Dagoeneko egin diot elkarrizketa irakasleari eta esperientzia ona izan dela azpimarratu dezaket. Irakasle honekin harreman ona dut eta hori dela eta eroso sentitu nintzen elkarrizketa egiterako garaian, nolabait esanda izan nuen arazo bakarra galderak ingelesez moldatzea izan zen, bera ingelerako irakaslea baita eta horrela egitea eskatu zidan, hasieran hori arazoa izango zela pentsatu banuen ere ondo moldatu nintzen eta arazorik gabe ulertu nizkion eman zizkidan erantzunak. Emandako erantzunak baliozkoak izango zaizkidalakoan nago eta berak hezkuntzaren inguruan transmititutako gomendio eta balioak erabiltzen jakitea espero dut.
Lehenengoei nahiko maila pertsonalean idatzi diet, zurea copy-paste bat da, pertsonalizatutako tartea kenduta
ResponderEliminarPertsonalizatutako tartea:
Eta ingelesez egin zuk gainera! Horrek gauza bi erakusten ditu.
a) Zuk erabakitakoari eutsi egin diozula. Bejondeizula!
b) Aukeratu duzun irakasle horrek merezi duela. Bejondeizula!
Lan hori irakurri nahi dut
_______________________________________
Orain, hurrengo pausua: hasi idazten zer ikasi duzun, argi eta garbi dakizunean.
Eta zer ikasi duzun ez dakizunean, zeintzuk gauza garrantzitsu kontatu dizkizun