Jada kurtso amaierara iritsiz, lan modularrarekin eta hezkidetzarekin buru belarri gabiltzala, aukera polita iruditu zait artikulu hau aipatzea.
Eskola segregatuak (neskak eta mutilak talde desberdinetan ikastea) eta hezkidetzan oinarritutako eskolak (neska eta mutilen arteko berdintasunera iristeko sortu zen kontzeptua) erabat kontraesanekoak diren heinean, garai gizarte berean hezkuntza alorrean garatzen ari diren pisu handiko bi faktore ditugu. Guzti honetan gizarteak eragin handia duelakoan nago, eta desberdintasun eta bereizketak honen ondorioz datozela.
Gizartea aldatzen joan den heinean, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna ere aldatzen eta hobetzen joan da pixkanaka-pixkanaka. Halaber, oraindik ere asko dago egiteko eta generoen arteko bereizketak milaka izaten jarraitzen dute. Izan ere, gizon eta emakumeen arteko desberdintasunen antzera, genero rolak ere bizirik diraute; eta eragin handia dute oraindik gure gizartean. Baina desberdintasun horietako asko hezkuntzan kokatzen dira, eta hauekin amaitzeko asmoz sortu zen hain gogoko dugun hezkidetza. Sistema honek ordea, aurrera egiteko zailtasunak aurkitu ditu bidean; irakasle askok antzina ezarri ziren roletan estankaturik jarraitzen baitute. Desberdintasunak eta bazterkeriak egiten dituzte, inkontzienteki askotan. Horrela, neskak kontzentrazioarekin, hausnarketekin eta irakurketekin lotutako gaiak lantzen eta garatzen joan dira. Bien bitartean, mutilek kirola eta lehian oinarritutako mundua garatu dute. Honek guztiak, eragina izan du ikasketak aukeratzeko orduan. Datuek diotenez, neskek gizarte lanak, irakaskuntza eta erizaintza bezalako karrerak ikasten baitituzte batez ere; mutilen kasuan, logika eta zenbakiak (ingeniaritzak gehienbat) nabarmentzen diren bitartean.
Gizartean orain arte gertatu den guztia alde batera utzi eta lehenik eta behin, neskak eta mutilek eskolan benetan zein desberdintasun dituzten hartu behar ditugu kontutan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario