Mostrando entradas con la etiqueta Maialen Urbizu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Maialen Urbizu. Mostrar todas las entradas

lunes, 19 de diciembre de 2011

Arrazakeria lantzeko diseinu bat

Haurraren inguruko zenbait datu:
- Abdel, 11 urteko nigeriarra.
- Tolosako Samaniego ikastetxeko L.H 6. kurtsoan dago.
- Bere ikaskideek iraindu, baztertu eta mespreziatu egiten dute.

TUTOREAK HARTU BEHARREKO NEURRIAK:

Abdel errefortzu klase batean dagoen bitartean, tutoreak beste ikaskide guztiekin hitz egiteko aprobetxatzen du. Bullying-a zer den eta Abdelen kasuaz hitz eginez, haien iritzia eskatuko du; arazoaren jatorria bilatuz. Era berean, bullying-aren ondorio lazgarrien berri emango die. Modu honetan, ikasle guztiak Abdelen lekuan jar daitezen saiatuko da. Programa interkulturala bultzatuko du, arrazakeria guztiz baztertuz. Behin ikasleak egin dutenaz kontziente direnean, banan-banan barkamena eska diezaioten gomendatuko dut, inor derrigortu gabe. Izan ere, barkamena eska diezaioten exijitzen badie, obligazioz egingo dute; eta kontua ikasle guztiak arrazakeriaren larritasunaz kontzientziatzea da. Hau da, azalaren koloreak, hizkuntzak... hots, kultura desberdinek ez dutela pertsona bat beste bat baino gutxiago egiten.

Era berean, beste irakasleekin lantzea behar-beharrezkoa du tutoreak. Behin Abdelen kasua azalduta, irakasle bakoitzak ikusi eta bizitakoa bai eta bakoitzak duen iritzia eskatuko die. Gauzak horrela, denen artean konponbide bat bilatzen saiatuko dira. Beharrezkoa ikusiz gero, profesional baten laguntza eskatuko delarik.

Gurasoekin ere, kasuaz hitz egitea beharrezkoa da; hauek beren semearen egoera zein den jakin dezaten. Helburua gurasoak larritzea ez den arren, egoeraren berri izan behar baitute.

lunes, 12 de diciembre de 2011

Tutorizazio kasua

Kasua
  • Asier, 11 urteko tolosarra.
  • Lehen Hezkuntza 6. mailako ikaslea.
  • Neskekin ibiltzeko joera eta mutilek gaitzetsi egiten dute bere izaeragatik.
Gidoia
  • Ongietorria gurasoei.
  • Elkarrizketa informal batean sartu giroa erlaxatua izan dadin.
  • Umearen egoera akademikoa zertxobait azaldu.
  • Arazoaren muina azaldu.
  • Gurasoen iritzia egoerari buruz.
  • Konponbideak ematen saiatu.
  • Gurasoei galderak egiteko epea eman.
  • Bilera gehiago egitera gonbidatu.
  • Agurtu.

Role Playing-aren hausnarketa

Atzo bertan egin genituen tutorizazioaren inguruko Role Playing-ak. Gure taldeak bi paper bete behar izan zituen, alde batetik turorearena eta bestetik gurasoena. Tutore izatea Alaiari tokatu zitzaion eta honek egindako grabazioan gurasoak Gonzalo eta Andoni izan ziren. Guraso izatea berriz Jokin eta Maialeni egokitu zitzaien gure taldean eta kasu honetan beraien semearen tutorearekin, hau da Gaizkarekin, izan zuten elkarrizketa. Liburutegiko gela itxietan eta magisteritzako txoko batean egin genituen grabazioak eta positiboki baloratzen ditugu biak ere. Gustura sentitu ginen elkarrizketan eta giro erlaxatu batean burutu genituen, hasi aurreko urduritasunak albo batean utzi eta paperean sartzea lortu genuen. 

Ariketa honen bidez irakaslearen tutorizaioen garrantziaz ohartu gara, bai eta irakasleak eta gurasoek izan behar duten harreman zuzenaz ere. Irakaslea haurraren arazo batetaz jabetzen den unean arazoaren analisia egitea beharrezkoa du eta beharrezkoa izanez gero neurriak hartu edota gurasoei honen berri eman. Irakaslea ez bada haurraren arazoez ohartzen ez da irakasle ona izango, izan ere arazo hori handitzen joan daiteke eta haurrak bere garapenean zailtasun ugari izan ditzazke.

Tutorizazioetako elkarrizketak ondo prestatzea da irakaslearen lana, gurasoekin elkartzen den momentuan argi izan behar du hauei esan beharrekoa eta nola esan. Gurasoen egoera (bananduta dauden edo ez, musulmanak diren, etxean arazoak dituzten...) kontuan hartu beharreko irizpidea da. Irakasleak ez du egia ezkutatu behar eta arazoa bere osotasunean azaltzea nahitaezkoa du.

domingo, 4 de diciembre de 2011

Finlandiako hezkuntza sistema


Hik Hasi aldizkarian Finlandiako hezkuntzaren inguruko artikulu interesgarri hau aurkitu dut.

Azken urte hauetan PISA eta modu honetako azterketen datuek erakutsi dute Finlandia hezkuntza mailan munduko herrialderik eredugarrienetariko bat dela. Hiru urtez behin egiten da azterketa hau. Lehena 2000. urtean egin zen eta 43 herrialdetako egoera aztertu zuen, bigarrena 2003an burutu zen eta 41 herrialderen datuekin eta 2006an 58 herrialdek parte hartu zuten. Azterketa honetan irakurmena, matematika eta zientzietako gaitasunak neurtzen die 15 urteko ikasleei. Orain arte egindako emaitzak ikusirik, Finlandiako eskola sistemak lortu ditu emaitzarik onenak, bizitzarako garrantzitsuak diren ezagutza eta gaitasunei lotutako konpetentzia klabeetan batez ere. Aipatzekoa da Finlandiak munduko alfabetatze tasarik altuena duela, hau %100a delarik. 

Datuak ikusirik argi dago Finlandia herrialde eredugarria dela gainontzeko herrialdeentzat. Bertako hezkuntza sistema orekatua da eta hutsune gutxi azaltzen ditu. Hori dela eta, nire ustez herrialde honetako hezkuntza sistema nolakoa den aztertu eta bertatik ereduak hartuz gurea hobetu beharko litzatekeela, emaitzek erakusten duten moduan zer hobetua badago eta. 

Bertan aipatzen du beste zenbait daturen artean, Finlandian ez dagoela Haur Hezkuntzarik, 0-6 urte bitarteko haurrak hezkuntza sistematik at daudela eta hori dela eta gurasoak arduratzen direla urte horietan oinarrizko baloreak transmititzeaz. Beraz, hauek 6 urterekin eskolaratzen direnerako balore horien berri dute eta irakaslearen lana ezagutzak transmititzea da. Bitxia iruditu zait bertako haurren gehiengoa, %98a hain zuzen ere, 6 urterekin eskolaratzen direla jakitea. Euskal Autonomia Erkidegoan geroz eta lehenago hasten dira haurrak eskolan, batez ere gurasoek lana eta familia konpaginatzeko dituzten arazoen ondorioz. 0-2 urterarte haurtzaindegiak ditugu eta jarraian haur hezkuntza hiru urtez. Gurasoak haurren hezkuntzan parte hartzea garrantzizkoa dela uste dut eta Finlandian hori bultzatzen dute. 

Bestalde, bertako irakasleek ez dituzte hemengo askok dituzten arazoak. Autoritatea dute irakasle hauek eta ikasleek hauek errespetatzen dituzte. Irakasle eta ikasleek dituzten harremanak ere beste herrialdeetakoak baino sendoagoak dira. Irakasle eta gurasoak ere harremanetan egoten dira baina aipatzekoa da tutoretza orduetan bakarrik elkartu daitezkeela hauek eta tutoretza ordu hauek kurtso hasieran zehazten zaizkie guraso guztiei horrela gurasoak eskolan eskua sartzea eragozten da.


Dokumental honetan arrakastaren ezaugarriak zein diren azaltzen du:
u



miércoles, 30 de noviembre de 2011

Elkarrizketaren taldeko hausnarketa

Irakasleari eginiko elkarrizketan zenbait ondorio atera ahal izan genituen. Hasteko, nahiz eta unibertsitatean gauza asko ikasten diren, gurasoekiko harremanak gehiago landu beharko lirateke. Izan ere, gaur egun parte hartze gehiago dute ez baitago irakasleekiko nahikoa konfidantza.

Bestalde, lehenengo egunetik autoritatea ezartzea behar-beharrezkoa da. Izan ere, gaur egungo umeek ez dute ia errespeturik, eta honen bidez, pertsona helduekiko errespetua sustatzea lortuko litzateke. Irakasleak enpatia izan behar du eta ume guztiei eztie berdin tratatu behar, denak ez baitituzte gaitasun berak eta bakoitzak bere erritmoa dauka. Honekin loturik, umeei gure gertutasuna erakutsi behar diegu eta beraien konfidantza indartzen saiatu. Beste alde batetik, irakasle orok nahitaezko duen eginkizun bat, ikasitakoa eguneraturik mantentzea da, eta baita pixkanaka jakintza berriak bereganatuz. Gainera, aipatu behar dugu ere, gure taldeko zenbait kidek eskola txikietan ikasi zutela eta argi dago hauetan irakaslearekiko harremana estuagoa dela.

Metodologiari dagokionez, irakasleek, ikasleengandik ere ikasi genezakela esan ziguten guztiek eta inprobisazioaren garrantzian sakondu zuen batek, inoiz ezin daitekelako klasean zeren aurrean aurki daiteken jakin. Kurtsoen arteko metodologia aldatu beharra dagoela ere azpimarratu ziguten, garai berrietako beharrei eta talde desberdinei egokituz eta moldatuz, oso garrantzitsua izanik ikasleen autonomia garatzea. Izan ere, ikasleekin klaseak moldatu eta adostu behar direla aipatu ziguten, gustoko dituzun gauzak hobeto irakatsi ahal izateko, giro hobea sortuz eta kooperazioa landuz.

Beraz, konklusioz, esan dezakegu oso baliagarriak izan zaizkigula elkarrizketak eta baita hiruron artean egindako hausnarketak ere. Garrantzitsuena, ikusi genuenez, hezkuntza, ikasleak etorkizuneko ikasketetarako, lanerako eta pertsona bezala hezitzeko dela baieztatuz.

Ikuspegi praktikoa barneratu dugu irakaslegoari buruz, askotan klasean edo unibertsitatean lantzen ez diren kontzeptuak barneratuz, baina batez ere baieztapen bat azpimarratuz: "lana ondo egiteko, lana gustokoa izan behar da".

jueves, 24 de noviembre de 2011

Kasuen hausnarketa

Pasa berri den asteazken honetako klasean taldeka ikasgelan sortzen diren arazo ezberdinei buruzko informazioa eman genion elkarri. Hainbat egoera eta arazoen inguruan hausnartu genuen, bullyna, dolua, higiene falta, gurasoekin harremanak... Gai guztiak eskola eremuan ematen direnen ingurukoak ziren eta egia esan arazo hauek egunerokotasunean eta maiztasun handiz gertatzen direnez garrantzitsua da gogoeta bat egitea honen inguruan irakasle izaten garenerako arazo hauei nola aurre egin jakin dezagun. Niri pertsonalki gehien hunkitu zidan gaia Uxuek azaldu zuena izan zen, berak irakasleari eginiko elkarrizketan jakin zuen egoera honen berri, kontua da duela urte batzuk irakasle honek higiene arazoak zituen neska bat izan zuela gelan, zorriak zituen eta zikin eta erropa zarpailekin joaten zen eskolara. Irakasleak zerbait egin beharra zuela eta neska dutxatzea erabaki zuen behin eta jarraian ama etorri zitzaion kexaka, azkenean arazoa etxetik zetorrela ikusi zuen etxean arazo ekonomiko larriak zituztelako. Kasu honetan bezala nire ustez etxean izaten dutela jatorria eskolan gertatzen diren arazo gehienek gaur egun etxean ez delako heziketa egokia ematen.

Irakasleari tratu txarrak leporatzearen inguruan

Bi kasuren  bidez aztertu dugu gai hau
  •          Lehen kasua Ibizako ikastetxe batean gertatu zen. Bertan hamalau urteko bi ikasle liskarrean hasi ziren, irakasleak hau ikusirik banantzen saiatu zen hauetako bati banantzeko bizkarretik heldu zion. Ikasleak mehatsuekin eta ostikadekin erantzun zion. Ikasleak etxean gertatutakoa kontatu zuenean amak salaketa jarri zion irakasleari. Kasua epaileen esku geratu zen eta epaileak irakaslea errugabea zela esan zuen.
  •          Bigarren kasua Beasaingo mutil batena da. Mutil honek eskolan emaitza txarrak ateratzen zituen baina gurasoek ez zuten ulertzen izan ere semeak liburutegira joaten zela esaten zien. Gurasoek irakaslearen lana zalantzan jarri zuten behin eta berriro beraien semea defendatuz. Gurasoek ez zioten salaketarik ipini irakasleari, mutila konturatu zen gaizki egiten ari zela eta gurasoei egia kontatu baitzien.
         Ibizako kasuan arazoaren muina etxean sortzen delakoan gaude. Izan ere, etxeetan jada ez dago komunikaziorik; gurasoek apenas dute denbora euren seme-alabei entzuteko, eta nekatuegi daude etxearen antolamendua mantendu nahiz euren rola betetzeko. Bikotekide biek, kanpoan lan egiten duten heinean, ez dute heziketaren ardura beraien gain hartu nahi eta irakasleen esku uzten dute liskarrak saihesteko asmoz; azken finean, erosoagoa baita. Sarritan gurasoek beraien haurrek baino jarrera okerragoak hartzen dituzte eta ez dira ohartzen eredu izan beharko liratekeela beraien seme-alabentzat. Irakaslearen lana gutxiesten dute, hauen lana zalantzan jarriz eta beraien haurren arazo eta porrotak berari leporatuz.

Gure ustez irakasleak egoera hauek sahiesteko ondorengo pautak jarraitu beharko lituzke:
-  Gurasoei ikasleen egunerokotasunaren berri eman
-  Hasieratik irakasle-guraso harremana zein izango den garbi azaldu behar da (Finlandiako kasua)
-  Ikasleekin harremanak sustatu
-  Etxeko arazoak albo batera uzten lagundu behar zaie

lunes, 21 de noviembre de 2011

Rosenthalen esperimentuari buruzko iruzkina

       Artikulu bitxia iruditu zait, bertan Robert Rosenthal matematiketako irakasleak eginiko esperimentua agertzen duena, eta zer pentsa sortu dit zalantzarik gabe. Zaldi baten adibidea jarriz hitz egiteko gaitasunik izan gabe ere informazioa transmititu daitekeela esaten du testuak. Artikulu hau irakurri aurretik ia ezinezkoa iruditzen zitzaidan zaldiak gizakiok transmititutakoa ulertzeko gai izatea, baina hau irakurri ondoren zaldiren batekin topo egiten badut zihur nago hauekin komunikatzen saiatuko naizela.
       Bestalde, ikastetxe batean eginiko esperimentu baten berri ere ematen du. Bertan ikasgela bat bitan banatzen da, irakasle bati ikasle oso azkarrak dituela esaten diete eta besteari aldiz ikasle normalak dituela, nahiz eta hauen artean ez desberdintasunik izan. Ikasturtea amaitzean emaitzek argi erakusten dute ikasle azkarrenen taldeak aurrerapen handiagoa izan duela. Horrela, esan genezake garrantzitsua dela ikasle guztietan sinistea espektatibak alde batera utzita, guztiek berdin tratatuak izateko eskubidea dutelako, bai eta beraien gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko ere. Irakasle izaten naizenean badakit hau ez dela erreza izango, beti egongo delako batenbat gustuko ez duzuna, baina nire ustez baliotsuagoa da jakinduria handia duenarekin aurrera pauso handiak ematea baino ezinean dabilenari besteen parera iristen laguntzea.

miércoles, 9 de noviembre de 2011

Elkarrizketa bidez ikasitakoa

  • Ikasleak pertsonak dira eta ez makinak, beraz horrela tratatu behar dira.
  • Ikasle guztiak ez direnez berdinak, exigentzia maila ezin da berdina izan.
  • Ikasleei konfidantza erakusteko gertutasuna nahitaezkoa da.
  • Fibra morala beharrezkoa du irakasleak, hau da, beraiek egin dezaketena exigitu behar diete ikasleei.
  • Garrantzitsua da ikasleei entzuten jakitea eta hauek dituzten arazoez ohartzea.
  • Gurasoekin harremanetan egon behar du irakasleak, arazoen berri emateaz gain, lorpenak ere azpimarratu behar zaizkie.
  • Hezkuntza sisteman intrusismoak alde batea uzteko ahalegina egin behar du irakasleak, izan ere ikaslea ezin da kliente moduan tratatu.
  • Irakasleak behin eta berriro bere formakuntza garatzea garrantzitsua du; era honetara erakusteko alderdi gehiago izango ditu eta ikasleei jakintza hauek modu errazagoan transmititzen jakingo du.
  • Gurasoen mentalidadea aldatzen sahiatu behar du irakasleak.
  • Autoritatea landu egin behar da ikasleekin.
  • Teknologia berrien bidez umeak motibatzea garrantzitsua da.
  • Ikasleen artean lankidetza bultzatzea ezinbestekoa da, ikasleek beraien artean erlazionatu eta elkar ikas dezaten.
  • Jakintzez gain irakasleak balore moralak ere transmititu behar ditu.

martes, 8 de noviembre de 2011

Co-ed vs Single Sex Education- which is best?

HEZIKETA MOTAK

1.      HEZIKETA BANANDUAREN EREDUA:
1.1.    Sexuen arteko ezberdintasunak defendatu
·         Ezberdintasun biologikoak
(Garuna era desberdinean garatua)
·         Ezberdintasun psikologikoak
(Neskek azkarrago garatzen dituzte gaitasunak)
·         Ezberdintasun soziologikoak
(harremanak egiterako garaian)
·         Ezberdintasun orokorrak
NESKAK
o   Emozioak azaldu
o   Beraien gaitasunak gutxietsi
o   Lagun artean hitz egitea gustuko
o   Ahots fineko irakasleak gustuko
o   Laguntza eskatu behar izanez gero
o   Irakaslearekin harremanak bultzatzen saiatu
o   Fikzioa atsegin
o   Lanerako ohitura onak
o   Heldutasun handiagoa
                          MUTILAK
o   Lehiakorrak
o   Dituzten gaitasunak baloratu
o   Ahots lodiko irakaslek gustuko
o   Hierarkia gustuko
o   Fikzioa ez dute gustuko
o   Akzioa gustuko dute
o   Arriskuak hartu ondorioei begiratu gabe
1.2.    Hezkidetzaren aurkako jarrera
·         Ikasleen arreta falta maila handian areagotu
·         Genero estereotipoak indartu
·         Ikasgaien aukeraketan eragin zuzena

2.      HEZKIDETZAREN EREDUA:
2.1. Hiru ezaugarri nagusi
·         Akademikoki emaitza hobeak
·         Neskek eta mutilek beraien diferentziekin elkar ikasi
·         Faktore kulturalek ikas erraza den ingurunea sortu
2.2. Eredu tradizionala baztertzen dute
2.3. Ikasleak emozionalki helduagoak
2.4. Helburu nagusia: ikasleak eguneroko bizitzara egokitzen ikastea


SINTESIA

Artikulu honetan bi heziketa mota ezberdin kontrajartzen dira, alde batetik heziketa banandua defendatzen dute batzuk, eta bestetik hezkidetzaren eredua.
                                                                                                   
Heziketa banandua ontzat ikusten dutenek gizon emakumeak desberdinak direla defendatzen dute eta hori dela eta heziketa ezberdinak jaso beharko lituzketela, horrela bi sexuen banaketa eginez.
Garunak sexua duela diote  eta horregatik ematen direla generoen artean horren jarrera ezberdinak. Sexu bakoitzari dagozkion ezaugarriak aipatzen ditu, neskek emozioak azaltzeko gaitasuna dute, beraien gaitasunak gutxietsi egiten dituzte, lagun artean hitz egitea gustuko dute, ahots fineko irakasleak atsegin dituzte, lanerako ohitura onak dituzte... eta mutilek aldiz, neskak baino lehiakorragoak dira, dituzten gaitasunak baloratzen dakite, akzioa gustuko dute, ahots lodiko irakasleak gustatzen zaizkie, arriskuak hartzen dituzte ondorioetan erreparatu gabe…

Hezkidetzaren eredua defendatzen dutenek eredu tradizionala erabat baztertzen dute bi sexuentzat berdin balioko duen heziketa bultzatzen dutelarik. Hauen helburu nagusia pertsonak heztea da generoa alde batera utzita eta hauek eguneroko bizitzara egokitzea. Hiru ezaugarri nagusi ditu eredu honek, lehenik akademikoki emaitza hobeagoak bermatzen ditu, ikasleak sozializatzeko aukera izateak autoestimu altuagoa izatea dakar; bestetik, genero diferentziak egon arren elkarren artean ikasteko balio du; eta azkenik, elkarbizitza sustatzen duen ingurune honek ikasleak gehiago motibatzea lortzen du.


domingo, 6 de noviembre de 2011

Irakaslearekin elkarrizketa

Dagoeneko egin diot elkarrizketa irakasleari eta esperientzia ona izan dela azpimarratu dezaket. Irakasle honekin harreman ona dut eta hori dela eta eroso sentitu nintzen elkarrizketa egiterako garaian, nolabait esanda izan nuen arazo bakarra galderak ingelesez moldatzea izan zen, bera ingelerako irakaslea baita eta horrela egitea eskatu zidan, hasieran hori arazoa izango zela pentsatu banuen ere ondo moldatu nintzen eta arazorik gabe ulertu nizkion eman zizkidan erantzunak. Emandako erantzunak baliozkoak izango zaizkidalakoan nago eta berak hezkuntzaren inguruan transmititutako gomendio eta balioak erabiltzen jakitea espero dut.

Autoestimua: nola hobetu diezaioke irakasleak haur bati?

Pertsona batek norbere buruarekiko azaltzen duen jarrera da autoestimua eta  norbere egoeren arabera eta inguratzen dioten pertsonen arabera, norberarekiko estimua aldatu egin daiteke.

Autoestimuaren eraketa eta garapenak, familiarteko harremanetan du jatorria, haurrak gurasoek maitatu eta errespetatzen dutela sentitzen duen momentutik. Familiaren eragin zuzena aipatu dugu, baina familiaz gain inguruko beste zenbait faktorek ere eragina dute haurraren autoestimuan, eskolaren kasua esate baterako, eta hor irakaslearen paper egokiaren garrantzia.

Lehen urtetik aurrera, umeak badu bere buruaren noziorik eta ohartzen da zer egin dezakeen eta zer ez. Irakasleek duten helburuetariko bat haurrek euren buruarengan duten konfiantza indartzea da.

Umeak trebetasun berriak bereganatu ahala ikasten du eta lorpen horiek konfiantza ematen diote. Haren ekintzek besteengan sortzen dituzten erreakzioek, gainera, haurraren autoestimuan eragiten dute.

Gertaera positiboek autoestimu positiboa sendotzen dute; porrotek, aldiz, autoestimu negatiboa indartzen dute. Gora-behera hauek egunerokotasunean gertatu ohi dira eta baliagarriak dira norberaren irudia orekatzeko.

Autoestimu ona duen haurrak bere nortasuna indartuko du eta horrela pertsona positibo  eta zoriontsua izango da. Hobeto aurre egingo die frustrazio txikiei eta hobeto moldatuko da inguratzen duen mundura. 

Bestalde, aipatzekoa da hiru gradu ezberdinetan banatu dezakegula autoestimua, gradu bakoitzaren ezaugarriak honako hauek dira:
1. AUTOESTIMU ALTUA: Bere buruaz duen kontzeptua bere idealarekin bat datorrenean sortzen da. Pertsona hauek lasaiak izaten dira, bere buruaz arro egoten dira eta ingurukoekin harremanak izateko ez dute zailtasunik izaten.
2. AUTOESTIMU DESPROPORTZIONATUA: Bere buruaz duen kontzeptuaren eta bere idealaren artean aldeak handiak direnean sortzen da eta autoestima baxu mota bat da. Pertsona hauek portaera agresiboa izaten dute eta gaitasun sozialetan hutsuneak izaten dituzte.
3. AUTOESTIMU BAXUA: Bere idealaren eta bere buruaz duen kontzeptuaren artean aldeak handiak direnean agertzen da. Pertsonek portaera pasiboa izaten dute eta gaitasun sozialetan hutsune nabarmenak izaten dituzte.

Beraz, zer egin dezakete irakasleek?

§             Haurrak egindako lorpen txiki eta horiek eskuratzeko ahalegina baloratu eta poztu.
§             Kalifikatibo positiboak esan , adierazi gauzak ondo egiten dituenean. 
§             Kontaktu fisikoa adierazi, horrek segurtasun sentipena sorraraziko dio.
§             Zerbait lortu nahi eta ezinaren frustrazioak gainezka egiten badio,  ondo egiten dakien beste jarduera bat egitera animatu.
§      Erronkak pauso txikitan gainditzeko moduan jarri, erronka bakoitzak aurrekoarekin zerikusirik ez duen lorpen bat ekar dezan.
§             Auto-diziplinaren oinarriak ezarri behar zaizkio, mugak finkatuz.
§             Erabakiak hartzen eta arazo txikiei aurre egiten utzi behar zaio, konfiantza emanez.

Hona hemen Gabriela Lardiés psikologoak autoestimuaren inguruan eginiko ipuin interesgarri bat:


sábado, 5 de noviembre de 2011

Adimen emozionala


Adimen emozionalaz ari garenean, emozioei buruz ari gara; zein diren jabetzeaz, identifikatzeaz, ulertzeaz eta kontrolatzeaz. Daniel Goleman psikologoak zenbait atal desberdindu zituen horrela adimen emozionalaren barruan: norberaren kontzientzia emozionala (geure emozioak zein diren eta nola eragiten diguten jakitea), autokontrol emozionala (momentuko sentimenduak kontrolatzea), automotibazioa (geure emozioak helburu jakin batera bideratzen saiatzea motibazioa mantenduz eta oztopoetan fijatuz hauek gainditzea), enpatia izatea (besteen lekuan jartzea zer senti dezaketen jakiteko) eta gaitasun sozialak  (geure gertukoez gain besteei ere tratatzen jakitea, esaterako nagusi edota etsaiei).
Garai batean, adimen intelektualari garrantzi guztia ematen bazitzaion ere, adimen emozionala lekua hartzen ari da urtetik urtera. Izan ere, emozioek izugarrizko garrantzia dute gure bizitzan. Horregatik, eta lehen aipatutako faktore guztiengatik adimen emozionala lantzea oso garrantzitsua da elkarbizitza posible izateko.

        
Era berean, irakasleriaren formakuntzan garatua eta landua izatea ezinbesteko den zerbait dela deritzogu. Izan ere, eskolan ematen da haurraren sozializazio prozesuaren zatirik handienetarikoa. Eta umea eskolan dagoenean, gainerako umeekin interakzioan dago; esperientzi onak nahiz txarrak esperimentatuz. Esperientzi eta arazo hauei aurre egiteko, eta beren garapen fasean daudela kontuan hartuz, formakuntza bat jaso behar dute umeek etxetik eta eskolatik; eta beraz, eskolako irakasleek adimen emozionala garatua izatea oso garrantzitsua da. Izan ere, gainerako umeekin desadostasun ugari biziko ditu haurrak, eta hauei aurre egiteko gaitasunik erakusten ez badu, autoestima falta, depresioa, antsietatea, ekintza agresiboak, etab. garatu ditzake. Eta noski, hauek haurraren garapenean influentzia handia izango dute, arlo akademikoa barne. Egoera hau saihesteko, irakaslearen interbentzioa beharrezkoa da. Are gehiago, irakasleak haurrek euren artean pentsaerak eta ekintzak behatu eta uler ditzaten saiatu behar du; errespetua eta elkarbizitza errazagoa lortze aldera.

Hitz gutxitan, adimen emozionalak umeen gaitasun sozialak garatzen ditu, garapen fasean akatsik ez egoten laguntzen eta hezkuntzan errendimendua hobetzen du. Abantaila asko erakusten ditu beraz: komunikazioa hobetzen da, erlazio pertsonalak hobetzen dira, motibazioa handitzen da,  klima laborala hobetzen da, lan taldean efikazia eta efizientzia handitzen da, pertsonak gehiago inplikatzen dira beren lanean eta arduratsuagoak eta autonomoagoak dira, etab.

martes, 25 de octubre de 2011

Autokritika

Adimen emozionalari buruzko azalpena ematerako garaian eroso sentitu naiz irakasle paperean eta nik uste beraiek ere eroso egon direla niri entzuterako garaian.
Egia esan gaia ez nuen behar bezain landua eta hori dela eta azalpen teoriko gutxi eman ditut, baina adibideen bidez saiatu naiz nik ulertutakoa adierazten, eta dirudierez era honetara beraiei ere errazagoa egin zaie ulertzea.
Urduritasuna dela medio agian biziegi eman ditut azalpenak oraindik ere arrotza egiten zaidalako jende berriaren atentzio gune izatea, baina espero dut hori denborarekin hobetzen joatea eta urduritasun horiek albo batean utzi eta segurtasunez dakidana azaltzen ikastea.

domingo, 16 de octubre de 2011

Eskola porrota


Argi dago azken urte hauetan “fracaso escolar” delakoak indarra hartu duela, hots, umeen artean kasu gehiago ematen direla. Honen atzean dauden zergaitiak definituta ez dauden arren guk zenbait arrazoi planteatzen ditugu. Besteak beste trastorno emozionalak, umeen atentzioa deitzeko beharra eta motibazioa falta. Grafika honetan argi ikusten den bezala, trastorno emozionala da eskola porrotaren arrazoi nagusiena.

http://www.psicopedagogia.com/articulos/?articulo=454tik hartua.

Eskola porrotari aurre egiteko honako pauta hauek gomendatzen ditugu:
§         Gurasoek beraien seme/alabei jakinarazi behar diete diren bezalakoak izateagatik maite dituztela, ez beraien arrakastengatik soilik.
§         Gurasoek umeari bere adinaren araberako erantzukizunak hartzen utzi behar die.
§         Ez zaio inoiz bere anai-arrebekiko konparaketa negatiborik egin behar.
§         Gurasoek umeari bere buruarengan konfiantza izan dezan bultzatu behar diote.
§         Porroten aurrean ez dela etsi behar eta hauei aurre egiteko baliabideak bilatzen saiatu behar dutela erakutsi behar diote.
§         Umeei txikitatik irakurketa sustatzea garrantzitsua da ipuinak kontatuz eta beraiei irakurraraziz. Hitz berriak irakatsi behar zaizkie hiztegia aberasteko helburuarekin.
§         Beraien arrakastez ohartu eta lorpen hauek txikiak izanagatik ere jakinarazi, horrela haurrak bere buruaren konfiantza hartuko du.
§         Haurraren aisialdia ondo antolatu, telebistak ez itsutzeko museoetara eraman, istorioak kontatu eta naturarekin kontaktuan egoten saiatu.
§         Hitz gutxitan esateko; haurrari bere burua maitatzen, den bezelakoa onartzen, segurtasuna lortzen eta batez ere zoriontsu izaten lagundu.

Hona hemen RT katean egindako gaiari buruzko erreportai interesgarri bat:

sábado, 1 de octubre de 2011

Hezkuntza Txilen

Txilen bizi duten hezkuntzaren egoera txarraz ohartarazi gaituen artikulu bat bilatu dugu.

Beharbada, ez gara ohartzen gure ikasketak aurrera eraman ahal izateko izan dugun pribilegioaz; izan ere, orain arte arazorik gabe moldatu izan gara haur hezkuntzatik hasi eta unibertsitaterainoko ikasketak ordaintzeko. Hau ordea, ez da gure aberastasunaren ondorio; bizi dugun hezkuntza sistemaren fruitu baizik.

Txilen berriz, ez dute gure zorte bera. 80. hamarkadan bizi izan zen Pinocheten diktaduraren ondorioz, hezkuntza pribatizaturik geratu baitzen. Gaur egun oraindik, indarrean jarraitzen du sitema honek; baina, azken hilabete hauetan bertako ikasleak erabat nazkaturik agertu dira mobilizazio ugari eginez.

Honen aurrean, gure desadostasuna adierazi nahi dugu hezkuntza hiritar guztiek duten eskubide bat dela esanez; eta berdin duela Espainian, Estatu Batuetan edo Txilen jaio. Txiletar hauek beraz, ez dute zertan estatuarekin milioika pesoko zorretan egon; guk bitartean inongo buruhausterik gabe ikasten dihardugunean. Izan ere, bertan baitago munduko goi mailako ikasketa pribatizatu gehien. Hau guztiagatik, hezkuntza gizaki ororen eskubidea dela berretsi nahi dugu.



miércoles, 28 de septiembre de 2011

Aurkezpena

Gu Maialen Urbizu, Jokin Garmendia, Maria Apalategi eta Alaia Gorostidi gara eta Idiazabaldik, Beasaindik, Ikaztegietatik eta Tolosatik gatoz. Irakasle izateko ikasten ari gara eta irakasle txiflatu batzuk izateko irrikitan gaude!!!!!!!