Mostrando entradas con la etiqueta Elkarrizketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Elkarrizketa. Mostrar todas las entradas

miércoles, 30 de noviembre de 2011

Elkarrizketaren taldeko hausnarketa

Irakasleari eginiko elkarrizketan zenbait ondorio atera ahal izan genituen. Hasteko, nahiz eta unibertsitatean gauza asko ikasten diren, gurasoekiko harremanak gehiago landu beharko lirateke. Izan ere, gaur egun parte hartze gehiago dute ez baitago irakasleekiko nahikoa konfidantza.

Bestalde, lehenengo egunetik autoritatea ezartzea behar-beharrezkoa da. Izan ere, gaur egungo umeek ez dute ia errespeturik, eta honen bidez, pertsona helduekiko errespetua sustatzea lortuko litzateke. Irakasleak enpatia izan behar du eta ume guztiei eztie berdin tratatu behar, denak ez baitituzte gaitasun berak eta bakoitzak bere erritmoa dauka. Honekin loturik, umeei gure gertutasuna erakutsi behar diegu eta beraien konfidantza indartzen saiatu. Beste alde batetik, irakasle orok nahitaezko duen eginkizun bat, ikasitakoa eguneraturik mantentzea da, eta baita pixkanaka jakintza berriak bereganatuz. Gainera, aipatu behar dugu ere, gure taldeko zenbait kidek eskola txikietan ikasi zutela eta argi dago hauetan irakaslearekiko harremana estuagoa dela.

Metodologiari dagokionez, irakasleek, ikasleengandik ere ikasi genezakela esan ziguten guztiek eta inprobisazioaren garrantzian sakondu zuen batek, inoiz ezin daitekelako klasean zeren aurrean aurki daiteken jakin. Kurtsoen arteko metodologia aldatu beharra dagoela ere azpimarratu ziguten, garai berrietako beharrei eta talde desberdinei egokituz eta moldatuz, oso garrantzitsua izanik ikasleen autonomia garatzea. Izan ere, ikasleekin klaseak moldatu eta adostu behar direla aipatu ziguten, gustoko dituzun gauzak hobeto irakatsi ahal izateko, giro hobea sortuz eta kooperazioa landuz.

Beraz, konklusioz, esan dezakegu oso baliagarriak izan zaizkigula elkarrizketak eta baita hiruron artean egindako hausnarketak ere. Garrantzitsuena, ikusi genuenez, hezkuntza, ikasleak etorkizuneko ikasketetarako, lanerako eta pertsona bezala hezitzeko dela baieztatuz.

Ikuspegi praktikoa barneratu dugu irakaslegoari buruz, askotan klasean edo unibertsitatean lantzen ez diren kontzeptuak barneratuz, baina batez ere baieztapen bat azpimarratuz: "lana ondo egiteko, lana gustokoa izan behar da".

domingo, 13 de noviembre de 2011

Irakaslearekin ikasitakoa


  • Pazientzia handiko pertsona izatea behar-beharrezkoa dela.
  • Lan asko egin behar dela klaseak prestatzen (gaur egun liburetatik ez, proiektuen bitartez).
  • Gurasoak ere hor daudela kontutan izatea; eurekin harremanetan egonik, arazoak nahiz lorpenak kontatzeko.
  • Berrikuntzetara moldatzen eta birziklatzen jakitea (teknologien kasua adibide argia) oso garrantzitsua dela.
  • Haur bakoitza ezagutzea garrantzitsua dela.
  • Lanbidea, umeak gustatu behar zaizkizula.
  • Ikasleen mailan jarri eta gauzak eurak ulertzeko moduan azaltzen jakitea uste baino zailagoa dela.
  • Haurrei entzun eta dituzten arazoez ohartzea garrantzitsua dela.
  • Materiei buruzko ezagutzez gain, irakaslearen baitan daudela arauak, baloreak…
  •  Umeak gaur egun asko aldatu direla, irakasleenganako jarrera nahiz euren ikaskideenganakoa.
  • Umeenganako jarreran oreka bat bilatu behar dela, errespetua eduki behar dizute baina beldurrik ez.

viernes, 11 de noviembre de 2011

Irakaslearekin elkarrizketa

Gaur izan naiz azkenean nire bizitzan zehar gehien markatu nauen eta mirestu dudan irakaslearekin: Mariarekin. 28 urte daramatza Ikaztegietako eskolan eta herri guztia nahiz herrikide ia guztiak ezagutzen dituen bezala (haur txikienetatik hasita, aiton-amonetaraino), herrikide guztiok ezagutzen eta estimatzen dugun pertsona da. Lehen hezkuntzako lehen mailatik hirugarreneraino soilik eman bazidan ere, 2 urtetatik 12 urtetara egon zen nire gainean nolabait esateko, beti laguntzeko prest. Esperientzia handiko irakaslea dela argi uzten du hitz egiten hasten denean; eta beraz, gaurko elkarrizketak fruitu ederrak emango zituena argi nuen.

Eskolara bertara joan naiz, arratsaldeko klaseak bukatu bezain pronto. Eskola berritu zenetik ikusi gabe nuenez, eskola goitik bera erakutsi dit bere gelan sartu baino lehen. Elkarrizketan zehar, hainbat puntu interesgarri ikutu ditugu. Esaterako, haurrarengana nola iritsi eta bideratu ezin denean sortzen den nahi eta ezin hori azpimarratu du zailtzat, lehen mailan hasten baita haurra ikasketen inguruan lanean, eta ohiturak hartzen (4.mailatik aurrera errazagoa da irakasleentzat, haurrak jarrera mekanikoagoa baitu). Bestetik, irakasleek arazoen aurrean erakutsi behar duten elkartasuna azpimarratu du oso garrantzitsutzat, behin izan zuten arazo bat adibidetzat jarriz. Gaur egungo umeek irakaslearenganako errespetu gutxiago erakusten dutela ere komentatu dit; konpetibitatea ere handiagoa delarik (gehiegi aukeran). Etxe askotan errege sentitzen diren haurrek eskolan ere errege direla pentsatzen dutela esan dit. Honekin batera, familiaren eraginaz eta gurasoetaz ere hitz egin dugu.
Elkarrizketa amaitzean, geure bizitzaz eta geure familiaz hitz egin dugu. Gustura egon naiz bera entzuten; dudarik gabe, hautaketa bikaina izan da.

Elkarrizketa bidez ikasitakoa

  • Nahitaezkoa umeak atsegin izatea
  • Pazientzia handiko pertsona izatea
  • Lotsa guztiak alde batera utzi behar dira, bai ikasleekiko bai eta gainontzeko irakasleekiko
  • Praktiketan hasten garenean, zalantza baten aurrean, ez izatea lotsarik galderak egiteko
  • Irakasleen "bizitza ona"-ren ideia burutik kentzea, beti ere, zeure gustoko lan bat dela kenduta
  • Umeez gain, gurasoak ere badaudela ez ahaztea
  • Uneoro berrikuntzak aurkezten dira irakasleen aurrean, eta guztietara moldatu behar izaten dira
  • Beti informazioa eguneraturik izan beharreko lanbide bat da
  • Nota onak ateratzea garrantzitsua da, baina izaerak ere asko esan nahi du
  • Neurri egokia aurkitzen jakin behar da, ez izateko lagun bat bezala ikasleentzat, ez eta tutore soil bat besterik ez
  • Talde lanei garrantzia ematea
  • Ulertu beharra dago ikasle guztiek ez dituztela gaitasun berak, eta guztien neurrian jartzen jakin behar da
  • Ondo egiten dutena baloratu egin behar den bezala, gaizki egindakoaren aurrean ere neurrik hartu behar dira, berriro errepika ez dezaten
  • Umeak motibatzeko, klaseak oso monotonoak ez izatea saiatu

Irakaslearekin elkarrizketa

Gaur, nire lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako irakaslea izan zenari, Isabeli, ikasgai honetarako burutu beharreko elkarrizketa egin diot. Zailtasunak izan ditut berarekin kontaktuan jartzerako unean, baina azkenean, nire ikastetxea izandakora aurkeztu eta bertan topatu dut. Oso oroitzapen politak etorri zaizkit gogora berriro nire etxetik hasi eta ikastetxerako bidea beste behin egitean eta ikastetxeko pasilloetatik pasatzean.

Nahiz eta bi urtez soilik izan nire irakaslea, harreman ona izaten jarraitu izan dugu betidanik eta asko poztu da ni ikusteaz. hala ere, hasiera batean oso lotsaturik aurkitu naiz, arraroa egin baitzait nire irakasle bati aurrez aurre zenbait galdera egitea, baina azkenerako atsegina egin zait eta naturaltasun osoz aritu gara biok. Galderak aurretik prestaturik nituenez, alde horretatik ez dut arazorik izan, bai ordea garrantzitsuak iruditzen zitzaizkidan datuak apuntatzean. Hala eta guztiz ere, grabagailua jarrita izateak lasaitasuna ematen zidan zerbait ahazten bazitzaidan.

Amaitu ostean, joan aurretik, hurrengo asterako berriro ikastetxetik pasatzeko esan dit, horrela, orain lantzen ari diren proiektu interesgarri bati buruzko txosten bat emango didalako. Bestalde, nahi dudanean bisitan joateko eskatu dit, atsegin handiz jasoko nauela esanez bere ikasleekin batera. Ez dut zalantzarik izango bertara joaten, laguntza handikoa izango delakoan bainago.

miércoles, 9 de noviembre de 2011

Elkarrizketa bidez ikasitakoa

  • Ikasleak pertsonak dira eta ez makinak, beraz horrela tratatu behar dira.
  • Ikasle guztiak ez direnez berdinak, exigentzia maila ezin da berdina izan.
  • Ikasleei konfidantza erakusteko gertutasuna nahitaezkoa da.
  • Fibra morala beharrezkoa du irakasleak, hau da, beraiek egin dezaketena exigitu behar diete ikasleei.
  • Garrantzitsua da ikasleei entzuten jakitea eta hauek dituzten arazoez ohartzea.
  • Gurasoekin harremanetan egon behar du irakasleak, arazoen berri emateaz gain, lorpenak ere azpimarratu behar zaizkie.
  • Hezkuntza sisteman intrusismoak alde batea uzteko ahalegina egin behar du irakasleak, izan ere ikaslea ezin da kliente moduan tratatu.
  • Irakasleak behin eta berriro bere formakuntza garatzea garrantzitsua du; era honetara erakusteko alderdi gehiago izango ditu eta ikasleei jakintza hauek modu errazagoan transmititzen jakingo du.
  • Gurasoen mentalidadea aldatzen sahiatu behar du irakasleak.
  • Autoritatea landu egin behar da ikasleekin.
  • Teknologia berrien bidez umeak motibatzea garrantzitsua da.
  • Ikasleen artean lankidetza bultzatzea ezinbestekoa da, ikasleek beraien artean erlazionatu eta elkar ikas dezaten.
  • Jakintzez gain irakasleak balore moralak ere transmititu behar ditu.

martes, 8 de noviembre de 2011

Elkarrizketaren bidez ikasitakoak.

  • Garrantzitsua da gaizki dijoazten umeei motibatzea, beraien autestima igotzea (gelaren aurrean ere).
  • Enpatia edukitzea ezinbestekoa da.
  • Hilabeteren buruan, ikasleak ezagutzean, jakin bakoitzari nola tratatu, bere egoera eta kapazitatea kontuan hartuz. Denei ezin baitzaie berdin tratatu ez baitute kapazitate bera.
  • Esfortzua baloratu behar zaie, bakoitzari bere kapazidadeen arabera exijitu.
  • Tutoretzan umeenganako gertutasun gehiago sortzen denez, ona izan daiteke tutore izatea harremana hobetzeko.
  • Gaur egun gehiago laguntzen zaie gaizki daudenei, lehen berriz, alde batera uzten zitzaien.
  • Errespetuz tratatzea nahi baduzu, umeak ere errespetuz tratatu.
  • Desmotibatuta daudenei egin kaso gehinbat (goraipatu, gauzak manipulatu) ondo dijoaztenak normalean motibatuta baitaude, ez dute arreta berezirik behar.
  • Egoera ere kontuan hartu klasea ematerakoan (egun batzuetan egualdia dela eta adibidez umeek ez dute lan egiteko gogo gehiegi) umeen gogoa, listoia ere ez jarri goraegi.
  • Dinamikak aldatu. Denbora gehiegi ez igaro gauza bakar batean, aspertu egingo dira bestela.
  • Lankidetza bultzatu. Ez da erreza irakasle batzuk uste baitute uste asko daramatelako beti arrazoi dutela eta gazteek ere badute zer esana, haiei ere entzun behar zaie.
  • Autoritatea landu egin behar da balore hori galdu egin delako.
  • Baliabide asko gaizki dijoaztenei, lehen nabarmen bazterreratu horregatik asko etsi, egun, horiek motibatzen saiatu behar da.
  • Gurasoak asko inplikatzen dira,  batzuetan gehiegi, asko exajeratzen dituzte gauzak. Horregatik, ikasleez aparte ere fijatu zer nolako gurasoak tokatzen zaizkizun.
  • Heziketa inportanteena etxekoa da, eskolan zerbait egin daiteke baina denbora gutxi igarotzen dute (5h.). Horregatik normalean etxean giro ona badago umea eskolan ondo joango da.
  • Teknologiek gauza asko erraztu, umeei ere eramangarriagoa, motibagarria.
  • Egiten dena saiatu ondo egiten; beti ezta lortuko baino behintzat saiatu ahalik eta ondoen egiten.
  • Ikasi ahal den gehiena, gero lan egiteko badagoela denbora.
  • Umeak asko aldatu dira.Gaur egungo haurrak gutxiago saiatzen dira, la ley del minimo esfuerzo delakoa dute buruan. Ez dago saiakeraren balioa, dena eskura ematea ohituta baitaude, esfortzu gutxirekin nahi dituzte gauzak lortu eta hori zati handi batean gurasoen errua da.
    Egiten dena saiatu ondo egiten; beti ezta lortuko baino behintzat saiatu ahalik eta ondoen egiten.



domingo, 6 de noviembre de 2011

Irakaslearekin elkarrizketa

Dagoeneko egin diot elkarrizketa irakasleari eta esperientzia ona izan dela azpimarratu dezaket. Irakasle honekin harreman ona dut eta hori dela eta eroso sentitu nintzen elkarrizketa egiterako garaian, nolabait esanda izan nuen arazo bakarra galderak ingelesez moldatzea izan zen, bera ingelerako irakaslea baita eta horrela egitea eskatu zidan, hasieran hori arazoa izango zela pentsatu banuen ere ondo moldatu nintzen eta arazorik gabe ulertu nizkion eman zizkidan erantzunak. Emandako erantzunak baliozkoak izango zaizkidalakoan nago eta berak hezkuntzaren inguruan transmititutako gomendio eta balioak erabiltzen jakitea espero dut.

Irakaslearekin elkarrizketa.

Atzo goizean izan nuen elkarrizketa nire irakasle izan zenarekin eta igarotako denbora luzea (3 ordu baino gehiago egon baiginen hizketan) benetan baliagarria eta polita iruditu zitzaidan. 
Irakasle honek 3. mailara arte klaseak eman bazizkidan ere, gerora ere ez dut berarekin harremana galdu, bere alaba nire laguna baita eta eskolako liburuak pasatzen nizkionez, askotan izan naiz haien etxean eta familikoak ez zaizkit arrotzak egiten. Hala ere, beldur pixka batekin joan nintzen elkarizketa egitera, hasteko, irakasleak bronkioetako infekzioa zuelako eta beraz ezin nuen jakin ondo hitz egin ahal izango zuen, eta bestetik, oso urduri nengoelako, izan ere,  nahiz eta familia ezagutu oso arraroa egiten zitzaidan irakasleari elkarrizketa bat egitea kazetaria banintz bezala. Gainera, etxera iritsi bezain laster, familiako lau kideak azaldu ziren niri agurtzera eta haiekin ere solasaldi polita izan nuen.
Azkenean hasi nintzen bada elkarrizketa egiten eta benetan gauza piloa ikasi ahal izan nituen. Hasteko, irakasleak azpimarratu zidan lehen gauza zera da: enpatia eta pazientzia ezinbestekoak direla irakasle izateko. Eta egia da, ez nintzen konturatu baina irakasle hark benetan konprendintzen gintuen eta zerbaitetan huts egiten bagenuen zuzenean ume horrekin zentratzen zen gaizki zihoan arlo horretan sakontzeko. Jarrera hori benetan eredugarria iruditu zitzaidan.
Beste alde batetik, umeak asko aldatu zirela esan zidan eta autoritate galtzearen kontua aipatu nionean, segituan esan zidan baietz, argi eta garbi umeeen (eta gizartearen) baloreak aldatu egin direnez, haien jarrera ere aldatu egin dela eta horrekin batera, irakasleen autoritatea galdu egin da. Hala ere, berak zioen irakaslearen arabera posible zela autoritatea klasean mantentzea. Hurrengo ariketan azalduko ditut ikasi nituen beste gauza asko baina esan ditudanak aipagarriak iruditu zaizkit.
Beraz, oso gustora egon naiz elkarrizketa egiten eta irakaslea oso jator azaldu da nirekin beste egun batean lasai joateko esan baitit, nire zalantzak edo dena delakoetan laguntzeko prest egongo dela. Bera aukeratzea erabaki ona izan dela argi erakutsi dit.