Mostrando entradas con la etiqueta Alaia Gorostidi. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Alaia Gorostidi. Mostrar todas las entradas

lunes, 19 de diciembre de 2011

Arrazakeria lantzeko diseinu bat

Haurraren inguruko zenbait datu:
- Abdel, 11 urteko nigeriarra.
- Tolosako Samaniego ikastetxeko L.H 6. kurtsoan dago.
- Bere ikaskideek iraindu, baztertu eta mespreziatu egiten dute.

TUTOREAK HARTU BEHARREKO NEURRIAK:

Abdel errefortzu klase batean dagoen bitartean, tutoreak beste ikaskide guztiekin hitz egiteko aprobetxatzen du. Bullying-a zer den eta Abdelen kasuaz hitz eginez, haien iritzia eskatuko du; arazoaren jatorria bilatuz. Era berean, bullying-aren ondorio lazgarrien berri emango die. Modu honetan, ikasle guztiak Abdelen lekuan jar daitezen saiatuko da. Programa interkulturala bultzatuko du, arrazakeria guztiz baztertuz. Behin ikasleak egin dutenaz kontziente direnean, banan-banan barkamena eska diezaioten gomendatuko dut, inor derrigortu gabe. Izan ere, barkamena eska diezaioten exijitzen badie, obligazioz egingo dute; eta kontua ikasle guztiak arrazakeriaren larritasunaz kontzientziatzea da. Hau da, azalaren koloreak, hizkuntzak... hots, kultura desberdinek ez dutela pertsona bat beste bat baino gutxiago egiten.

Era berean, beste irakasleekin lantzea behar-beharrezkoa du tutoreak. Behin Abdelen kasua azalduta, irakasle bakoitzak ikusi eta bizitakoa bai eta bakoitzak duen iritzia eskatuko die. Gauzak horrela, denen artean konponbide bat bilatzen saiatuko dira. Beharrezkoa ikusiz gero, profesional baten laguntza eskatuko delarik.

Gurasoekin ere, kasuaz hitz egitea beharrezkoa da; hauek beren semearen egoera zein den jakin dezaten. Helburua gurasoak larritzea ez den arren, egoeraren berri izan behar baitute.

miércoles, 14 de diciembre de 2011

Tutoretzaren errubrika.

Kasuen hausnarketa.

Duela aste batzuk klasean egin genuen kasuen hausnarketa benetan interesgarria iruditu zitzaidan. Izan ere, aztertu genituen kasuak (dolua, bullyinga, arrazakeria, irakasleari tratu txarrak leporatzea etab.) irakasle izatean gerta dakizkigukeen kasuak izan daitezke. Beraz, oso komenigarria da klasean hauek lantzea eta irtenbide posibleak ematen saiatzea; etorkizunean benetan baliagarria izan dakigukeelako.
Hunkitu ninduten hainbat kasu azaldu zituzten baina bereziki umeek jasandako bullyinga; arazo benetan larria bihur daitekeelako eta kasurik txarren txarrenean biktimak bere buruaz beste egin dezake.Beraz, arduraz ibili behar dugu umeekin bai haien jarrera aztertzen baita haiek guganako harremana aztertzen ere. Zenbaitetan beste profesional batzuen laguntza beharko dugu batzuetan ezin izango baitiogu egoerari guk bakarrik aurre egin.
Ondorio bezala zera esango nuke: oso interesgarria irduitu zaidala kasuen azterketa hau eta beste behin ere egingo nuke, lehen aipatu bezala, etorkizunean oso baliagarria gerta dakigukeelako.

lunes, 12 de diciembre de 2011

Tutorizazio kasua

Kasua
  • Asier, 11 urteko tolosarra.
  • Lehen Hezkuntza 6. mailako ikaslea.
  • Neskekin ibiltzeko joera eta mutilek gaitzetsi egiten dute bere izaeragatik.
Gidoia
  • Ongietorria gurasoei.
  • Elkarrizketa informal batean sartu giroa erlaxatua izan dadin.
  • Umearen egoera akademikoa zertxobait azaldu.
  • Arazoaren muina azaldu.
  • Gurasoen iritzia egoerari buruz.
  • Konponbideak ematen saiatu.
  • Gurasoei galderak egiteko epea eman.
  • Bilera gehiago egitera gonbidatu.
  • Agurtu.

Role Playing-aren hausnarketa

Atzo bertan egin genituen tutorizazioaren inguruko Role Playing-ak. Gure taldeak bi paper bete behar izan zituen, alde batetik turorearena eta bestetik gurasoena. Tutore izatea Alaiari tokatu zitzaion eta honek egindako grabazioan gurasoak Gonzalo eta Andoni izan ziren. Guraso izatea berriz Jokin eta Maialeni egokitu zitzaien gure taldean eta kasu honetan beraien semearen tutorearekin, hau da Gaizkarekin, izan zuten elkarrizketa. Liburutegiko gela itxietan eta magisteritzako txoko batean egin genituen grabazioak eta positiboki baloratzen ditugu biak ere. Gustura sentitu ginen elkarrizketan eta giro erlaxatu batean burutu genituen, hasi aurreko urduritasunak albo batean utzi eta paperean sartzea lortu genuen. 

Ariketa honen bidez irakaslearen tutorizaioen garrantziaz ohartu gara, bai eta irakasleak eta gurasoek izan behar duten harreman zuzenaz ere. Irakaslea haurraren arazo batetaz jabetzen den unean arazoaren analisia egitea beharrezkoa du eta beharrezkoa izanez gero neurriak hartu edota gurasoei honen berri eman. Irakaslea ez bada haurraren arazoez ohartzen ez da irakasle ona izango, izan ere arazo hori handitzen joan daiteke eta haurrak bere garapenean zailtasun ugari izan ditzazke.

Tutorizazioetako elkarrizketak ondo prestatzea da irakaslearen lana, gurasoekin elkartzen den momentuan argi izan behar du hauei esan beharrekoa eta nola esan. Gurasoen egoera (bananduta dauden edo ez, musulmanak diren, etxean arazoak dituzten...) kontuan hartu beharreko irizpidea da. Irakasleak ez du egia ezkutatu behar eta arazoa bere osotasunean azaltzea nahitaezkoa du.

miércoles, 30 de noviembre de 2011

Elkarrizketaren taldeko hausnarketa

Irakasleari eginiko elkarrizketan zenbait ondorio atera ahal izan genituen. Hasteko, nahiz eta unibertsitatean gauza asko ikasten diren, gurasoekiko harremanak gehiago landu beharko lirateke. Izan ere, gaur egun parte hartze gehiago dute ez baitago irakasleekiko nahikoa konfidantza.

Bestalde, lehenengo egunetik autoritatea ezartzea behar-beharrezkoa da. Izan ere, gaur egungo umeek ez dute ia errespeturik, eta honen bidez, pertsona helduekiko errespetua sustatzea lortuko litzateke. Irakasleak enpatia izan behar du eta ume guztiei eztie berdin tratatu behar, denak ez baitituzte gaitasun berak eta bakoitzak bere erritmoa dauka. Honekin loturik, umeei gure gertutasuna erakutsi behar diegu eta beraien konfidantza indartzen saiatu. Beste alde batetik, irakasle orok nahitaezko duen eginkizun bat, ikasitakoa eguneraturik mantentzea da, eta baita pixkanaka jakintza berriak bereganatuz. Gainera, aipatu behar dugu ere, gure taldeko zenbait kidek eskola txikietan ikasi zutela eta argi dago hauetan irakaslearekiko harremana estuagoa dela.

Metodologiari dagokionez, irakasleek, ikasleengandik ere ikasi genezakela esan ziguten guztiek eta inprobisazioaren garrantzian sakondu zuen batek, inoiz ezin daitekelako klasean zeren aurrean aurki daiteken jakin. Kurtsoen arteko metodologia aldatu beharra dagoela ere azpimarratu ziguten, garai berrietako beharrei eta talde desberdinei egokituz eta moldatuz, oso garrantzitsua izanik ikasleen autonomia garatzea. Izan ere, ikasleekin klaseak moldatu eta adostu behar direla aipatu ziguten, gustoko dituzun gauzak hobeto irakatsi ahal izateko, giro hobea sortuz eta kooperazioa landuz.

Beraz, konklusioz, esan dezakegu oso baliagarriak izan zaizkigula elkarrizketak eta baita hiruron artean egindako hausnarketak ere. Garrantzitsuena, ikusi genuenez, hezkuntza, ikasleak etorkizuneko ikasketetarako, lanerako eta pertsona bezala hezitzeko dela baieztatuz.

Ikuspegi praktikoa barneratu dugu irakaslegoari buruz, askotan klasean edo unibertsitatean lantzen ez diren kontzeptuak barneratuz, baina batez ere baieztapen bat azpimarratuz: "lana ondo egiteko, lana gustokoa izan behar da".

lunes, 28 de noviembre de 2011

Hezkidetza, detaile sutilen indarra.

Modulo lanerako informazioa bilatzen ari nintzela artukulu interesgarri honekin egin nuen topo. Bertan hezkidetzaz hitz egiten du eta dio normaltzat duguna zalantzan jarzea ezinbestekoa dela aurrera egiteko. Argi dago neska eta mutilak elkartzea ez dela hezkidetza. Izan ere, eskola mistoa sortzerakoan ez ziren kontuan hartu zer ekar zezakeen biak espazio berean sartzea gizarte sexista batean gaudenean. Honen aurrean eskolak bizitzarako baliogarri diren balio guztiak integratu behar lituzke bai gizonezko zein emakumezkoei lotutakoak; hau izango bailitzateke benetan berdintasunerako heziketa eskaintzea. Honez gain, pertsonarentzat zein diren gaitasun positiboak eta horiek lantzea ere beharrezkoa da, kontuan hartuta gaitasun batzuetan sexu batekoak bestekoak baino "entrenatuago" daudela. Modu honetara, generoak eta bere mugak behingoz gainditzeko bideak zabalduko dira.
Nortasuna "zizelkatzeko" tailerra izan beharko luke eskolak. Geure burua hobeto ulertzen laguntzeko eta ikusteko zertan garen eder eta zein den gure ahalmena, eta zer nahi dugun aldatu. Gainera eskolak harreman onak sortzeko lekua izan beharko luke baita gatazkak konpontzeko entrenalekua ere.
Ikasgaian ikasi dugun moduan zenbait artikuluren bidez, irakasleek kasu gehiago egiten diete mutilei neskei baino. Mutilek taldean protagonista izateko beharra dutelako baina protagonista menperatzailearena, gizartean hala ikusten baitute. Neskei arduratsuak izatea eskatzen zaie eta zerbait lortzeko ahalegin handia egin beharra dutela; mutilei berriz, espektatiba handiak jartzen zaizkie. Batzuk diote arrazoi hau dela eskola porrotaren zergatia. Nire ustez hau ez da arrazoi bakarra izango baina kontuan hartu behar da genero ereduek noraino baldintzatzen dituzten espektatibak.
Honez gain irakasleen prestakuntzari ere arreta jarri behar diogu eta hori lantzeko lehenik elkarbizitza landu behar da arauak taldetik bertatik ateraz, talde horren beharren arabera.

jueves, 24 de noviembre de 2011

Irakasleari tratu txarrak leporatzearen inguruan

Bi kasuren  bidez aztertu dugu gai hau
  •          Lehen kasua Ibizako ikastetxe batean gertatu zen. Bertan hamalau urteko bi ikasle liskarrean hasi ziren, irakasleak hau ikusirik banantzen saiatu zen hauetako bati banantzeko bizkarretik heldu zion. Ikasleak mehatsuekin eta ostikadekin erantzun zion. Ikasleak etxean gertatutakoa kontatu zuenean amak salaketa jarri zion irakasleari. Kasua epaileen esku geratu zen eta epaileak irakaslea errugabea zela esan zuen.
  •          Bigarren kasua Beasaingo mutil batena da. Mutil honek eskolan emaitza txarrak ateratzen zituen baina gurasoek ez zuten ulertzen izan ere semeak liburutegira joaten zela esaten zien. Gurasoek irakaslearen lana zalantzan jarri zuten behin eta berriro beraien semea defendatuz. Gurasoek ez zioten salaketarik ipini irakasleari, mutila konturatu zen gaizki egiten ari zela eta gurasoei egia kontatu baitzien.
         Ibizako kasuan arazoaren muina etxean sortzen delakoan gaude. Izan ere, etxeetan jada ez dago komunikaziorik; gurasoek apenas dute denbora euren seme-alabei entzuteko, eta nekatuegi daude etxearen antolamendua mantendu nahiz euren rola betetzeko. Bikotekide biek, kanpoan lan egiten duten heinean, ez dute heziketaren ardura beraien gain hartu nahi eta irakasleen esku uzten dute liskarrak saihesteko asmoz; azken finean, erosoagoa baita. Sarritan gurasoek beraien haurrek baino jarrera okerragoak hartzen dituzte eta ez dira ohartzen eredu izan beharko liratekeela beraien seme-alabentzat. Irakaslearen lana gutxiesten dute, hauen lana zalantzan jarriz eta beraien haurren arazo eta porrotak berari leporatuz.

