Adimen emozionalari buruzko azalpena ematerako garaian eroso sentitu naiz irakasle paperean eta nik uste beraiek ere eroso egon direla niri entzuterako garaian.
Egia esan gaia ez nuen behar bezain landua eta hori dela eta azalpen teoriko gutxi eman ditut, baina adibideen bidez saiatu naiz nik ulertutakoa adierazten, eta dirudierez era honetara beraiei ere errazagoa egin zaie ulertzea.
Urduritasuna dela medio agian biziegi eman ditut azalpenak oraindik ere arrotza egiten zaidalako jende berriaren atentzio gune izatea, baina espero dut hori denborarekin hobetzen joatea eta urduritasun horiek albo batean utzi eta segurtasunez dakidana azaltzen ikastea.
Zalantzarik gabe, balorazio positiboa dauka zure jardunak; etorkizunera begira, bidea argi markatzen duzu.
ResponderEliminarAkaso, markatzen duzun bide horretako pausu zehatz batzuk aipatzea ondo etorriko litzaizuke.
Ez du ematen, nahiz eta balorazio positiboa izan, zuk esandkotik haratago ezer goraipatu dizutenik. Alperrak, zekenak ala gorrak. Horixe egiteko esan bainuen.