domingo, 6 de noviembre de 2011

Irakaslearekin elkarrizketa.

Atzo goizean izan nuen elkarrizketa nire irakasle izan zenarekin eta igarotako denbora luzea (3 ordu baino gehiago egon baiginen hizketan) benetan baliagarria eta polita iruditu zitzaidan. 
Irakasle honek 3. mailara arte klaseak eman bazizkidan ere, gerora ere ez dut berarekin harremana galdu, bere alaba nire laguna baita eta eskolako liburuak pasatzen nizkionez, askotan izan naiz haien etxean eta familikoak ez zaizkit arrotzak egiten. Hala ere, beldur pixka batekin joan nintzen elkarizketa egitera, hasteko, irakasleak bronkioetako infekzioa zuelako eta beraz ezin nuen jakin ondo hitz egin ahal izango zuen, eta bestetik, oso urduri nengoelako, izan ere,  nahiz eta familia ezagutu oso arraroa egiten zitzaidan irakasleari elkarrizketa bat egitea kazetaria banintz bezala. Gainera, etxera iritsi bezain laster, familiako lau kideak azaldu ziren niri agurtzera eta haiekin ere solasaldi polita izan nuen.
Azkenean hasi nintzen bada elkarrizketa egiten eta benetan gauza piloa ikasi ahal izan nituen. Hasteko, irakasleak azpimarratu zidan lehen gauza zera da: enpatia eta pazientzia ezinbestekoak direla irakasle izateko. Eta egia da, ez nintzen konturatu baina irakasle hark benetan konprendintzen gintuen eta zerbaitetan huts egiten bagenuen zuzenean ume horrekin zentratzen zen gaizki zihoan arlo horretan sakontzeko. Jarrera hori benetan eredugarria iruditu zitzaidan.
Beste alde batetik, umeak asko aldatu zirela esan zidan eta autoritate galtzearen kontua aipatu nionean, segituan esan zidan baietz, argi eta garbi umeeen (eta gizartearen) baloreak aldatu egin direnez, haien jarrera ere aldatu egin dela eta horrekin batera, irakasleen autoritatea galdu egin da. Hala ere, berak zioen irakaslearen arabera posible zela autoritatea klasean mantentzea. Hurrengo ariketan azalduko ditut ikasi nituen beste gauza asko baina esan ditudanak aipagarriak iruditu zaizkit.
Beraz, oso gustora egon naiz elkarrizketa egiten eta irakaslea oso jator azaldu da nirekin beste egun batean lasai joateko esan baitit, nire zalantzak edo dena delakoetan laguntzeko prest egongo dela. Bera aukeratzea erabaki ona izan dela argi erakutsi dit.

sábado, 5 de noviembre de 2011

Adimen emozionala


Adimen emozionalaz ari garenean, emozioei buruz ari gara; zein diren jabetzeaz, identifikatzeaz, ulertzeaz eta kontrolatzeaz. Daniel Goleman psikologoak zenbait atal desberdindu zituen horrela adimen emozionalaren barruan: norberaren kontzientzia emozionala (geure emozioak zein diren eta nola eragiten diguten jakitea), autokontrol emozionala (momentuko sentimenduak kontrolatzea), automotibazioa (geure emozioak helburu jakin batera bideratzen saiatzea motibazioa mantenduz eta oztopoetan fijatuz hauek gainditzea), enpatia izatea (besteen lekuan jartzea zer senti dezaketen jakiteko) eta gaitasun sozialak  (geure gertukoez gain besteei ere tratatzen jakitea, esaterako nagusi edota etsaiei).
Garai batean, adimen intelektualari garrantzi guztia ematen bazitzaion ere, adimen emozionala lekua hartzen ari da urtetik urtera. Izan ere, emozioek izugarrizko garrantzia dute gure bizitzan. Horregatik, eta lehen aipatutako faktore guztiengatik adimen emozionala lantzea oso garrantzitsua da elkarbizitza posible izateko.

        
Era berean, irakasleriaren formakuntzan garatua eta landua izatea ezinbesteko den zerbait dela deritzogu. Izan ere, eskolan ematen da haurraren sozializazio prozesuaren zatirik handienetarikoa. Eta umea eskolan dagoenean, gainerako umeekin interakzioan dago; esperientzi onak nahiz txarrak esperimentatuz. Esperientzi eta arazo hauei aurre egiteko, eta beren garapen fasean daudela kontuan hartuz, formakuntza bat jaso behar dute umeek etxetik eta eskolatik; eta beraz, eskolako irakasleek adimen emozionala garatua izatea oso garrantzitsua da. Izan ere, gainerako umeekin desadostasun ugari biziko ditu haurrak, eta hauei aurre egiteko gaitasunik erakusten ez badu, autoestima falta, depresioa, antsietatea, ekintza agresiboak, etab. garatu ditzake. Eta noski, hauek haurraren garapenean influentzia handia izango dute, arlo akademikoa barne. Egoera hau saihesteko, irakaslearen interbentzioa beharrezkoa da. Are gehiago, irakasleak haurrek euren artean pentsaerak eta ekintzak behatu eta uler ditzaten saiatu behar du; errespetua eta elkarbizitza errazagoa lortze aldera.

Hitz gutxitan, adimen emozionalak umeen gaitasun sozialak garatzen ditu, garapen fasean akatsik ez egoten laguntzen eta hezkuntzan errendimendua hobetzen du. Abantaila asko erakusten ditu beraz: komunikazioa hobetzen da, erlazio pertsonalak hobetzen dira, motibazioa handitzen da,  klima laborala hobetzen da, lan taldean efikazia eta efizientzia handitzen da, pertsonak gehiago inplikatzen dira beren lanean eta arduratsuagoak eta autonomoagoak dira, etab.

lunes, 31 de octubre de 2011

Hezkuntza emozionalak antsiedadea jaitsi eta konbibentzia errazten ditu

Klasean landu dugun adimen emozionalari buruzko lanarekin lotuta, artikulu hau interesgarria iruditu zait; kusteko zein garrantzitsua izan daitekeen adimen emozionala eskolan lantzea.
"Fundación Botín" delakoak Kantabrian aurkeztu duen hiru zentrotako 1000 ikaslerekin egindako proiektu honetan zenbait konklusio interesgarri atera ditu.  
Atera den konklusioetako bat zera da: adimen emozionala garatu duten ikasleek antsietate gutxiago dutela, errendimendua eta konbibentzia hobetu zaiela eta sentimentuen (negatiboak zein positiboak) identifikazioa erraztu zaiela.
Ekimen hau garatzeko, "Fundación Botín"ek irakasleei zenbait materia eta etengabeko formazioa eman die adimen emozionala hezkuntza zentroetako programetan aplikatzeko. Honela, irakasleek emozioak lantzen dituzten liburak, irudi agresiboak dituzten pelikulak etab. eduki dituzte esku artean eta hauek musikan, plastikan, tutoretzetan egokitu ahal izan dituzte. Programa honen helburua ume eta nerabeen garapen osoan laguntzean datza.
Jarduerak egin eta gero, egiaztatu zen ikasleen %13,1ak antsiedadea gutxiagotu zuela, %5,6ak sentimenduen identifikazioa hobetu zuen eta %4,5ak bere ideiak defendatzeko gaitasuna gehiago garatu zuela betiere besteekiko errespetuaz. Aipatu behar da ere, umeak gusturago joaten direla eskolara eta horrek beraien emaitzak hobetzea ekarri du.
Beraz, argi dago adimen emozionala eskoletan lantzeak abantailak besterik ez dakartzala. Ikasleen errendimendua etab. hobetzeaz gain, irakasleei ere oso baliagarria suerta dakieke adimen emozionala lantzea. Bere sentimenduak kontrolatuz (adibidez haserretzean ez utzi eramaten),umeak motibatuz eta gaitasun sozialak gehiago landuz; hots, adimen emozionalak lantzen dituen arloetan sakonduz, klaseko giro hobea sortu ahal izango du.
Angles programako erreportai hau katalanez badago ere, argi erakusten digu adimen emozionalak duen garrantzia eskolan.

martes, 25 de octubre de 2011

Autokritika

Adimen emozionalari buruzko azalpena ematerako garaian eroso sentitu naiz irakasle paperean eta nik uste beraiek ere eroso egon direla niri entzuterako garaian.
Egia esan gaia ez nuen behar bezain landua eta hori dela eta azalpen teoriko gutxi eman ditut, baina adibideen bidez saiatu naiz nik ulertutakoa adierazten, eta dirudierez era honetara beraiei ere errazagoa egin zaie ulertzea.
Urduritasuna dela medio agian biziegi eman ditut azalpenak oraindik ere arrotza egiten zaidalako jende berriaren atentzio gune izatea, baina espero dut hori denborarekin hobetzen joatea eta urduritasun horiek albo batean utzi eta segurtasunez dakidana azaltzen ikastea.

domingo, 23 de octubre de 2011

Autokritika

Orokorrean nahiko ondo aritu naizela esan didate nire taldekidekoek; zenbait ekintzen bitartez (begietara begiratzea eta eskuak erabiltzea azalpenak emateko) lauon arteko gertutasuna lortzen saiatu naiz eta aipatu didatenez, neurri haundi batean behintzat lortu dut nire helburua.
Hala ere, urduritasunagatik ez da dena hain ondo atera. Izan ere, azalpenak nahiko azkar eman ditut eta ikasleei ez die puntu guztiak biltzeko eta ulertzeko denborarik eman. Gainera, materia ez nuen behar bezain beste landua eta azalpenak ematerakoan argi nabaritu dut zailtasunak nituela egoki azaltzeko. 
Beraz, ezinbestekoa dut urduritasun hori kontrolatzea eta materia landuago ekartzea.

sábado, 22 de octubre de 2011

Sexuz bereizitako eskolak vs eskola mistoak, zein kokmenigarriago?

Gaur egun pil-pilean dagoen gaia da hezkidetzarena; eta guk ere sakonki landu beharreko gai bat izanik, interesgarri gerta dakigukeen artikulu batekin egin dut topo.

Ikasteko garaian, generoz bereizteak sozializazio prozesua zaildu dezakeela pentsatu izan dut beti. Izan ere, emakume eta gizonak ez gara bereizita bizi geure eguneroko bizitzan. Beraz, gure sexukoekin soilik ikaste horrek, arazoak ekar ditzakeela uste dut behin eskolatik aterata. Horregatik, bizikidetza arazoak ekar ditzakeena uste dut, berdintasunean ere atzera pausu bat bezala ikusten dudalarik.
Era berean, generoz bereizita ikasten diarduten ikasleak akademikoki hobeak direla askotan entzun dudan zerbait da. Baina, artikulu honetan irakur daitekeenaren arabera, eskola mistoetan besteetan bezain emaitza onak ateratzen dira. Honekin batera, generoak banatuz, sexu estereotipoak indartzen direla dio artikluak.


Mila istoriren ostean, hezkuntza mistoa ezarri zen estatuko eskola publiko guztietan. 1984.urtean gertatu zen, eta oraindik bizirik dirauen erabaki bat izan zen. Horregatik, oso eskola gutxi aurki ditzakegu Espainian sexuz bereizita (%1 bakarrik), pribatuak soilik izan daitezke-eta.
Era berean, gure inguruko herrialde garatuenek generoetan banandutako eskolak beharrezkoak eta probetxuzkoak direla pentsatzen duten bitartean, Espainiaren kasuan, proposatu ezin den gai bat bezala ikusten da. Guraso batzuek beren haurra eskola ez misto batera eramatea erabakitzen badute, oso gaizki ikusia baitago gure artean; eta ez da ahaztu behar, eskubide bat dela. Gauzak horrela, eta sexu bakarreko hezkuntza nahi duten gurasoek haurra eskola pribatu batera bidaltzeko aukera bakarrik dutela kontuan hartuta, argi dago, ez dela famili guztien esku dagoen zerbait. Izan ere, errenta baxua duten familia askok ezin dituzte euren haurrak eskola pribatuetara eraman. Eta hori ez zait justua iruditzen, eskola mistoen alde nagoen arren.



domingo, 16 de octubre de 2011

Eskola porrota


Argi dago azken urte hauetan “fracaso escolar” delakoak indarra hartu duela, hots, umeen artean kasu gehiago ematen direla. Honen atzean dauden zergaitiak definituta ez dauden arren guk zenbait arrazoi planteatzen ditugu. Besteak beste trastorno emozionalak, umeen atentzioa deitzeko beharra eta motibazioa falta. Grafika honetan argi ikusten den bezala, trastorno emozionala da eskola porrotaren arrazoi nagusiena.

http://www.psicopedagogia.com/articulos/?articulo=454tik hartua.

Eskola porrotari aurre egiteko honako pauta hauek gomendatzen ditugu:
§         Gurasoek beraien seme/alabei jakinarazi behar diete diren bezalakoak izateagatik maite dituztela, ez beraien arrakastengatik soilik.
§         Gurasoek umeari bere adinaren araberako erantzukizunak hartzen utzi behar die.
§         Ez zaio inoiz bere anai-arrebekiko konparaketa negatiborik egin behar.
§         Gurasoek umeari bere buruarengan konfiantza izan dezan bultzatu behar diote.
§         Porroten aurrean ez dela etsi behar eta hauei aurre egiteko baliabideak bilatzen saiatu behar dutela erakutsi behar diote.
§         Umeei txikitatik irakurketa sustatzea garrantzitsua da ipuinak kontatuz eta beraiei irakurraraziz. Hitz berriak irakatsi behar zaizkie hiztegia aberasteko helburuarekin.
§         Beraien arrakastez ohartu eta lorpen hauek txikiak izanagatik ere jakinarazi, horrela haurrak bere buruaren konfiantza hartuko du.
§         Haurraren aisialdia ondo antolatu, telebistak ez itsutzeko museoetara eraman, istorioak kontatu eta naturarekin kontaktuan egoten saiatu.
§         Hitz gutxitan esateko; haurrari bere burua maitatzen, den bezelakoa onartzen, segurtasuna lortzen eta batez ere zoriontsu izaten lagundu.

Hona hemen RT katean egindako gaiari buruzko erreportai interesgarri bat: