lunes, 19 de diciembre de 2011

Arrazakeria lantzeko diseinu bat

Haurraren inguruko zenbait datu:
- Abdel, 11 urteko nigeriarra.
- Tolosako Samaniego ikastetxeko L.H 6. kurtsoan dago.
- Bere ikaskideek iraindu, baztertu eta mespreziatu egiten dute.

TUTOREAK HARTU BEHARREKO NEURRIAK:

Abdel errefortzu klase batean dagoen bitartean, tutoreak beste ikaskide guztiekin hitz egiteko aprobetxatzen du. Bullying-a zer den eta Abdelen kasuaz hitz eginez, haien iritzia eskatuko du; arazoaren jatorria bilatuz. Era berean, bullying-aren ondorio lazgarrien berri emango die. Modu honetan, ikasle guztiak Abdelen lekuan jar daitezen saiatuko da. Programa interkulturala bultzatuko du, arrazakeria guztiz baztertuz. Behin ikasleak egin dutenaz kontziente direnean, banan-banan barkamena eska diezaioten gomendatuko dut, inor derrigortu gabe. Izan ere, barkamena eska diezaioten exijitzen badie, obligazioz egingo dute; eta kontua ikasle guztiak arrazakeriaren larritasunaz kontzientziatzea da. Hau da, azalaren koloreak, hizkuntzak... hots, kultura desberdinek ez dutela pertsona bat beste bat baino gutxiago egiten.

Era berean, beste irakasleekin lantzea behar-beharrezkoa du tutoreak. Behin Abdelen kasua azalduta, irakasle bakoitzak ikusi eta bizitakoa bai eta bakoitzak duen iritzia eskatuko die. Gauzak horrela, denen artean konponbide bat bilatzen saiatuko dira. Beharrezkoa ikusiz gero, profesional baten laguntza eskatuko delarik.

Gurasoekin ere, kasuaz hitz egitea beharrezkoa da; hauek beren semearen egoera zein den jakin dezaten. Helburua gurasoak larritzea ez den arren, egoeraren berri izan behar baitute.

sábado, 17 de diciembre de 2011

Generoak gidatutako hautua


Jada kurtso amaierara iritsiz, lan modularrarekin eta hezkidetzarekin buru belarri gabiltzala, aukera polita iruditu zait artikulu hau aipatzea.

Eskola segregatuak (neskak eta mutilak talde desberdinetan ikastea) eta hezkidetzan oinarritutako eskolak (neska eta mutilen arteko berdintasunera iristeko sortu zen kontzeptua) erabat kontraesanekoak diren heinean, garai gizarte berean hezkuntza alorrean garatzen ari diren pisu handiko bi faktore ditugu. Guzti honetan gizarteak eragin handia duelakoan nago, eta desberdintasun eta bereizketak honen ondorioz datozela.

Gizartea aldatzen joan den heinean, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna ere aldatzen eta hobetzen joan da pixkanaka-pixkanaka. Halaber, oraindik ere asko dago egiteko eta generoen arteko bereizketak milaka izaten jarraitzen dute. Izan ere, gizon eta emakumeen arteko desberdintasunen antzera, genero rolak ere bizirik diraute; eta eragin handia dute oraindik gure gizartean. Baina desberdintasun horietako asko hezkuntzan kokatzen dira, eta hauekin amaitzeko asmoz sortu zen hain gogoko dugun hezkidetza. Sistema honek ordea, aurrera egiteko zailtasunak aurkitu ditu bidean; irakasle askok antzina ezarri ziren roletan estankaturik jarraitzen baitute. Desberdintasunak eta bazterkeriak egiten dituzte, inkontzienteki askotan. Horrela, neskak kontzentrazioarekin, hausnarketekin eta irakurketekin lotutako gaiak lantzen eta garatzen joan dira. Bien bitartean, mutilek kirola eta lehian oinarritutako mundua garatu dute. Honek guztiak, eragina izan du ikasketak aukeratzeko orduan. Datuek diotenez, neskek gizarte lanak, irakaskuntza eta erizaintza bezalako karrerak ikasten baitituzte batez ere; mutilen kasuan, logika eta zenbakiak (ingeniaritzak gehienbat)  nabarmentzen diren bitartean.

Gizartean orain arte gertatu den guztia alde batera utzi eta lehenik eta behin, neskak eta mutilek eskolan benetan zein desberdintasun dituzten hartu behar ditugu kontutan.



miércoles, 14 de diciembre de 2011

Tutoretzaren errubrika.

Kasuen hausnarketa

          Duela bi asteko asteazkenean, irakasle funtzioko orduan, irakasle orori bere karrera profesionalean zehar aurkeztu dakizkioken kasu eta egoera ezberdinetan bizi izan daitezken zailtasunak hausnartu genituen, horretarako taldeak bi partaidetan bananduz eta bakoitzari gai konkretu bat egokitu zitzaiolarik. Nire kasuan, Mariarekin batera, ikasleen, edota, gehienbat ume horien gurasoen partetik, irakasleek jasotako mehatsu eta tratu txarren inguruan aritu ginen.

          Geuk geure kasua gainontzeko ikaskideen aurrean aurkeztu genuen bezala, gainontzekoek ere gauza bera egin zuten, eta egia esan, oso gustora aurkitu nintzen egoera eta gertakizun ezberdinak entzuten, agian gehienbat benetan gertatutakoak zirelako eta badakidalako etorkizunean edozertarako prest egon beharko naizela eta honelakoak ezagutuz, hasiera batean ideiarik izango ez nuelarik nola jokatu behar izataren aurrean, orain defendatzen moldatu ahal izango nintzatekeenaren lasaitasuna dut.

Kasuen hausnarketa.

Duela aste batzuk klasean egin genuen kasuen hausnarketa benetan interesgarria iruditu zitzaidan. Izan ere, aztertu genituen kasuak (dolua, bullyinga, arrazakeria, irakasleari tratu txarrak leporatzea etab.) irakasle izatean gerta dakizkigukeen kasuak izan daitezke. Beraz, oso komenigarria da klasean hauek lantzea eta irtenbide posibleak ematen saiatzea; etorkizunean benetan baliagarria izan dakigukeelako.
Hunkitu ninduten hainbat kasu azaldu zituzten baina bereziki umeek jasandako bullyinga; arazo benetan larria bihur daitekeelako eta kasurik txarren txarrenean biktimak bere buruaz beste egin dezake.Beraz, arduraz ibili behar dugu umeekin bai haien jarrera aztertzen baita haiek guganako harremana aztertzen ere. Zenbaitetan beste profesional batzuen laguntza beharko dugu batzuetan ezin izango baitiogu egoerari guk bakarrik aurre egin.
Ondorio bezala zera esango nuke: oso interesgarria irduitu zaidala kasuen azterketa hau eta beste behin ere egingo nuke, lehen aipatu bezala, etorkizunean oso baliagarria gerta dakigukeelako.

martes, 13 de diciembre de 2011

Klaseko hausnarketa

Duela aste pare bat klasea bi zatitan banatu eta talde bakoitzean irakasle batek aurki ditzakeen egoera ezberdinez hitz egin genuen. Jarduera aberasgarria izan zen guztiz, izan ere, inoiz ez dakigu zenekin topa gaitezkeen; eta beraz, komeni da irizpide batzuk aurretik ondo finkaturik izatea, egoera hauetan nola esku hartu jakiteko.
Tratu txarren kasua da beharbada gehien ematen dena; izan ere, honen barnean sartzen dira etxeko tratu txarrak, ikaskideen artean gertatzen direnak edo ikasle-irakasle (eta alderantziz) artekoak. Halere, beste hainbat puntu ere ikusi genituen: arrazakeria, dolua, gurasoen banaketa, gurasoekin elkarrizketak…etab.
Edozein momentutan gerta dakizkigukeen arazoak dira hauek guztiak; eta nola jokatu zaila gerta dakigukeen arren, betiere konponbide hoberena ematen saiatuko gara. Baina, horretarako, oso komenigarria litzateke adibidez pedagogo nahiz psikologoen laguntza izatea.

Tutoretzaren bideoa.

lunes, 12 de diciembre de 2011

Tutorizazio kasua

Kasua
  • Asier, 11 urteko tolosarra.
  • Lehen Hezkuntza 6. mailako ikaslea.
  • Neskekin ibiltzeko joera eta mutilek gaitzetsi egiten dute bere izaeragatik.
Gidoia
  • Ongietorria gurasoei.
  • Elkarrizketa informal batean sartu giroa erlaxatua izan dadin.
  • Umearen egoera akademikoa zertxobait azaldu.
  • Arazoaren muina azaldu.
  • Gurasoen iritzia egoerari buruz.
  • Konponbideak ematen saiatu.
  • Gurasoei galderak egiteko epea eman.
  • Bilera gehiago egitera gonbidatu.
  • Agurtu.

Role Playing-aren hausnarketa

Atzo bertan egin genituen tutorizazioaren inguruko Role Playing-ak. Gure taldeak bi paper bete behar izan zituen, alde batetik turorearena eta bestetik gurasoena. Tutore izatea Alaiari tokatu zitzaion eta honek egindako grabazioan gurasoak Gonzalo eta Andoni izan ziren. Guraso izatea berriz Jokin eta Maialeni egokitu zitzaien gure taldean eta kasu honetan beraien semearen tutorearekin, hau da Gaizkarekin, izan zuten elkarrizketa. Liburutegiko gela itxietan eta magisteritzako txoko batean egin genituen grabazioak eta positiboki baloratzen ditugu biak ere. Gustura sentitu ginen elkarrizketan eta giro erlaxatu batean burutu genituen, hasi aurreko urduritasunak albo batean utzi eta paperean sartzea lortu genuen. 

Ariketa honen bidez irakaslearen tutorizaioen garrantziaz ohartu gara, bai eta irakasleak eta gurasoek izan behar duten harreman zuzenaz ere. Irakaslea haurraren arazo batetaz jabetzen den unean arazoaren analisia egitea beharrezkoa du eta beharrezkoa izanez gero neurriak hartu edota gurasoei honen berri eman. Irakaslea ez bada haurraren arazoez ohartzen ez da irakasle ona izango, izan ere arazo hori handitzen joan daiteke eta haurrak bere garapenean zailtasun ugari izan ditzazke.

Tutorizazioetako elkarrizketak ondo prestatzea da irakaslearen lana, gurasoekin elkartzen den momentuan argi izan behar du hauei esan beharrekoa eta nola esan. Gurasoen egoera (bananduta dauden edo ez, musulmanak diren, etxean arazoak dituzten...) kontuan hartu beharreko irizpidea da. Irakasleak ez du egia ezkutatu behar eta arazoa bere osotasunean azaltzea nahitaezkoa du.

sábado, 10 de diciembre de 2011

"Irakasleek orain halako bi irabazi behar lukete eta erdia lan egin"

          Augusto Cury, hezkuntzarengan interes eta erakarpen berezia sentitzen duen psikiatra brasildarra da; matematikak, geografia eta zientziak bezalako betiko irakasgaiak alde batera utziz, haurren sormen eta imajinazioan enfokatzen duelarik ume ororen nahitaezko edukazioa eta sozializazioa. Gaur egungo hezkuntza sistemaren kritika zuzena egiten du, gehiegizko informazioak humanitatea osoki itotzera eramaten duelarik, horren lekuan, irakasleek duten garrantzia goraipatu eta sustatu beharko litzatekeenean eta baita guraso-seme arteko harremana estutu ere.