Gure ustez irakasleak egoera hauek sahiesteko ondorengo pautak jarraitu beharko lituzke:
-  Gurasoei ikasleen egunerokotasunaren berri eman
-  Hasieratik irakasle-guraso harremana zein izango den garbi azaldu behar da (Finlandiako kasua)
-  Ikasleekin harremanak sustatu
-  Etxeko arazoak albo batera uzten lagundu behar zaie

sábado, 19 de noviembre de 2011

Experimento de Robert Rosenthal artikuluari buruzko iritzia.

Artikuluak argi erakusten du alde batetik, zenbateraino komunika dezakegu ez berbalki (askotan hitz eginez baino gehiago) eta bestetik, besteengan edukiko ditugun expektatibak benetan erabakikorrak izango direla. Izan ere, gure expektatiben arabera jarrera desberdina izango dugu pertsonekin. Horregatik, oso garrantzitsua da expektatiba hauetan ez erortzea eta gure kasuan, irakasle izatean, are gutxiago. Alabaina, ume guztiek eskubide berberak dituzte eta modu desberdinean tratatzen baditugu (ikasle onak indartuz eta ikasle txarrak alde batera utziz) haien arteko desberdintasunak handiagotu egingo dira eta horrek ondorio txarrak ekarriko ditugu berarekin: gaizki dijoaztenak desmotibatu egingo dira eta askok eta askok, ikasketak alde batera utziko dituzte. Beraz, saia gaitezen denak berdin tratatzen eta guztiengan expektatiba baikorrak izaten, aukera berdintasuna eman dadin.

martes, 8 de noviembre de 2011

Elkarrizketaren bidez ikasitakoak.

  • Garrantzitsua da gaizki dijoazten umeei motibatzea, beraien autestima igotzea (gelaren aurrean ere).
  • Enpatia edukitzea ezinbestekoa da.
  • Hilabeteren buruan, ikasleak ezagutzean, jakin bakoitzari nola tratatu, bere egoera eta kapazitatea kontuan hartuz. Denei ezin baitzaie berdin tratatu ez baitute kapazitate bera.
  • Esfortzua baloratu behar zaie, bakoitzari bere kapazidadeen arabera exijitu.
  • Tutoretzan umeenganako gertutasun gehiago sortzen denez, ona izan daiteke tutore izatea harremana hobetzeko.
  • Gaur egun gehiago laguntzen zaie gaizki daudenei, lehen berriz, alde batera uzten zitzaien.
  • Errespetuz tratatzea nahi baduzu, umeak ere errespetuz tratatu.
  • Desmotibatuta daudenei egin kaso gehinbat (goraipatu, gauzak manipulatu) ondo dijoaztenak normalean motibatuta baitaude, ez dute arreta berezirik behar.
  • Egoera ere kontuan hartu klasea ematerakoan (egun batzuetan egualdia dela eta adibidez umeek ez dute lan egiteko gogo gehiegi) umeen gogoa, listoia ere ez jarri goraegi.
  • Dinamikak aldatu. Denbora gehiegi ez igaro gauza bakar batean, aspertu egingo dira bestela.
  • Lankidetza bultzatu. Ez da erreza irakasle batzuk uste baitute uste asko daramatelako beti arrazoi dutela eta gazteek ere badute zer esana, haiei ere entzun behar zaie.
  • Autoritatea landu egin behar da balore hori galdu egin delako.
  • Baliabide asko gaizki dijoaztenei, lehen nabarmen bazterreratu horregatik asko etsi, egun, horiek motibatzen saiatu behar da.
  • Gurasoak asko inplikatzen dira,  batzuetan gehiegi, asko exajeratzen dituzte gauzak. Horregatik, ikasleez aparte ere fijatu zer nolako gurasoak tokatzen zaizkizun.
  • Heziketa inportanteena etxekoa da, eskolan zerbait egin daiteke baina denbora gutxi igarotzen dute (5h.). Horregatik normalean etxean giro ona badago umea eskolan ondo joango da.
  • Teknologiek gauza asko erraztu, umeei ere eramangarriagoa, motibagarria.
  • Egiten dena saiatu ondo egiten; beti ezta lortuko baino behintzat saiatu ahalik eta ondoen egiten.
  • Ikasi ahal den gehiena, gero lan egiteko badagoela denbora.
  • Umeak asko aldatu dira.Gaur egungo haurrak gutxiago saiatzen dira, la ley del minimo esfuerzo delakoa dute buruan. Ez dago saiakeraren balioa, dena eskura ematea ohituta baitaude, esfortzu gutxirekin nahi dituzte gauzak lortu eta hori zati handi batean gurasoen errua da.
    Egiten dena saiatu ondo egiten; beti ezta lortuko baino behintzat saiatu ahalik eta ondoen egiten.



lunes, 7 de noviembre de 2011

Las niñas en el aula: nuevas investigaciones, viejas desigualdades. Eskema.

  • SARRERA:
    • Garrantzitsuena enkajatzea. Beraz genero identitate egokiak hartzea ezinbestekoa.
  • GENEROEN JARRERA KLASEAN:
    • MUTILAK:
      • Klasea dominatu.
      • Askotan klasea eten.
      • Neskei edota mutil "matxista" ez direnei burla.
    • NESKAK:
      • Bigarren planoan geratu.
      • Isilagoak.
      • Erresistentzia modu isilak.
      • Periferian eseri.
  •  BEREN ROLA ERAIKITZEKO METODOAK:
    • MASKULINITATEA mutilen kasuan:
      • Abusu berbala (gehienbat homofobikoa).
      • Sexu heterosexualari buruz askoan hitz egin.
      • Botere ia osoa.
      • Dominantea-aktiboa.
    • FEMINIDADEA nesken kasuan:
      • Beren irudiaz arduratu.
      • Sexuaren gaia alde batera utzi, edo behintzat modu apalagoan komentatu.
      • Bere burua onbehar bezala erakutsi, independiente beharrean.
      • Boterea mutilei utzi.
      • Pasiboa izan.
  • IRAKASLEEN JARRERA:
    • Espektatiba ezberdinak generoen arabera.
    • Neskak esanekoak izan behar dute. Hala ez badira gogorrago zigortu.
    • Mutikoak bihurriak izateko "eskubide" gehiago, gehiago toleratu.
    • Mutilei atentzio gehiago ipini disziplina aldetik.

Las niñas en el aula: nuevas investigaciones, viejas desigualdades. Sinopsia.

Artikulu honek neskatoek eskolako bizitza nola eramaten duten azaltzen digu. Hasteko, gazteentzat garrantzitsuena "enkajatzea" denez eta generoa denez gure identitate sozialaren zutabe garrantzitsuenetariko bat, genero postura "egokiak" hartzea ezinbestekoa da "enkajatu" ahal izateko.
Aipatu behar da mutilak izaten direla normalean klasean dominatzen dutenak, neskak bigarren planoan utziz. Hala ere, ikerketek kuestionatu dute ea irakasleek mutikoengan atenzio gehiago jartzeak ez ote dien benefiziatu. Emaitza ezezkoa da. Izan ere, neskatoek egiten dituzten galdera guxi horiek efektibogoak dira eta gainera, mutilei atentzio gehiago jartzen badiete disziplina kontuagatik da, ez jakintza gehiago eskaintzeko.
Beste alde batetik, neskatoen gai nagusia irudia da. Izan ere, gizartean emakumeak mutilen gustuko objetu bezala azaldu behar du eta horregatik ironikoa da ikustea mutikoek burla egiten dietenean neskei bere itxuragatik gehiegi  arduratzen direlako.
Azkenik, irakasleei dagokienez, espektatiba ezberdinak izaten dituzte bere ikasleetan euren generoaren arabera. Neskak esanekoak izatea espero da baina gaizki portatzen direnean mutilei baino gogorrago zigortzen zaie.
Hala ere, pedagogiak generoaren ordena eta hortik sortutako konportamenduak aztertu eta kuestionatzen baditu aldaktak emango dira.

domingo, 6 de noviembre de 2011

Irakaslearekin elkarrizketa.

Atzo goizean izan nuen elkarrizketa nire irakasle izan zenarekin eta igarotako denbora luzea (3 ordu baino gehiago egon baiginen hizketan) benetan baliagarria eta polita iruditu zitzaidan. 
Irakasle honek 3. mailara arte klaseak eman bazizkidan ere, gerora ere ez dut berarekin harremana galdu, bere alaba nire laguna baita eta eskolako liburuak pasatzen nizkionez, askotan izan naiz haien etxean eta familikoak ez zaizkit arrotzak egiten. Hala ere, beldur pixka batekin joan nintzen elkarizketa egitera, hasteko, irakasleak bronkioetako infekzioa zuelako eta beraz ezin nuen jakin ondo hitz egin ahal izango zuen, eta bestetik, oso urduri nengoelako, izan ere,  nahiz eta familia ezagutu oso arraroa egiten zitzaidan irakasleari elkarrizketa bat egitea kazetaria banintz bezala. Gainera, etxera iritsi bezain laster, familiako lau kideak azaldu ziren niri agurtzera eta haiekin ere solasaldi polita izan nuen.
Azkenean hasi nintzen bada elkarrizketa egiten eta benetan gauza piloa ikasi ahal izan nituen. Hasteko, irakasleak azpimarratu zidan lehen gauza zera da: enpatia eta pazientzia ezinbestekoak direla irakasle izateko. Eta egia da, ez nintzen konturatu baina irakasle hark benetan konprendintzen gintuen eta zerbaitetan huts egiten bagenuen zuzenean ume horrekin zentratzen zen gaizki zihoan arlo horretan sakontzeko. Jarrera hori benetan eredugarria iruditu zitzaidan.
Beste alde batetik, umeak asko aldatu zirela esan zidan eta autoritate galtzearen kontua aipatu nionean, segituan esan zidan baietz, argi eta garbi umeeen (eta gizartearen) baloreak aldatu egin direnez, haien jarrera ere aldatu egin dela eta horrekin batera, irakasleen autoritatea galdu egin da. Hala ere, berak zioen irakaslearen arabera posible zela autoritatea klasean mantentzea. Hurrengo ariketan azalduko ditut ikasi nituen beste gauza asko baina esan ditudanak aipagarriak iruditu zaizkit.
Beraz, oso gustora egon naiz elkarrizketa egiten eta irakaslea oso jator azaldu da nirekin beste egun batean lasai joateko esan baitit, nire zalantzak edo dena delakoetan laguntzeko prest egongo dela. Bera aukeratzea erabaki ona izan dela argi erakutsi dit.

sábado, 5 de noviembre de 2011

Adimen emozionala


Adimen emozionalaz ari garenean, emozioei buruz ari gara; zein diren jabetzeaz, identifikatzeaz, ulertzeaz eta kontrolatzeaz. Daniel Goleman psikologoak zenbait atal desberdindu zituen horrela adimen emozionalaren barruan: norberaren kontzientzia emozionala (geure emozioak zein diren eta nola eragiten diguten jakitea), autokontrol emozionala (momentuko sentimenduak kontrolatzea), automotibazioa (geure emozioak helburu jakin batera bideratzen saiatzea motibazioa mantenduz eta oztopoetan fijatuz hauek gainditzea), enpatia izatea (besteen lekuan jartzea zer senti dezaketen jakiteko) eta gaitasun sozialak  (geure gertukoez gain besteei ere tratatzen jakitea, esaterako nagusi edota etsaiei).
Garai batean, adimen intelektualari garrantzi guztia ematen bazitzaion ere, adimen emozionala lekua hartzen ari da urtetik urtera. Izan ere, emozioek izugarrizko garrantzia dute gure bizitzan. Horregatik, eta lehen aipatutako faktore guztiengatik adimen emozionala lantzea oso garrantzitsua da elkarbizitza posible izateko.

        
Era berean, irakasleriaren formakuntzan garatua eta landua izatea ezinbesteko den zerbait dela deritzogu. Izan ere, eskolan ematen da haurraren sozializazio prozesuaren zatirik handienetarikoa. Eta umea eskolan dagoenean, gainerako umeekin interakzioan dago; esperientzi onak nahiz txarrak esperimentatuz. Esperientzi eta arazo hauei aurre egiteko, eta beren garapen fasean daudela kontuan hartuz, formakuntza bat jaso behar dute umeek etxetik eta eskolatik; eta beraz, eskolako irakasleek adimen emozionala garatua izatea oso garrantzitsua da. Izan ere, gainerako umeekin desadostasun ugari biziko ditu haurrak, eta hauei aurre egiteko gaitasunik erakusten ez badu, autoestima falta, depresioa, antsietatea, ekintza agresiboak, etab. garatu ditzake. Eta noski, hauek haurraren garapenean influentzia handia izango dute, arlo akademikoa barne. Egoera hau saihesteko, irakaslearen interbentzioa beharrezkoa da. Are gehiago, irakasleak haurrek euren artean pentsaerak eta ekintzak behatu eta uler ditzaten saiatu behar du; errespetua eta elkarbizitza errazagoa lortze aldera.

Hitz gutxitan, adimen emozionalak umeen gaitasun sozialak garatzen ditu, garapen fasean akatsik ez egoten laguntzen eta hezkuntzan errendimendua hobetzen du. Abantaila asko erakusten ditu beraz: komunikazioa hobetzen da, erlazio pertsonalak hobetzen dira, motibazioa handitzen da,  klima laborala hobetzen da, lan taldean efikazia eta efizientzia handitzen da, pertsonak gehiago inplikatzen dira beren lanean eta arduratsuagoak eta autonomoagoak dira, etab.

lunes, 31 de octubre de 2011

Hezkuntza emozionalak antsiedadea jaitsi eta konbibentzia errazten ditu

Klasean landu dugun adimen emozionalari buruzko lanarekin lotuta, artikulu hau interesgarria iruditu zait; kusteko zein garrantzitsua izan daitekeen adimen emozionala eskolan lantzea.
"Fundación Botín" delakoak Kantabrian aurkeztu duen hiru zentrotako 1000 ikaslerekin egindako proiektu honetan zenbait konklusio interesgarri atera ditu.  
Atera den konklusioetako bat zera da: adimen emozionala garatu duten ikasleek antsietate gutxiago dutela, errendimendua eta konbibentzia hobetu zaiela eta sentimentuen (negatiboak zein positiboak) identifikazioa erraztu zaiela.
Ekimen hau garatzeko, "Fundación Botín"ek irakasleei zenbait materia eta etengabeko formazioa eman die adimen emozionala hezkuntza zentroetako programetan aplikatzeko. Honela, irakasleek emozioak lantzen dituzten liburak, irudi agresiboak dituzten pelikulak etab. eduki dituzte esku artean eta hauek musikan, plastikan, tutoretzetan egokitu ahal izan dituzte. Programa honen helburua ume eta nerabeen garapen osoan laguntzean datza.
Jarduerak egin eta gero, egiaztatu zen ikasleen %13,1ak antsiedadea gutxiagotu zuela, %5,6ak sentimenduen identifikazioa hobetu zuen eta %4,5ak bere ideiak defendatzeko gaitasuna gehiago garatu zuela betiere besteekiko errespetuaz. Aipatu behar da ere, umeak gusturago joaten direla eskolara eta horrek beraien emaitzak hobetzea ekarri du.
Beraz, argi dago adimen emozionala eskoletan lantzeak abantailak besterik ez dakartzala. Ikasleen errendimendua etab. hobetzeaz gain, irakasleei ere oso baliagarria suerta dakieke adimen emozionala lantzea. Bere sentimenduak kontrolatuz (adibidez haserretzean ez utzi eramaten),umeak motibatuz eta gaitasun sozialak gehiago landuz; hots, adimen emozionalak lantzen dituen arloetan sakonduz, klaseko giro hobea sortu ahal izango du.
Angles programako erreportai hau katalanez badago ere, argi erakusten digu adimen emozionalak duen garrantzia eskolan.

domingo, 23 de octubre de 2011

Autokritika

Orokorrean nahiko ondo aritu naizela esan didate nire taldekidekoek; zenbait ekintzen bitartez (begietara begiratzea eta eskuak erabiltzea azalpenak emateko) lauon arteko gertutasuna lortzen saiatu naiz eta aipatu didatenez, neurri haundi batean behintzat lortu dut nire helburua.
Hala ere, urduritasunagatik ez da dena hain ondo atera. Izan ere, azalpenak nahiko azkar eman ditut eta ikasleei ez die puntu guztiak biltzeko eta ulertzeko denborarik eman. Gainera, materia ez nuen behar bezain beste landua eta azalpenak ematerakoan argi nabaritu dut zailtasunak nituela egoki azaltzeko. 
Beraz, ezinbestekoa dut urduritasun hori kontrolatzea eta materia landuago ekartzea.

domingo, 16 de octubre de 2011

Eskola porrota


Argi dago azken urte hauetan “fracaso escolar” delakoak indarra hartu duela, hots, umeen artean kasu gehiago ematen direla. Honen atzean dauden zergaitiak definituta ez dauden arren guk zenbait arrazoi planteatzen ditugu. Besteak beste trastorno emozionalak, umeen atentzioa deitzeko beharra eta motibazioa falta. Grafika honetan argi ikusten den bezala, trastorno emozionala da eskola porrotaren arrazoi nagusiena.

http://www.psicopedagogia.com/articulos/?articulo=454tik hartua.

Eskola porrotari aurre egiteko honako pauta hauek gomendatzen ditugu:
§         Gurasoek beraien seme/alabei jakinarazi behar diete diren bezalakoak izateagatik maite dituztela, ez beraien arrakastengatik soilik.
§         Gurasoek umeari bere adinaren araberako erantzukizunak hartzen utzi behar die.
§         Ez zaio inoiz bere anai-arrebekiko konparaketa negatiborik egin behar.
§         Gurasoek umeari bere buruarengan konfiantza izan dezan bultzatu behar diote.
§         Porroten aurrean ez dela etsi behar eta hauei aurre egiteko baliabideak bilatzen saiatu behar dutela erakutsi behar diote.
§         Umeei txikitatik irakurketa sustatzea garrantzitsua da ipuinak kontatuz eta beraiei irakurraraziz. Hitz berriak irakatsi behar zaizkie hiztegia aberasteko helburuarekin.
§         Beraien arrakastez ohartu eta lorpen hauek txikiak izanagatik ere jakinarazi, horrela haurrak bere buruaren konfiantza hartuko du.
§         Haurraren aisialdia ondo antolatu, telebistak ez itsutzeko museoetara eraman, istorioak kontatu eta naturarekin kontaktuan egoten saiatu.
§         Hitz gutxitan esateko; haurrari bere burua maitatzen, den bezelakoa onartzen, segurtasuna lortzen eta batez ere zoriontsu izaten lagundu.

Hona hemen RT katean egindako gaiari buruzko erreportai interesgarri bat:

sábado, 1 de octubre de 2011

Hezkuntza Txilen

Txilen bizi duten hezkuntzaren egoera txarraz ohartarazi gaituen artikulu bat bilatu dugu.

Beharbada, ez gara ohartzen gure ikasketak aurrera eraman ahal izateko izan dugun pribilegioaz; izan ere, orain arte arazorik gabe moldatu izan gara haur hezkuntzatik hasi eta unibertsitaterainoko ikasketak ordaintzeko. Hau ordea, ez da gure aberastasunaren ondorio; bizi dugun hezkuntza sistemaren fruitu baizik.

Txilen berriz, ez dute gure zorte bera. 80. hamarkadan bizi izan zen Pinocheten diktaduraren ondorioz, hezkuntza pribatizaturik geratu baitzen. Gaur egun oraindik, indarrean jarraitzen du sitema honek; baina, azken hilabete hauetan bertako ikasleak erabat nazkaturik agertu dira mobilizazio ugari eginez.

Honen aurrean, gure desadostasuna adierazi nahi dugu hezkuntza hiritar guztiek duten eskubide bat dela esanez; eta berdin duela Espainian, Estatu Batuetan edo Txilen jaio. Txiletar hauek beraz, ez dute zertan estatuarekin milioika pesoko zorretan egon; guk bitartean inongo buruhausterik gabe ikasten dihardugunean. Izan ere, bertan baitago munduko goi mailako ikasketa pribatizatu gehien. Hau guztiagatik, hezkuntza gizaki ororen eskubidea dela berretsi nahi dugu.



miércoles, 28 de septiembre de 2011

Aurkezpena

Gu Maialen Urbizu, Jokin Garmendia, Maria Apalategi eta Alaia Gorostidi gara eta Idiazabaldik, Beasaindik, Ikaztegietatik eta Tolosatik gatoz. Irakasle izateko ikasten ari gara eta irakasle txiflatu batzuk izateko irrikitan gaude!!!!!!!