Mostrando entradas con la etiqueta Klasea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Klasea. Mostrar todas las entradas

lunes, 19 de diciembre de 2011

Arrazakeria lantzeko diseinu bat

Haurraren inguruko zenbait datu:
- Abdel, 11 urteko nigeriarra.
- Tolosako Samaniego ikastetxeko L.H 6. kurtsoan dago.
- Bere ikaskideek iraindu, baztertu eta mespreziatu egiten dute.

TUTOREAK HARTU BEHARREKO NEURRIAK:

Abdel errefortzu klase batean dagoen bitartean, tutoreak beste ikaskide guztiekin hitz egiteko aprobetxatzen du. Bullying-a zer den eta Abdelen kasuaz hitz eginez, haien iritzia eskatuko du; arazoaren jatorria bilatuz. Era berean, bullying-aren ondorio lazgarrien berri emango die. Modu honetan, ikasle guztiak Abdelen lekuan jar daitezen saiatuko da. Programa interkulturala bultzatuko du, arrazakeria guztiz baztertuz. Behin ikasleak egin dutenaz kontziente direnean, banan-banan barkamena eska diezaioten gomendatuko dut, inor derrigortu gabe. Izan ere, barkamena eska diezaioten exijitzen badie, obligazioz egingo dute; eta kontua ikasle guztiak arrazakeriaren larritasunaz kontzientziatzea da. Hau da, azalaren koloreak, hizkuntzak... hots, kultura desberdinek ez dutela pertsona bat beste bat baino gutxiago egiten.

Era berean, beste irakasleekin lantzea behar-beharrezkoa du tutoreak. Behin Abdelen kasua azalduta, irakasle bakoitzak ikusi eta bizitakoa bai eta bakoitzak duen iritzia eskatuko die. Gauzak horrela, denen artean konponbide bat bilatzen saiatuko dira. Beharrezkoa ikusiz gero, profesional baten laguntza eskatuko delarik.

Gurasoekin ere, kasuaz hitz egitea beharrezkoa da; hauek beren semearen egoera zein den jakin dezaten. Helburua gurasoak larritzea ez den arren, egoeraren berri izan behar baitute.

miércoles, 14 de diciembre de 2011

Kasuen hausnarketa

          Duela bi asteko asteazkenean, irakasle funtzioko orduan, irakasle orori bere karrera profesionalean zehar aurkeztu dakizkioken kasu eta egoera ezberdinetan bizi izan daitezken zailtasunak hausnartu genituen, horretarako taldeak bi partaidetan bananduz eta bakoitzari gai konkretu bat egokitu zitzaiolarik. Nire kasuan, Mariarekin batera, ikasleen, edota, gehienbat ume horien gurasoen partetik, irakasleek jasotako mehatsu eta tratu txarren inguruan aritu ginen.

          Geuk geure kasua gainontzeko ikaskideen aurrean aurkeztu genuen bezala, gainontzekoek ere gauza bera egin zuten, eta egia esan, oso gustora aurkitu nintzen egoera eta gertakizun ezberdinak entzuten, agian gehienbat benetan gertatutakoak zirelako eta badakidalako etorkizunean edozertarako prest egon beharko naizela eta honelakoak ezagutuz, hasiera batean ideiarik izango ez nuelarik nola jokatu behar izataren aurrean, orain defendatzen moldatu ahal izango nintzatekeenaren lasaitasuna dut.

Kasuen hausnarketa.

Duela aste batzuk klasean egin genuen kasuen hausnarketa benetan interesgarria iruditu zitzaidan. Izan ere, aztertu genituen kasuak (dolua, bullyinga, arrazakeria, irakasleari tratu txarrak leporatzea etab.) irakasle izatean gerta dakizkigukeen kasuak izan daitezke. Beraz, oso komenigarria da klasean hauek lantzea eta irtenbide posibleak ematen saiatzea; etorkizunean benetan baliagarria izan dakigukeelako.
Hunkitu ninduten hainbat kasu azaldu zituzten baina bereziki umeek jasandako bullyinga; arazo benetan larria bihur daitekeelako eta kasurik txarren txarrenean biktimak bere buruaz beste egin dezake.Beraz, arduraz ibili behar dugu umeekin bai haien jarrera aztertzen baita haiek guganako harremana aztertzen ere. Zenbaitetan beste profesional batzuen laguntza beharko dugu batzuetan ezin izango baitiogu egoerari guk bakarrik aurre egin.
Ondorio bezala zera esango nuke: oso interesgarria irduitu zaidala kasuen azterketa hau eta beste behin ere egingo nuke, lehen aipatu bezala, etorkizunean oso baliagarria gerta dakigukeelako.

