Gaur egun pil-pilean dagoen gaia da hezkidetzarena; eta guk ere sakonki landu beharreko gai bat izanik, interesgarri gerta dakigukeen artikulu batekin egin dut topo.
Ikasteko garaian, generoz bereizteak sozializazio prozesua zaildu dezakeela pentsatu izan dut beti. Izan ere, emakume eta gizonak ez gara bereizita bizi geure eguneroko bizitzan. Beraz, gure sexukoekin soilik ikaste horrek, arazoak ekar ditzakeela uste dut behin eskolatik aterata. Horregatik, bizikidetza arazoak ekar ditzakeena uste dut, berdintasunean ere atzera pausu bat bezala ikusten dudalarik.
Era berean, generoz bereizita ikasten diarduten ikasleak akademikoki hobeak direla askotan entzun dudan zerbait da. Baina, artikulu honetan irakur daitekeenaren arabera, eskola mistoetan besteetan bezain emaitza onak ateratzen dira. Honekin batera, generoak banatuz, sexu estereotipoak indartzen direla dio artikluak.
Mila istoriren ostean, hezkuntza mistoa ezarri zen estatuko eskola publiko guztietan. 1984.urtean gertatu zen, eta oraindik bizirik dirauen erabaki bat izan zen. Horregatik, oso eskola gutxi aurki ditzakegu Espainian sexuz bereizita (%1 bakarrik), pribatuak soilik izan daitezke-eta.
Era berean, gure inguruko herrialde garatuenek generoetan banandutako eskolak beharrezkoak eta probetxuzkoak direla pentsatzen duten bitartean, Espainiaren kasuan, proposatu ezin den gai bat bezala ikusten da. Guraso batzuek beren haurra eskola ez misto batera eramatea erabakitzen badute, oso gaizki ikusia baitago gure artean; eta ez da ahaztu behar, eskubide bat dela. Gauzak horrela, eta sexu bakarreko hezkuntza nahi duten gurasoek haurra eskola pribatu batera bidaltzeko aukera bakarrik dutela kontuan hartuta, argi dago, ez dela famili guztien esku dagoen zerbait. Izan ere, errenta baxua duten familia askok ezin dituzte euren haurrak eskola pribatuetara eraman. Eta hori ez zait justua iruditzen, eskola mistoen alde nagoen arren.
Oso ona artikulua eta oso ona ekarpena.
ResponderEliminarOrain nire oharrak, zure irakaslea naizen aldetik bat eta beste pare bat unibertsitatean eta gai horretan neu ere banabilelako.
Irakasle legez: interesa eta sentsibilitatea nabari zaizkizu, baina hiztegi arazo bat igartzen zaizu (kontzeptu nahastea erakutsiaz). Genero eta sexoa sinonimotzat darabiltzazu, ez dira sinonimo; bata biologikoa da (sexoa) eta bestea eraikuntza soziala (agian, ulertzen askoz zailagoa).
Banabilelako: Aurkitu duzun testu hori (Sciencekoa, ez New York Timesekoa) oso interesgarria da; zihur nago irakasle batzuk ez dutela horren berri ere edukiko eta horixe erabiltzea gomendatzen dizut.
EHUtik Zientzia aldizkarietan arakatzen ibili naizelako luzaro: Scienceko artikulua EHUko ordenagailuetatik zabal dezakezu; etxetik "full text" botoiari emanda dirua eskatuko dizu. EHUk pagatu du, beraz bertatik ahal da.
Gainera, zientzia aldizkarietan arakatzen segitu nahi bazenu, unibertsitateko ordenagailuetatik moduan etxetik ere egin daiteke, baina lana eta pazientzia eskatzen du. VPN sistema erabiliaz egin behar da.
Oharrekin segituaz:
ResponderEliminarArtikulu hori ondo etorri ahal zaizu(e) datorren klaseko lanketarako; gainera, behin aldizkarian bertan sartuta irakurri ahal izateaz gain, podcast bat ere badago entzungai.