Gaur izan naiz azkenean nire bizitzan zehar gehien markatu nauen eta mirestu dudan irakaslearekin: Mariarekin. 28 urte daramatza Ikaztegietako eskolan eta herri guztia nahiz herrikide ia guztiak ezagutzen dituen bezala (haur txikienetatik hasita, aiton-amonetaraino), herrikide guztiok ezagutzen eta estimatzen dugun pertsona da. Lehen hezkuntzako lehen mailatik hirugarreneraino soilik eman bazidan ere, 2 urtetatik 12 urtetara egon zen nire gainean nolabait esateko, beti laguntzeko prest. Esperientzia handiko irakaslea dela argi uzten du hitz egiten hasten denean; eta beraz, gaurko elkarrizketak fruitu ederrak emango zituena argi nuen.
Eskolara bertara joan naiz, arratsaldeko klaseak bukatu bezain pronto. Eskola berritu zenetik ikusi gabe nuenez, eskola goitik bera erakutsi dit bere gelan sartu baino lehen. Elkarrizketan zehar, hainbat puntu interesgarri ikutu ditugu. Esaterako, haurrarengana nola iritsi eta bideratu ezin denean sortzen den nahi eta ezin hori azpimarratu du zailtzat, lehen mailan hasten baita haurra ikasketen inguruan lanean, eta ohiturak hartzen (4.mailatik aurrera errazagoa da irakasleentzat, haurrak jarrera mekanikoagoa baitu). Bestetik, irakasleek arazoen aurrean erakutsi behar duten elkartasuna azpimarratu du oso garrantzitsutzat, behin izan zuten arazo bat adibidetzat jarriz. Gaur egungo umeek irakaslearenganako errespetu gutxiago erakusten dutela ere komentatu dit; konpetibitatea ere handiagoa delarik (gehiegi aukeran). Etxe askotan errege sentitzen diren haurrek eskolan ere errege direla pentsatzen dutela esan dit. Honekin batera, familiaren eraginaz eta gurasoetaz ere hitz egin dugu.
Elkarrizketa amaitzean, geure bizitzaz eta geure familiaz hitz egin dugu. Gustura egon naiz bera entzuten; dudarik gabe, hautaketa bikaina izan da.
Erantzun hau copy-paste erakoa da
ResponderEliminarBeste lanak zuzentzeari ekin diot eta zure hau berandu xamar iritsi zait.
Ariketa honekin segitzeko jarraibideak klasean esan ditudanak dira, era antolatuagoan hemen
Pertsonalizatutako tartea:
Bai, dudarik gabe hautu on-ona.
Erregeena metafora ona da; errege asko batzen zirenean ere gerra ederrak egiten zituzten-eta
_______________________________________