          Azken urteotan asko komentatu izan da irakasleak autoritatea galtzen ari direla, eta hori konpontzeko, legeaz baliatzea planteatu dute. Hau sinestezina egiten zaio Augustori, oso gutxi hausnartutako erabaki bat dela uste baitu. Errua ez da irakasleena inondik inora, ezta ikasleena ere. Haurrek sindrome berri bat pairatu dute, pentsamendu azeleratuaren sindromea hain zuzen. Umeak produktuen eta zerbitzuen kontsumitzaile bihurtu dira, eta ez ideien eta sentsibilitateen kontsumitzaile. Hau ulertzeko adibide garbi bat: iraganean, 200 urte behar izaten ziren  liburuetako informazio kopurua bikoizteko, eta gaur egun aldiz, bost urtez behin bikoizten da. Honek guztiak, agresibitatea, antsietatea eta estresa eragiten du, eta baita legeen aurrean errespetu falta bat, baina hori ez da konpontzen arazo bat beste arazo batekin estaliz.

          Zalantzarik gabe, irakasleak gehiago baloratu beharko lirateke, errespetatuagoak izan beharko lirateke, orain halako bi irabazi beharko lukete eta erdia lan egin, duintasunez tratatuak eta askatasun gehiagorekin. Irakasleak ez daude hor umeak kontrolatzeko, hauen garuna estimulatzeko eta pentsatzeko artea haratago eramateko baizik. Benetan generazio tamalgarri bat ari gara formatzen eta honek ondorio txarrak izango ditu etorkizunean, konpontzeko zailak izango direnak. Hemen gurasoek dute zerikusi handia. Egia da ez dela batere erraza autoritatearen eta sentsibilitatearen artean puntu orekatu bat aurkitzea, baina hori da lortu beharrekoa. Harreman estua izatea ezinbestekoa da, gurasoen irudi erreal bat bizitzeko, euren lorpenez gain, frustrazio eta akatsak ere gogoan izateko.

          Beste kontu garrantzitsu bat guraso eta irakasleen arteko harremana da. Gaur egun bizi gareneko gizarte honen erruz, mehatxu, bortizkeri eta biolentzia kasuak ematera heldu dira gurasoen partetik. Hemen ere, estresa, agresibitatea eta horrelakoak daude nabarmen. Guraso "on" batek opari asko emango dizkio bere semeari. Baina benetan ona dek guraso batek bere bizitzako esperientzia mota guztiak emango dizkio jakitera bere semeari, nolako munduak itxaroten dion jakin dezan. Hau konpontzeko honakoak izan beharko lirateke kontuan besteak beste: ematen ikasi behar dugu, ordainetan zer jasoko dugun pentsatu gabe, ulertu beharra daukagu min ematen duen pertsona baten atzean min hartu duen pertsona bat dagoela, besteekin ez dugu zorrotz jokatu behar, malguagoak izaten jakinik, eta garrantzitsuenetako bat, gure akatsak onartzen jakin behar dugu.

          Gaur egun, zazpi urteko haur batek informazio gehiago dauka, erromatar enperadore batek zeukana baino. Baina informazio horiek ez dira ezagutza bihurtu, ezagutza ez da esperientzia bihurtu eta esperientzia hori ezta jakindurian ere. Informazio gehiegi horrek estresa eta ezinegona bezalako sintomak sortzen ditu. Lehen aipatutako Pentsamendu Azeleratuaren Sindromea. Buruko mina, giharretakoa, kontzentrazio falta, asegabetasun kronikoa, haserrekortasuna, emozio gorabeherak, arauak gutxiesten dituzte... eta hori guztia produktuak eta zerbitzuak neurrigabe kontsumituz kanporatzen dute. Diktadore bihurtzen dira, gauza guztiak berehala lortu nahirik.

           Horri konponbide bat emateko jarraitu beharreko pausoetako batzuk umeak naturarekin kontaktuan gehiago jartzea izango litzateke besteak beste. Taldelan eta eskulanak gehiagotan burutu, musika entzun. Musikaren inguruan, genero klasikoa oso ona da pentsamendu azeleratu hori frenatzeko, eta orregaitik, irakaslea azalpenak ematen ari den bitartean, musika jarrita edukitzea aproposa izango litzateke. Esertzerakoan ere, mahaiak erdizirkulo formak jartzea komeni da. Bi akzio arrunt hauekin soilik, haurren eta irakasleen estresa erdira murriztuko litzateke. Pentsamenduaren tresna garatzean dago gakoa, izan ere, datuak gordetzeko gaitasuna mugatua da garun batean, baina pentsatzeko eta sortzeko gaitasuna amaiezina da.

