku dagoen zerbait. Izan ere, errenta baxua duten familia askok ezin dituzte euren haurrak eskola pribatuetara eraman. Eta hori ez zait justua iruditzen, eskola mistoen alde nagoen arren.



domingo, 16 de octubre de 2011

Eskola porrota


Argi dago azken urte hauetan “fracaso escolar” delakoak indarra hartu duela, hots, umeen artean kasu gehiago ematen direla. Honen atzean dauden zergaitiak definituta ez dauden arren guk zenbait arrazoi planteatzen ditugu. Besteak beste trastorno emozionalak, umeen atentzioa deitzeko beharra eta motibazioa falta. Grafika honetan argi ikusten den bezala, trastorno emozionala da eskola porrotaren arrazoi nagusiena.

http://www.psicopedagogia.com/articulos/?articulo=454tik hartua.

Eskola porrotari aurre egiteko honako pauta hauek gomendatzen ditugu:
§         Gurasoek beraien seme/alabei jakinarazi behar diete diren bezalakoak izateagatik maite dituztela, ez beraien arrakastengatik soilik.
§         Gurasoek umeari bere adinaren araberako erantzukizunak hartzen utzi behar die.
§         Ez zaio inoiz bere anai-arrebekiko konparaketa negatiborik egin behar.
§         Gurasoek umeari bere buruarengan konfiantza izan dezan bultzatu behar diote.
§         Porroten aurrean ez dela etsi behar eta hauei aurre egiteko baliabideak bilatzen saiatu behar dutela erakutsi behar diote.
§         Umeei txikitatik irakurketa sustatzea garrantzitsua da ipuinak kontatuz eta beraiei irakurraraziz. Hitz berriak irakatsi behar zaizkie hiztegia aberasteko helburuarekin.
§         Beraien arrakastez ohartu eta lorpen hauek txikiak izanagatik ere jakinarazi, horrela haurrak bere buruaren konfiantza hartuko du.
§         Haurraren aisialdia ondo antolatu, telebistak ez itsutzeko museoetara eraman, istorioak kontatu eta naturarekin kontaktuan egoten saiatu.
§         Hitz gutxitan esateko; haurrari bere burua maitatzen, den bezelakoa onartzen, segurtasuna lortzen eta batez ere zoriontsu izaten lagundu.

Hona hemen RT katean egindako gaiari buruzko erreportai interesgarri bat:

sábado, 1 de octubre de 2011

Hezkuntza Txilen

Txilen bizi duten hezkuntzaren egoera txarraz ohartarazi gaituen artikulu bat bilatu dugu.

Beharbada, ez gara ohartzen gure ikasketak aurrera eraman ahal izateko izan dugun pribilegioaz; izan ere, orain arte arazorik gabe moldatu izan gara haur hezkuntzatik hasi eta unibertsitaterainoko ikasketak ordaintzeko. Hau ordea, ez da gure aberastasunaren ondorio; bizi dugun hezkuntza sistemaren fruitu baizik.

Txilen berriz, ez dute gure zorte bera. 80. hamarkadan bizi izan zen Pinocheten diktaduraren ondorioz, hezkuntza pribatizaturik geratu baitzen. Gaur egun oraindik, indarrean jarraitzen du sitema honek; baina, azken hilabete hauetan bertako ikasleak erabat nazkaturik agertu dira mobilizazio ugari eginez.

Honen aurrean, gure desadostasuna adierazi nahi dugu hezkuntza hiritar guztiek duten eskubide bat dela esanez; eta berdin duela Espainian, Estatu Batuetan edo Txilen jaio. Txiletar hauek beraz, ez dute zertan estatuarekin milioika pesoko zorretan egon; guk bitartean inongo buruhausterik gabe ikasten dihardugunean. Izan ere, bertan baitago munduko goi mailako ikasketa pribatizatu gehien. Hau guztiagatik, hezkuntza gizaki ororen eskubidea dela berretsi nahi dugu.