Azken urte hauetan PISA eta modu honetako azterketen datuek erakutsi dute Finlandia hezkuntza mailan munduko herrialderik eredugarrienetariko bat dela. Hiru urtez behin egiten da azterketa hau. Lehena 2000. urtean egin zen eta 43 herrialdetako egoera aztertu zuen, bigarrena 2003an burutu zen eta 41 herrialderen datuekin eta 2006an 58 herrialdek parte hartu zuten. Azterketa honetan irakurmena, matematika eta zientzietako gaitasunak neurtzen die 15 urteko ikasleei. Orain arte egindako emaitzak ikusirik, Finlandiako eskola sistemak lortu ditu emaitzarik onenak, bizitzarako garrantzitsuak diren ezagutza eta gaitasunei lotutako konpetentzia klabeetan batez ere. Aipatzekoa da Finlandiak munduko alfabetatze tasarik altuena duela, hau %100a delarik.
Datuak ikusirik argi dago Finlandia herrialde eredugarria dela gainontzeko herrialdeentzat. Bertako hezkuntza sistema orekatua da eta hutsune gutxi azaltzen ditu. Hori dela eta, nire ustez herrialde honetako hezkuntza sistema nolakoa den aztertu eta bertatik ereduak hartuz gurea hobetu beharko litzatekeela, emaitzek erakusten duten moduan zer hobetua badago eta.
Bertan aipatzen du beste zenbait daturen artean, Finlandian ez dagoela Haur Hezkuntzarik, 0-6 urte bitarteko haurrak hezkuntza sistematik at daudela eta hori dela eta gurasoak arduratzen direla urte horietan oinarrizko baloreak transmititzeaz. Beraz, hauek 6 urterekin eskolaratzen direnerako balore horien berri dute eta irakaslearen lana ezagutzak transmititzea da. Bitxia iruditu zait bertako haurren gehiengoa, %98a hain zuzen ere, 6 urterekin eskolaratzen direla jakitea. Euskal Autonomia Erkidegoan geroz eta lehenago hasten dira haurrak eskolan, batez ere gurasoek lana eta familia konpaginatzeko dituzten arazoen ondorioz. 0-2 urterarte haurtzaindegiak ditugu eta jarraian haur hezkuntza hiru urtez. Gurasoak haurren hezkuntzan parte hartzea garrantzizkoa dela uste dut eta Finlandian hori bultzatzen dute.
Bestalde, bertako irakasleek ez dituzte hemengo askok dituzten arazoak. Autoritatea dute irakasle hauek eta ikasleek hauek errespetatzen dituzte. Irakasle eta ikasleek dituzten harremanak ere beste herrialdeetakoak baino sendoagoak dira. Irakasle eta gurasoak ere harremanetan egoten dira baina aipatzekoa da tutoretza orduetan bakarrik elkartu daitezkeela hauek eta tutoretza ordu hauek kurtso hasieran zehazten zaizkie guraso guztiei horrela gurasoak eskolan eskua sartzea eragozten da.
Dokumental honetan arrakastaren ezaugarriak zein diren azaltzen du:
u
Finlandiaren gaiak beti sortzen dizkit elkarren kontra doazen ideiak; batetik, egia da baloratuena dela (eta baduela zer baloratu; bestetik ere kontuan eduki behar da joan den 10 urtean gaztetxo batzuk hilketa gogorrak egin dituztela, alkohola dela gizonezkoen heriotzen lehenengo eragilea eta emakumeen kontrako biolentziaz duten ikuspegia, guretzat behintzat, oso atzerakoia dela... zail egiten zait gehiegi gurtzea, nahiz eta zer gurtu ikusi. Zure artikulu honetan-eta aipatzen direnak, besteak beste.
ResponderEliminarBideo horrek beste bat gogorarazi dit, eta klasean aurten erabiliko ez dudanez, hemen duzu zuk ikusteko, nahi baduzu: http://www.ted.com/talks/view/lang/es//id/892
Askotan irakasleok gehiago begiratzen diogu "musikari" "letrari" baino. Idazten duzun letrari buruzkoak hortxe goian; musikaz hauxe: Benetan lan ona zurea!