Duela aste batzuk klasean egin genuen kasuen hausnarketa benetan interesgarria iruditu zitzaidan. Izan ere, aztertu genituen kasuak (dolua, bullyinga, arrazakeria, irakasleari tratu txarrak leporatzea etab.) irakasle izatean gerta dakizkigukeen kasuak izan daitezke. Beraz, oso komenigarria da klasean hauek lantzea eta irtenbide posibleak ematen saiatzea; etorkizunean benetan baliagarria izan dakigukeelako.
Hunkitu ninduten hainbat kasu azaldu zituzten baina bereziki umeek jasandako bullyinga; arazo benetan larria bihur daitekeelako eta kasurik txarren txarrenean biktimak bere buruaz beste egin dezake.Beraz, arduraz ibili behar dugu umeekin bai haien jarrera aztertzen baita haiek guganako harremana aztertzen ere. Zenbaitetan beste profesional batzuen laguntza beharko dugu batzuetan ezin izango baitiogu egoerari guk bakarrik aurre egin.
Ondorio bezala zera esango nuke: oso interesgarria irduitu zaidala kasuen azterketa hau eta beste behin ere egingo nuke, lehen aipatu bezala, etorkizunean oso baliagarria gerta dakigukeelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario