"Fundación Botín" delakoak Kantabrian aurkeztu duen hiru zentrotako 1000 ikaslerekin egindako proiektu honetan zenbait konklusio interesgarri atera ditu.
Atera den konklusioetako bat zera da: adimen emozionala garatu duten ikasleek antsietate gutxiago dutela, errendimendua eta konbibentzia hobetu zaiela eta sentimentuen (negatiboak zein positiboak) identifikazioa erraztu zaiela.
Ekimen hau garatzeko, "Fundación Botín"ek irakasleei zenbait materia eta etengabeko formazioa eman die adimen emozionala hezkuntza zentroetako programetan aplikatzeko. Honela, irakasleek emozioak lantzen dituzten liburak, irudi agresiboak dituzten pelikulak etab. eduki dituzte esku artean eta hauek musikan, plastikan, tutoretzetan egokitu ahal izan dituzte. Programa honen helburua ume eta nerabeen garapen osoan laguntzean datza.
Jarduerak egin eta gero, egiaztatu zen ikasleen %13,1ak antsiedadea gutxiagotu zuela, %5,6ak sentimenduen identifikazioa hobetu zuen eta %4,5ak bere ideiak defendatzeko gaitasuna gehiago garatu zuela betiere besteekiko errespetuaz. Aipatu behar da ere, umeak gusturago joaten direla eskolara eta horrek beraien emaitzak hobetzea ekarri du.
Beraz, argi dago adimen emozionala eskoletan lantzeak abantailak besterik ez dakartzala. Ikasleen errendimendua etab. hobetzeaz gain, irakasleei ere oso baliagarria suerta dakieke adimen emozionala lantzea. Bere sentimenduak kontrolatuz (adibidez haserretzean ez utzi eramaten),umeak motibatuz eta gaitasun sozialak gehiago landuz; hots, adimen emozionalak lantzen dituen arloetan sakonduz, klaseko giro hobea sortu ahal izango du.
Angles programako erreportai hau katalanez badago ere, argi erakusten digu adimen emozionalak duen garrantzia eskolan.
Ona!
ResponderEliminarBide onean zabiltzala esango nuke.
Nik, badakizu, beti izaten ditut ohar batzuk egiteko; zuri, kasu honetan, "baina" itxurakoak baino "eta" itxurakoak izango dira.
Berria Botin Fundazioaren eskutik bata eta bestea Kataluniako SEK eskolatik datoz; interesgarria izan daiteke ikustea horiek zertzuk diren.
Niri neuri SEK eskoletan egiten diren zenbait gauza oso erakargarri egiten zaizkit, baina formazio marxistakoa izanda, menesfidantza barik ez naiz gelditzen.
Katalanez askotan irakurri dut, baina bideoei beti saihets egin izan diot. Zuri eskerrak, orain badakit erraz-erraza dela (behintzat, kultura maila estandar horretan)