Gaur, nire lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako irakaslea izan zenari, Isabeli, ikasgai honetarako burutu beharreko elkarrizketa egin diot. Zailtasunak izan ditut berarekin kontaktuan jartzerako unean, baina azkenean, nire ikastetxea izandakora aurkeztu eta bertan topatu dut. Oso oroitzapen politak etorri zaizkit gogora berriro nire etxetik hasi eta ikastetxerako bidea beste behin egitean eta ikastetxeko pasilloetatik pasatzean.
Nahiz eta bi urtez soilik izan nire irakaslea, harreman ona izaten jarraitu izan dugu betidanik eta asko poztu da ni ikusteaz. hala ere, hasiera batean oso lotsaturik aurkitu naiz, arraroa egin baitzait nire irakasle bati aurrez aurre zenbait galdera egitea, baina azkenerako atsegina egin zait eta naturaltasun osoz aritu gara biok. Galderak aurretik prestaturik nituenez, alde horretatik ez dut arazorik izan, bai ordea garrantzitsuak iruditzen zitzaizkidan datuak apuntatzean. Hala eta guztiz ere, grabagailua jarrita izateak lasaitasuna ematen zidan zerbait ahazten bazitzaidan.
Amaitu ostean, joan aurretik, hurrengo asterako berriro ikastetxetik pasatzeko esan dit, horrela, orain lantzen ari diren proiektu interesgarri bati buruzko txosten bat emango didalako. Bestalde, nahi dudanean bisitan joateko eskatu dit, atsegin handiz jasoko nauela esanez bere ikasleekin batera. Ez dut zalantzarik izango bertara joaten, laguntza handikoa izango delakoan bainago.
Ez izan zalantzarik, txo; joan.
ResponderEliminarHorixe duzu ikas-toki benetan ona; agian ondo etorri ahal zaizu gure ikasgai honetako hurrengo lanetarako, eta seguru etorriko zaizula ondo zu maisu egiten ari zaren karrera honetan.