Pasa berri den asteazken honetako klasean taldeka ikasgelan sortzen diren arazo ezberdinei buruzko informazioa eman genion elkarri. Hainbat egoera eta arazoen inguruan hausnartu genuen, bullyna, dolua, higiene falta, gurasoekin harremanak... Gai guztiak eskola eremuan ematen direnen ingurukoak ziren eta egia esan arazo hauek egunerokotasunean eta maiztasun handiz gertatzen direnez garrantzitsua da gogoeta bat egitea honen inguruan irakasle izaten garenerako arazo hauei nola aurre egin jakin dezagun. Niri pertsonalki gehien hunkitu zidan gaia Uxuek azaldu zuena izan zen, berak irakasleari eginiko elkarrizketan jakin zuen egoera honen berri, kontua da duela urte batzuk irakasle honek higiene arazoak zituen neska bat izan zuela gelan, zorriak zituen eta zikin eta erropa zarpailekin joaten zen eskolara. Irakasleak zerbait egin beharra zuela eta neska dutxatzea erabaki zuen behin eta jarraian ama etorri zitzaion kexaka, azkenean arazoa etxetik zetorrela ikusi zuen etxean arazo ekonomiko larriak zituztelako. Kasu honetan bezala nire ustez etxean izaten dutela jatorria eskolan gertatzen diren arazo gehienek gaur egun etxean ez delako heziketa egokia ematen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario