Adimen emozionalaz ari garenean, emozioei buruz ari gara; zein diren jabetzeaz, identifikatzeaz, ulertzeaz eta kontrolatzeaz. Daniel Goleman psikologoak zenbait atal desberdindu zituen horrela adimen emozionalaren barruan: norberaren kontzientzia emozionala (geure emozioak zein diren eta nola eragiten diguten jakitea), autokontrol emozionala (momentuko sentimenduak kontrolatzea), automotibazioa (geure emozioak helburu jakin batera bideratzen saiatzea motibazioa mantenduz eta oztopoetan fijatuz hauek gainditzea), enpatia izatea (besteen lekuan jartzea zer senti dezaketen jakiteko) eta gaitasun sozialak (geure gertukoez gain besteei ere tratatzen jakitea, esaterako nagusi edota etsaiei).
Garai batean, adimen intelektualari garrantzi guztia ematen bazitzaion ere, adimen emozionala lekua hartzen ari da urtetik urtera. Izan ere, emozioek izugarrizko garrantzia dute gure bizitzan. Horregatik, eta lehen aipatutako faktore guztiengatik adimen emozionala lantzea oso garrantzitsua da elkarbizitza posible izateko.
Era berean, irakasleriaren formakuntzan garatua eta landua izatea ezinbesteko den zerbait dela deritzogu. Izan ere, eskolan ematen da haurraren sozializazio prozesuaren zatirik handienetarikoa. Eta umea eskolan dagoenean, gainerako umeekin interakzioan dago; esperientzi onak nahiz txarrak esperimentatuz. Esperientzi eta arazo hauei aurre egiteko, eta beren garapen fasean daudela kontuan hartuz, formakuntza bat jaso behar dute umeek etxetik eta eskolatik; eta beraz, eskolako irakasleek adimen emozionala garatua izatea oso garrantzitsua da. Izan ere, gainerako umeekin desadostasun ugari biziko ditu haurrak, eta hauei aurre egiteko gaitasunik erakusten ez badu, autoestima falta, depresioa, antsietatea, ekintza agresiboak, etab. garatu ditzake. Eta noski, hauek haurraren garapenean influentzia handia izango dute, arlo akademikoa barne. Egoera hau saihesteko, irakaslearen interbentzioa beharrezkoa da. Are gehiago, irakasleak haurrek euren artean pentsaerak eta ekintzak behatu eta uler ditzaten saiatu behar du; errespetua eta elkarbizitza errazagoa lortze aldera.
Hitz gutxitan, adimen emozionalak umeen gaitasun sozialak garatzen ditu, garapen fasean akatsik ez egoten laguntzen eta hezkuntzan errendimendua hobetzen du. Abantaila asko erakusten ditu beraz: komunikazioa hobetzen da, erlazio pertsonalak hobetzen dira, motibazioa handitzen da, klima laborala hobetzen da, lan taldean efikazia eta efizientzia handitzen da, pertsonak gehiago inplikatzen dira beren lanean eta arduratsuagoak eta autonomoagoak dira, etab.
Zuen sarrera hau ere oso polita eta interesgarria. Pena ematen dit bainaren bat esan beharrak. Uste dut gaiaren gaineko sarrera nagusia berau izango dela, orduan: alderdi praktikoa falta duzue.
ResponderEliminarEgiten duzuen analisi teoriko guztia fina, interesgarria, hausnartua eta sendoa da; baina alderdi praktikoari tartea ematea ahaztu duzue.
Zuen esaldi bat hartuta gomendio bat.
irakasleriaren formakuntzan garatua eta landua izatea ezinbesteko den zerbait dela deritzogu
Horrek praktikotasuna bideratzen lagun diezazueke.