martes, 13 de diciembre de 2011

Klaseko hausnarketa

Duela aste pare bat klasea bi zatitan banatu eta talde bakoitzean irakasle batek aurki ditzakeen egoera ezberdinez hitz egin genuen. Jarduera aberasgarria izan zen guztiz, izan ere, inoiz ez dakigu zenekin topa gaitezkeen; eta beraz, komeni da irizpide batzuk aurretik ondo finkaturik izatea, egoera hauetan nola esku hartu jakiteko.
Tratu txarren kasua da beharbada gehien ematen dena; izan ere, honen barnean sartzen dira etxeko tratu txarrak, ikaskideen artean gertatzen direnak edo ikasle-irakasle (eta alderantziz) artekoak. Halere, beste hainbat puntu ere ikusi genituen: arrazakeria, dolua, gurasoen banaketa, gurasoekin elkarrizketak…etab.
Edozein momentutan gerta dakizkigukeen arazoak dira hauek guztiak; eta nola jokatu zaila gerta dakigukeen arren, betiere konponbide hoberena ematen saiatuko gara. Baina, horretarako, oso komenigarria litzateke adibidez pedagogo nahiz psikologoen laguntza izatea.

jueves, 24 de noviembre de 2011

Kasuen hausnarketa

Pasa berri den asteazken honetako klasean taldeka ikasgelan sortzen diren arazo ezberdinei buruzko informazioa eman genion elkarri. Hainbat egoera eta arazoen inguruan hausnartu genuen, bullyna, dolua, higiene falta, gurasoekin harremanak... Gai guztiak eskola eremuan ematen direnen ingurukoak ziren eta egia esan arazo hauek egunerokotasunean eta maiztasun handiz gertatzen direnez garrantzitsua da gogoeta bat egitea honen inguruan irakasle izaten garenerako arazo hauei nola aurre egin jakin dezagun. Niri pertsonalki gehien hunkitu zidan gaia Uxuek azaldu zuena izan zen, berak irakasleari eginiko elkarrizketan jakin zuen egoera honen berri, kontua da duela urte batzuk irakasle honek higiene arazoak zituen neska bat izan zuela gelan, zorriak zituen eta zikin eta erropa zarpailekin joaten zen eskolara. Irakasleak zerbait egin beharra zuela eta neska dutxatzea erabaki zuen behin eta jarraian ama etorri zitzaion kexaka, azkenean arazoa etxetik zetorrela ikusi zuen etxean arazo ekonomiko larriak zituztelako. Kasu honetan bezala nire ustez etxean izaten dutela jatorria eskolan gertatzen diren arazo gehienek gaur egun etxean ez delako heziketa egokia ematen.

domingo, 6 de noviembre de 2011

Autokritika

Badira zenbait egun autokritika igota egon beharko lukeela, baina gaizki ulertu bat izan nuela eta, zuk zintzilikaturiko test horretan egin behar zela uste nuen, beraz barkatu atzerapena.

Niri adimen emozionala azaltzea egokitu zitzaidan Gorka Pablos ikaskideari. Aurrena berak egin zuen adimen anitzaren inguruko argibidea, eta horri esker, azalpena zein eratara jorratu behar nuen jakiteko lagungarri izan zitzaidan. Paper batean ideia nagusiak nituen apuntaturik eta horiekin baliatuta, ordura arte ulertuta nuena berari jakinarazten saiatu nintzen. Esan beharra daukat gaia ez nuela erabat mamiturik, baina ahal nuen bezala lortu nuen Gorkari zenbait gauza jakinaraztea. Urduritasunaren erruz esaldi motzen bidez hitz egiten nion eta behin baino gehiagotan trabatu egiten nintzen, baina pixkanaka joan nintzen lasaitzen.

Orokorrean azkarregi egin nuen dena baina ideia garrantzitsuenak aipatu nizkion behintzat.

martes, 25 de octubre de 2011

Autokritika

Adimen emozionalari buruzko azalpena ematerako garaian eroso sentitu naiz irakasle paperean eta nik uste beraiek ere eroso egon direla niri entzuterako garaian.
Egia esan gaia ez nuen behar bezain landua eta hori dela eta azalpen teoriko gutxi eman ditut, baina adibideen bidez saiatu naiz nik ulertutakoa adierazten, eta dirudierez era honetara beraiei ere errazagoa egin zaie ulertzea.
Urduritasuna dela medio agian biziegi eman ditut azalpenak oraindik ere arrotza egiten zaidalako jende berriaren atentzio gune izatea, baina espero dut hori denborarekin hobetzen joatea eta urduritasun horiek albo batean utzi eta segurtasunez dakidana azaltzen ikastea.

domingo, 23 de octubre de 2011

Autokritika

Orokorrean nahiko ondo aritu naizela esan didate nire taldekidekoek; zenbait ekintzen bitartez (begietara begiratzea eta eskuak erabiltzea azalpenak emateko) lauon arteko gertutasuna lortzen saiatu naiz eta aipatu didatenez, neurri haundi batean behintzat lortu dut nire helburua.
Hala ere, urduritasunagatik ez da dena hain ondo atera. Izan ere, azalpenak nahiko azkar eman ditut eta ikasleei ez die puntu guztiak biltzeko eta ulertzeko denborarik eman. Gainera, materia ez nuen behar bezain beste landua eta azalpenak ematerakoan argi nabaritu dut zailtasunak nituela egoki azaltzeko. 
Beraz, ezinbestekoa dut urduritasun hori kontrolatzea eta materia landuago ekartzea.