lunes, 19 de diciembre de 2011

Arrazakeria lantzeko diseinu bat

Haurraren inguruko zenbait datu:
- Abdel, 11 urteko nigeriarra.
- Tolosako Samaniego ikastetxeko L.H 6. kurtsoan dago.
- Bere ikaskideek iraindu, baztertu eta mespreziatu egiten dute.

TUTOREAK HARTU BEHARREKO NEURRIAK:

Abdel errefortzu klase batean dagoen bitartean, tutoreak beste ikaskide guztiekin hitz egiteko aprobetxatzen du. Bullying-a zer den eta Abdelen kasuaz hitz eginez, haien iritzia eskatuko du; arazoaren jatorria bilatuz. Era berean, bullying-aren ondorio lazgarrien berri emango die. Modu honetan, ikasle guztiak Abdelen lekuan jar daitezen saiatuko da. Programa interkulturala bultzatuko du, arrazakeria guztiz baztertuz. Behin ikasleak egin dutenaz kontziente direnean, banan-banan barkamena eska diezaioten gomendatuko dut, inor derrigortu gabe. Izan ere, barkamena eska diezaioten exijitzen badie, obligazioz egingo dute; eta kontua ikasle guztiak arrazakeriaren larritasunaz kontzientziatzea da. Hau da, azalaren koloreak, hizkuntzak... hots, kultura desberdinek ez dutela pertsona bat beste bat baino gutxiago egiten.

Era berean, beste irakasleekin lantzea behar-beharrezkoa du tutoreak. Behin Abdelen kasua azalduta, irakasle bakoitzak ikusi eta bizitakoa bai eta bakoitzak duen iritzia eskatuko die. Gauzak horrela, denen artean konponbide bat bilatzen saiatuko dira. Beharrezkoa ikusiz gero, profesional baten laguntza eskatuko delarik.

Gurasoekin ere, kasuaz hitz egitea beharrezkoa da; hauek beren semearen egoera zein den jakin dezaten. Helburua gurasoak larritzea ez den arren, egoeraren berri izan behar baitute.

sábado, 17 de diciembre de 2011

Generoak gidatutako hautua


Jada kurtso amaierara iritsiz, lan modularrarekin eta hezkidetzarekin buru belarri gabiltzala, aukera polita iruditu zait artikulu hau aipatzea.

Eskola segregatuak (neskak eta mutilak talde desberdinetan ikastea) eta hezkidetzan oinarritutako eskolak (neska eta mutilen arteko berdintasunera iristeko sortu zen kontzeptua) erabat kontraesanekoak diren heinean, garai gizarte berean hezkuntza alorrean garatzen ari diren pisu handiko bi faktore ditugu. Guzti honetan gizarteak eragin handia duelakoan nago, eta desberdintasun eta bereizketak honen ondorioz datozela.

Gizartea aldatzen joan den heinean, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna ere aldatzen eta hobetzen joan da pixkanaka-pixkanaka. Halaber, oraindik ere asko dago egiteko eta generoen arteko bereizketak milaka izaten jarraitzen dute. Izan ere, gizon eta emakumeen arteko desberdintasunen antzera, genero rolak ere bizirik diraute; eta eragin handia dute oraindik gure gizartean. Baina desberdintasun horietako asko hezkuntzan kokatzen dira, eta hauekin amaitzeko asmoz sortu zen hain gogoko dugun hezkidetza. Sistema honek ordea, aurrera egiteko zailtasunak aurkitu ditu bidean; irakasle askok antzina ezarri ziren roletan estankaturik jarraitzen baitute. Desberdintasunak eta bazterkeriak egiten dituzte, inkontzienteki askotan. Horrela, neskak kontzentrazioarekin, hausnarketekin eta irakurketekin lotutako gaiak lantzen eta garatzen joan dira. Bien bitartean, mutilek kirola eta lehian oinarritutako mundua garatu dute. Honek guztiak, eragina izan du ikasketak aukeratzeko orduan. Datuek diotenez, neskek gizarte lanak, irakaskuntza eta erizaintza bezalako karrerak ikasten baitituzte batez ere; mutilen kasuan, logika eta zenbakiak (ingeniaritzak gehienbat)  nabarmentzen diren bitartean.

Gizartean orain arte gertatu den guztia alde batera utzi eta lehenik eta behin, neskak eta mutilek eskolan benetan zein desberdintasun dituzten hartu behar ditugu kontutan.



miércoles, 14 de diciembre de 2011

Tutoretzaren errubrika.

Kasuen hausnarketa

          Duela bi asteko asteazkenean, irakasle funtzioko orduan, irakasle orori bere karrera profesionalean zehar aurkeztu dakizkioken kasu eta egoera ezberdinetan bizi izan daitezken zailtasunak hausnartu genituen, horretarako taldeak bi partaidetan bananduz eta bakoitzari gai konkretu bat egokitu zitzaiolarik. Nire kasuan, Mariarekin batera, ikasleen, edota, gehienbat ume horien gurasoen partetik, irakasleek jasotako mehatsu eta tratu txarren inguruan aritu ginen.

          Geuk geure kasua gainontzeko ikaskideen aurrean aurkeztu genuen bezala, gainontzekoek ere gauza bera egin zuten, eta egia esan, oso gustora aurkitu nintzen egoera eta gertakizun ezberdinak entzuten, agian gehienbat benetan gertatutakoak zirelako eta badakidalako etorkizunean edozertarako prest egon beharko naizela eta honelakoak ezagutuz, hasiera batean ideiarik izango ez nuelarik nola jokatu behar izataren aurrean, orain defendatzen moldatu ahal izango nintzatekeenaren lasaitasuna dut.

Kasuen hausnarketa.

Duela aste batzuk klasean egin genuen kasuen hausnarketa benetan interesgarria iruditu zitzaidan. Izan ere, aztertu genituen kasuak (dolua, bullyinga, arrazakeria, irakasleari tratu txarrak leporatzea etab.) irakasle izatean gerta dakizkigukeen kasuak izan daitezke. Beraz, oso komenigarria da klasean hauek lantzea eta irtenbide posibleak ematen saiatzea; etorkizunean benetan baliagarria izan dakigukeelako.
Hunkitu ninduten hainbat kasu azaldu zituzten baina bereziki umeek jasandako bullyinga; arazo benetan larria bihur daitekeelako eta kasurik txarren txarrenean biktimak bere buruaz beste egin dezake.Beraz, arduraz ibili behar dugu umeekin bai haien jarrera aztertzen baita haiek guganako harremana aztertzen ere. Zenbaitetan beste profesional batzuen laguntza beharko dugu batzuetan ezin izango baitiogu egoerari guk bakarrik aurre egin.
Ondorio bezala zera esango nuke: oso interesgarria irduitu zaidala kasuen azterketa hau eta beste behin ere egingo nuke, lehen aipatu bezala, etorkizunean oso baliagarria gerta dakigukeelako.

martes, 13 de diciembre de 2011

Klaseko hausnarketa

Duela aste pare bat klasea bi zatitan banatu eta talde bakoitzean irakasle batek aurki ditzakeen egoera ezberdinez hitz egin genuen. Jarduera aberasgarria izan zen guztiz, izan ere, inoiz ez dakigu zenekin topa gaitezkeen; eta beraz, komeni da irizpide batzuk aurretik ondo finkaturik izatea, egoera hauetan nola esku hartu jakiteko.
Tratu txarren kasua da beharbada gehien ematen dena; izan ere, honen barnean sartzen dira etxeko tratu txarrak, ikaskideen artean gertatzen direnak edo ikasle-irakasle (eta alderantziz) artekoak. Halere, beste hainbat puntu ere ikusi genituen: arrazakeria, dolua, gurasoen banaketa, gurasoekin elkarrizketak…etab.
Edozein momentutan gerta dakizkigukeen arazoak dira hauek guztiak; eta nola jokatu zaila gerta dakigukeen arren, betiere konponbide hoberena ematen saiatuko gara. Baina, horretarako, oso komenigarria litzateke adibidez pedagogo nahiz psikologoen laguntza izatea.

Tutoretzaren bideoa.