lunes, 12 de diciembre de 2011

Tutorizazio kasua

Kasua
  • Asier, 11 urteko tolosarra.
  • Lehen Hezkuntza 6. mailako ikaslea.
  • Neskekin ibiltzeko joera eta mutilek gaitzetsi egiten dute bere izaeragatik.
Gidoia
  • Ongietorria gurasoei.
  • Elkarrizketa informal batean sartu giroa erlaxatua izan dadin.
  • Umearen egoera akademikoa zertxobait azaldu.
  • Arazoaren muina azaldu.
  • Gurasoen iritzia egoerari buruz.
  • Konponbideak ematen saiatu.
  • Gurasoei galderak egiteko epea eman.
  • Bilera gehiago egitera gonbidatu.
  • Agurtu.

Role Playing-aren hausnarketa

Atzo bertan egin genituen tutorizazioaren inguruko Role Playing-ak. Gure taldeak bi paper bete behar izan zituen, alde batetik turorearena eta bestetik gurasoena. Tutore izatea Alaiari tokatu zitzaion eta honek egindako grabazioan gurasoak Gonzalo eta Andoni izan ziren. Guraso izatea berriz Jokin eta Maialeni egokitu zitzaien gure taldean eta kasu honetan beraien semearen tutorearekin, hau da Gaizkarekin, izan zuten elkarrizketa. Liburutegiko gela itxietan eta magisteritzako txoko batean egin genituen grabazioak eta positiboki baloratzen ditugu biak ere. Gustura sentitu ginen elkarrizketan eta giro erlaxatu batean burutu genituen, hasi aurreko urduritasunak albo batean utzi eta paperean sartzea lortu genuen. 

Ariketa honen bidez irakaslearen tutorizaioen garrantziaz ohartu gara, bai eta irakasleak eta gurasoek izan behar duten harreman zuzenaz ere. Irakaslea haurraren arazo batetaz jabetzen den unean arazoaren analisia egitea beharrezkoa du eta beharrezkoa izanez gero neurriak hartu edota gurasoei honen berri eman. Irakaslea ez bada haurraren arazoez ohartzen ez da irakasle ona izango, izan ere arazo hori handitzen joan daiteke eta haurrak bere garapenean zailtasun ugari izan ditzazke.

Tutorizazioetako elkarrizketak ondo prestatzea da irakaslearen lana, gurasoekin elkartzen den momentuan argi izan behar du hauei esan beharrekoa eta nola esan. Gurasoen egoera (bananduta dauden edo ez, musulmanak diren, etxean arazoak dituzten...) kontuan hartu beharreko irizpidea da. Irakasleak ez du egia ezkutatu behar eta arazoa bere osotasunean azaltzea nahitaezkoa du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario