domingo, 16 de octubre de 2011

Eskola porrota


Argi dago azken urte hauetan “fracaso escolar” delakoak indarra hartu duela, hots, umeen artean kasu gehiago ematen direla. Honen atzean dauden zergaitiak definituta ez dauden arren guk zenbait arrazoi planteatzen ditugu. Besteak beste trastorno emozionalak, umeen atentzioa deitzeko beharra eta motibazioa falta. Grafika honetan argi ikusten den bezala, trastorno emozionala da eskola porrotaren arrazoi nagusiena.

http://www.psicopedagogia.com/articulos/?articulo=454tik hartua.

Eskola porrotari aurre egiteko honako pauta hauek gomendatzen ditugu:
§         Gurasoek beraien seme/alabei jakinarazi behar diete diren bezalakoak izateagatik maite dituztela, ez beraien arrakastengatik soilik.
§         Gurasoek umeari bere adinaren araberako erantzukizunak hartzen utzi behar die.
§         Ez zaio inoiz bere anai-arrebekiko konparaketa negatiborik egin behar.
§         Gurasoek umeari bere buruarengan konfiantza izan dezan bultzatu behar diote.
§         Porroten aurrean ez dela etsi behar eta hauei aurre egiteko baliabideak bilatzen saiatu behar dutela erakutsi behar diote.
§         Umeei txikitatik irakurketa sustatzea garrantzitsua da ipuinak kontatuz eta beraiei irakurraraziz. Hitz berriak irakatsi behar zaizkie hiztegia aberasteko helburuarekin.
§         Beraien arrakastez ohartu eta lorpen hauek txikiak izanagatik ere jakinarazi, horrela haurrak bere buruaren konfiantza hartuko du.
§         Haurraren aisialdia ondo antolatu, telebistak ez itsutzeko museoetara eraman, istorioak kontatu eta naturarekin kontaktuan egoten saiatu.
§         Hitz gutxitan esateko; haurrari bere burua maitatzen, den bezelakoa onartzen, segurtasuna lortzen eta batez ere zoriontsu izaten lagundu.

Hona hemen RT katean egindako gaiari buruzko erreportai interesgarri bat:

2 comentarios:

  1. Uh!
    Bide onean zabiltzatela uste dut. Gustura irakurriko nituzke zuen lanak maisu-maistra lanean zabiltzatenean.
    Bien bitartean, maisuaren zenbait ohar:
    a) Grafikoa argigarria izan liteke, baina zuek esan behar duzue nongoa den, nork egin duen, nongo datuak diren. Hori erraza da, esteka batean idatzi "Argia-tik hartua" eta nahikoa, momentuz.
    b) Berri nagusiak harritu egin nau (berri nagusitzat telebistakoa hartuta). Zuek idatzitakoa irakurtzean LHren gaineko berria espero nuen, baina DBH eta Batxilergo/LanbideHeziketa tarteaz dihardu. Oinarrizkoa beste bat izan bada, aipatzea ahaztu duzue.
    c) Bideoa aurkezteko "hona hemen gaiari buruzko erreportai interesgarri bat" Bideo horrek behar luke "Hona hemen x tb katean egindako gaiari buruzko erreportai..."
    Antonio Rodriguez horri jatekoa beste mahai batean ipini behar zaio, gero!

    Gustura irakurri eta iruzkindua

    ResponderEliminar
  2. Ah! Ahaztu dut.
    Etiketak: komaz banatu behar dira (argi dio), "Maialen eta Maria" etiketa egin duzue, "Maialen" eta "Maria" egin beharrean.
    Benetan denok egin duzue? Hala bada, ederto; bestela, soilik izenpetu egileak, beste guztiak noizbait izango dira egile eta orduan izenpetuko dute.

    ResponderEliminar