          Augustoren kasuan, hiru alaba ditu izugarri maite dituenak eta hauekin praktikan jartzen du bere ikuspegia. Askotan bere akatsak onartu behar izaten ditu, adibide bat jarriz, behin bere alaba batek leporatu ziona. Bere kontsultan paziente gehiegi hartzen omen zituen bere ustetan eta hori entzutean, esandakoan erreparatu eta arrazoi zuela esanez, jaramon egin zion.

         Ona hemen ARTIKULOA

domingo, 4 de diciembre de 2011

Finlandiako hezkuntza sistema


Hik Hasi aldizkarian Finlandiako hezkuntzaren inguruko artikulu interesgarri hau aurkitu dut.

Azken urte hauetan PISA eta modu honetako azterketen datuek erakutsi dute Finlandia hezkuntza mailan munduko herrialderik eredugarrienetariko bat dela. Hiru urtez behin egiten da azterketa hau. Lehena 2000. urtean egin zen eta 43 herrialdetako egoera aztertu zuen, bigarrena 2003an burutu zen eta 41 herrialderen datuekin eta 2006an 58 herrialdek parte hartu zuten. Azterketa honetan irakurmena, matematika eta zientzietako gaitasunak neurtzen die 15 urteko ikasleei. Orain arte egindako emaitzak ikusirik, Finlandiako eskola sistemak lortu ditu emaitzarik onenak, bizitzarako garrantzitsuak diren ezagutza eta gaitasunei lotutako konpetentzia klabeetan batez ere. Aipatzekoa da Finlandiak munduko alfabetatze tasarik altuena duela, hau %100a delarik. 

Datuak ikusirik argi dago Finlandia herrialde eredugarria dela gainontzeko herrialdeentzat. Bertako hezkuntza sistema orekatua da eta hutsune gutxi azaltzen ditu. Hori dela eta, nire ustez herrialde honetako hezkuntza sistema nolakoa den aztertu eta bertatik ereduak hartuz gurea hobetu beharko litzatekeela, emaitzek erakusten duten moduan zer hobetua badago eta. 

Bertan aipatzen du beste zenbait daturen artean, Finlandian ez dagoela Haur Hezkuntzarik, 0-6 urte bitarteko haurrak hezkuntza sistematik at daudela eta hori dela eta gurasoak arduratzen direla urte horietan oinarrizko baloreak transmititzeaz. Beraz, hauek 6 urterekin eskolaratzen direnerako balore horien berri dute eta irakaslearen lana ezagutzak transmititzea da. Bitxia iruditu zait bertako haurren gehiengoa, %98a hain zuzen ere, 6 urterekin eskolaratzen direla jakitea. Euskal Autonomia Erkidegoan geroz eta lehenago hasten dira haurrak eskolan, batez ere gurasoek lana eta familia konpaginatzeko dituzten arazoen ondorioz. 0-2 urterarte haurtzaindegiak ditugu eta jarraian haur hezkuntza hiru urtez. Gurasoak haurren hezkuntzan parte hartzea garrantzizkoa dela uste dut eta Finlandian hori bultzatzen dute. 

Bestalde, bertako irakasleek ez dituzte hemengo askok dituzten arazoak. Autoritatea dute irakasle hauek eta ikasleek hauek errespetatzen dituzte. Irakasle eta ikasleek dituzten harremanak ere beste herrialdeetakoak baino sendoagoak dira. Irakasle eta gurasoak ere harremanetan egoten dira baina aipatzekoa da tutoretza orduetan bakarrik elkartu daitezkeela hauek eta tutoretza ordu hauek kurtso hasieran zehazten zaizkie guraso guztiei horrela gurasoak eskolan eskua sartzea eragozten da.


Dokumental honetan arrakastaren ezaugarriak zein diren azaltzen du:
u