Augusto Cury, hezkuntzarengan interes eta erakarpen berezia sentitzen duen psikiatra brasildarra da; matematikak, geografia eta zientziak bezalako betiko irakasgaiak alde batera utziz, haurren sormen eta imajinazioan enfokatzen duelarik ume ororen nahitaezko edukazioa eta sozializazioa. Gaur egungo hezkuntza sistemaren kritika zuzena egiten du, gehiegizko informazioak humanitatea osoki itotzera eramaten duelarik, horren lekuan, irakasleek duten garrantzia goraipatu eta sustatu beharko litzatekeenean eta baita guraso-seme arteko harremana estutu ere.
Azken urteotan asko komentatu izan da irakasleak autoritatea galtzen ari direla, eta hori konpontzeko, legeaz baliatzea planteatu dute. Hau sinestezina egiten zaio Augustori, oso gutxi hausnartutako erabaki bat dela uste baitu. Errua ez da irakasleena inondik inora, ezta ikasleena ere. Haurrek sindrome berri bat pairatu dute, pentsamendu azeleratuaren sindromea hain zuzen. Umeak produktuen eta zerbitzuen kontsumitzaile bihurtu dira, eta ez ideien eta sentsibilitateen kontsumitzaile. Hau ulertzeko adibide garbi bat: iraganean, 200 urte behar izaten ziren liburuetako informazio kopurua bikoizteko, eta gaur egun aldiz, bost urtez behin bikoizten da. Honek guztiak, agresibitatea, antsietatea eta estresa eragiten du, eta baita legeen aurrean errespetu falta bat, baina hori ez da konpontzen arazo bat beste arazo batekin estaliz.
Zalantzarik gabe, irakasleak gehiago baloratu beharko lirateke, errespetatuagoak izan beharko lirateke, orain halako bi irabazi beharko lukete eta erdia lan egin, duintasunez tratatuak eta askatasun gehiagorekin. Irakasleak ez daude hor umeak kontrolatzeko, hauen garuna estimulatzeko eta pentsatzeko artea haratago eramateko baizik. Benetan generazio tamalgarri bat ari gara formatzen eta honek ondorio txarrak izango ditu etorkizunean, konpontzeko zailak izango direnak. Hemen gurasoek dute zerikusi handia. Egia da ez dela batere erraza autoritatearen eta sentsibilitatearen artean puntu orekatu bat aurkitzea, baina hori da lortu beharrekoa. Harreman estua izatea ezinbestekoa da, gurasoen irudi erreal bat bizitzeko, euren lorpenez gain, frustrazio eta akatsak ere gogoan izateko.
Beste kontu garrantzitsu bat guraso eta irakasleen arteko harremana da. Gaur egun bizi gareneko gizarte honen erruz, mehatxu, bortizkeri eta biolentzia kasuak ematera heldu dira gurasoen partetik. Hemen ere, estresa, agresibitatea eta horrelakoak daude nabarmen. Guraso "on" batek opari asko emango dizkio bere semeari. Baina benetan ona dek guraso batek bere bizitzako esperientzia mota guztiak emango dizkio jakitera bere semeari, nolako munduak itxaroten dion jakin dezan. Hau konpontzeko honakoak izan beharko lirateke kontuan besteak beste: ematen ikasi behar dugu, ordainetan zer jasoko dugun pentsatu gabe, ulertu beharra daukagu min ematen duen pertsona baten atzean min hartu duen pertsona bat dagoela, besteekin ez dugu zorrotz jokatu behar, malguagoak izaten jakinik, eta garrantzitsuenetako bat, gure akatsak onartzen jakin behar dugu.
Gaur egun, zazpi urteko haur batek informazio gehiago dauka, erromatar enperadore batek zeukana baino. Baina informazio horiek ez dira ezagutza bihurtu, ezagutza ez da esperientzia bihurtu eta esperientzia hori ezta jakindurian ere. Informazio gehiegi horrek estresa eta ezinegona bezalako sintomak sortzen ditu. Lehen aipatutako Pentsamendu Azeleratuaren Sindromea. Buruko mina, giharretakoa, kontzentrazio falta, asegabetasun kronikoa, haserrekortasuna, emozio gorabeherak, arauak gutxiesten dituzte... eta hori guztia produktuak eta zerbitzuak neurrigabe kontsumituz kanporatzen dute. Diktadore bihurtzen dira, gauza guztiak berehala lortu nahirik.
Horri konponbide bat emateko jarraitu beharreko pausoetako batzuk umeak naturarekin kontaktuan gehiago jartzea izango litzateke besteak beste. Taldelan eta eskulanak gehiagotan burutu, musika entzun. Musikaren inguruan, genero klasikoa oso ona da pentsamendu azeleratu hori frenatzeko, eta orregaitik, irakaslea azalpenak ematen ari den bitartean, musika jarrita edukitzea aproposa izango litzateke. Esertzerakoan ere, mahaiak erdizirkulo formak jartzea komeni da. Bi akzio arrunt hauekin soilik, haurren eta irakasleen estresa erdira murriztuko litzateke. Pentsamenduaren tresna garatzean dago gakoa, izan ere, datuak gordetzeko gaitasuna mugatua da garun batean, baina pentsatzeko eta sortzeko gaitasuna amaiezina da.
Augustoren kasuan, hiru alaba ditu izugarri maite dituenak eta hauekin praktikan jartzen du bere ikuspegia. Askotan bere akatsak onartu behar izaten ditu, adibide bat jarriz, behin bere alaba batek leporatu ziona. Bere kontsultan paziente gehiegi hartzen omen zituen bere ustetan eta hori entzutean, esandakoan erreparatu eta arrazoi zuela esanez, jaramon egin zion.
Ona hemen ARTIKULOA
Oso artikulu interesgarria eta on-ona egin duzun laburpena. Hala ere oso gauza garrantzitsu bati alde egiten utzi diozu, zure ikuspuntuari. Non zaude zu? Zer uste duzu zuk? Zuk ere maisu izan behar duzu eta zure ikasle askok eta askok Pentsamendu Azeleratuaren Sindrome delako hori izango dute; gainera, zure ikaskide askok ere izango zuten, beraz nahikoa hurbiletik ezagutzen duzun mundua da.
ResponderEliminarInformazioa -> Ezagutza -> Bizipena -> Jakinduria ibilbide horretan aurrerago egitea litzateke zure burua ere sartzea, zintzotasunez eta ganoraz sartzea. Ez dut uste zuk bestela egingo zenukeenik.
Zure artikulua datorren urterako gordeko dut. Bai, holako ona da.