miércoles, 30 de noviembre de 2011

Elkarrizketaren taldeko hausnarketa

Irakasleari eginiko elkarrizketan zenbait ondorio atera ahal izan genituen. Hasteko, nahiz eta unibertsitatean gauza asko ikasten diren, gurasoekiko harremanak gehiago landu beharko lirateke. Izan ere, gaur egun parte hartze gehiago dute ez baitago irakasleekiko nahikoa konfidantza.

Bestalde, lehenengo egunetik autoritatea ezartzea behar-beharrezkoa da. Izan ere, gaur egungo umeek ez dute ia errespeturik, eta honen bidez, pertsona helduekiko errespetua sustatzea lortuko litzateke. Irakasleak enpatia izan behar du eta ume guztiei eztie berdin tratatu behar, denak ez baitituzte gaitasun berak eta bakoitzak bere erritmoa dauka. Honekin loturik, umeei gure gertutasuna erakutsi behar diegu eta beraien konfidantza indartzen saiatu. Beste alde batetik, irakasle orok nahitaezko duen eginkizun bat, ikasitakoa eguneraturik mantentzea da, eta baita pixkanaka jakintza berriak bereganatuz. Gainera, aipatu behar dugu ere, gure taldeko zenbait kidek eskola txikietan ikasi zutela eta argi dago hauetan irakaslearekiko harremana estuagoa dela.

Metodologiari dagokionez, irakasleek, ikasleengandik ere ikasi genezakela esan ziguten guztiek eta inprobisazioaren garrantzian sakondu zuen batek, inoiz ezin daitekelako klasean zeren aurrean aurki daiteken jakin. Kurtsoen arteko metodologia aldatu beharra dagoela ere azpimarratu ziguten, garai berrietako beharrei eta talde desberdinei egokituz eta moldatuz, oso garrantzitsua izanik ikasleen autonomia garatzea. Izan ere, ikasleekin klaseak moldatu eta adostu behar direla aipatu ziguten, gustoko dituzun gauzak hobeto irakatsi ahal izateko, giro hobea sortuz eta kooperazioa landuz.

Beraz, konklusioz, esan dezakegu oso baliagarriak izan zaizkigula elkarrizketak eta baita hiruron artean egindako hausnarketak ere. Garrantzitsuena, ikusi genuenez, hezkuntza, ikasleak etorkizuneko ikasketetarako, lanerako eta pertsona bezala hezitzeko dela baieztatuz.

Ikuspegi praktikoa barneratu dugu irakaslegoari buruz, askotan klasean edo unibertsitatean lantzen ez diren kontzeptuak barneratuz, baina batez ere baieztapen bat azpimarratuz: "lana ondo egiteko, lana gustokoa izan behar da".

lunes, 28 de noviembre de 2011

Hezkidetza, detaile sutilen indarra.

Modulo lanerako informazioa bilatzen ari nintzela artukulu interesgarri honekin egin nuen topo. Bertan hezkidetzaz hitz egiten du eta dio normaltzat duguna zalantzan jarzea ezinbestekoa dela aurrera egiteko. Argi dago neska eta mutilak elkartzea ez dela hezkidetza. Izan ere, eskola mistoa sortzerakoan ez ziren kontuan hartu zer ekar zezakeen biak espazio berean sartzea gizarte sexista batean gaudenean. Honen aurrean eskolak bizitzarako baliogarri diren balio guztiak integratu behar lituzke bai gizonezko zein emakumezkoei lotutakoak; hau izango bailitzateke benetan berdintasunerako heziketa eskaintzea. Honez gain, pertsonarentzat zein diren gaitasun positiboak eta horiek lantzea ere beharrezkoa da, kontuan hartuta gaitasun batzuetan sexu batekoak bestekoak baino "entrenatuago" daudela. Modu honetara, generoak eta bere mugak behingoz gainditzeko bideak zabalduko dira.
Nortasuna "zizelkatzeko" tailerra izan beharko luke eskolak. Geure burua hobeto ulertzen laguntzeko eta ikusteko zertan garen eder eta zein den gure ahalmena, eta zer nahi dugun aldatu. Gainera eskolak harreman onak sortzeko lekua izan beharko luke baita gatazkak konpontzeko entrenalekua ere.
Ikasgaian ikasi dugun moduan zenbait artikuluren bidez, irakasleek kasu gehiago egiten diete mutilei neskei baino. Mutilek taldean protagonista izateko beharra dutelako baina protagonista menperatzailearena, gizartean hala ikusten baitute. Neskei arduratsuak izatea eskatzen zaie eta zerbait lortzeko ahalegin handia egin beharra dutela; mutilei berriz, espektatiba handiak jartzen zaizkie. Batzuk diote arrazoi hau dela eskola porrotaren zergatia. Nire ustez hau ez da arrazoi bakarra izango baina kontuan hartu behar da genero ereduek noraino baldintzatzen dituzten espektatibak.
Honez gain irakasleen prestakuntzari ere arreta jarri behar diogu eta hori lantzeko lehenik elkarbizitza landu behar da arauak taldetik bertatik ateraz, talde horren beharren arabera.

jueves, 24 de noviembre de 2011

Kasuen hausnarketa

Pasa berri den asteazken honetako klasean taldeka ikasgelan sortzen diren arazo ezberdinei buruzko informazioa eman genion elkarri. Hainbat egoera eta arazoen inguruan hausnartu genuen, bullyna, dolua, higiene falta, gurasoekin harremanak... Gai guztiak eskola eremuan ematen direnen ingurukoak ziren eta egia esan arazo hauek egunerokotasunean eta maiztasun handiz gertatzen direnez garrantzitsua da gogoeta bat egitea honen inguruan irakasle izaten garenerako arazo hauei nola aurre egin jakin dezagun. Niri pertsonalki gehien hunkitu zidan gaia Uxuek azaldu zuena izan zen, berak irakasleari eginiko elkarrizketan jakin zuen egoera honen berri, kontua da duela urte batzuk irakasle honek higiene arazoak zituen neska bat izan zuela gelan, zorriak zituen eta zikin eta erropa zarpailekin joaten zen eskolara. Irakasleak zerbait egin beharra zuela eta neska dutxatzea erabaki zuen behin eta jarraian ama etorri zitzaion kexaka, azkenean arazoa etxetik zetorrela ikusi zuen etxean arazo ekonomiko larriak zituztelako. Kasu honetan bezala nire ustez etxean izaten dutela jatorria eskolan gertatzen diren arazo gehienek gaur egun etxean ez delako heziketa egokia ematen.

Irakasleari tratu txarrak leporatzearen inguruan

Bi kasuren  bidez aztertu dugu gai hau
  •          Lehen kasua Ibizako ikastetxe batean gertatu zen. Bertan hamalau urteko bi ikasle liskarrean hasi ziren, irakasleak hau ikusirik banantzen saiatu zen hauetako bati banantzeko bizkarretik heldu zion. Ikasleak mehatsuekin eta ostikadekin erantzun zion. Ikasleak etxean gertatutakoa kontatu zuenean amak salaketa jarri zion irakasleari. Kasua epaileen esku geratu zen eta epaileak irakaslea errugabea zela esan zuen.
  •          Bigarren kasua Beasaingo mutil batena da. Mutil honek eskolan emaitza txarrak ateratzen zituen baina gurasoek ez zuten ulertzen izan ere semeak liburutegira joaten zela esaten zien. Gurasoek irakaslearen lana zalantzan jarri zuten behin eta berriro beraien semea defendatuz. Gurasoek ez zioten salaketarik ipini irakasleari, mutila konturatu zen gaizki egiten ari zela eta gurasoei egia kontatu baitzien.
         Ibizako kasuan arazoaren muina etxean sortzen delakoan gaude. Izan ere, etxeetan jada ez dago komunikaziorikgurasoek apenas dute denbora euren seme-alabei entzuteko, eta nekatuegi daude etxearen antolamendua mantendu nahiz euren rola betetzeko. Bikotekide biek, kanpoan lan egiten duten heinean, ez dute heziketaren ardura beraien gain hartu nahi eta irakasleen esku uzten dute liskarrak saihesteko asmoz; azken finean, erosoagoa baita. Sarritan gurasoek beraien haurrek baino jarrera okerragoak hartzen dituzte eta ez dira ohartzen eredu izan beharko liratekeela beraien seme-alabentzat. Irakaslearen lana gutxiesten dute, hauen lana zalantzan jarriz eta beraien haurren arazo eta porrotak berari leporatuz.

Gure ustez irakasleak egoera hauek sahiesteko ondorengo pautak jarraitu beharko lituzke:
-  Gurasoei ikasleen egunerokotasunaren berri eman
-  Hasieratik irakasle-guraso harremana zein izango den garbi azaldu behar da (Finlandiako kasua)
-  Ikasleekin harremanak sustatu
-  Etxeko arazoak albo batera uzten lagundu behar zaie

lunes, 21 de noviembre de 2011

Rosenthalen esperimentuari buruzko iruzkina

Benetan interesgarria iruditu zaidan testua izan da Hans zaldiaren kasua azaltzen duena. Irakurtzen ari nintzen heinean, harriturik utzi nau zaldiak zuen gaitasun hori, izan ere, gutxien espero nuena izan da erantzunera hurbiltzen zenean kolpeak emateari uzten ziola, galdera egin zion pertsonaren keinu eta mugimenduen arabera iristen zelarik ondorio horretara.

Hortik atera daiteken konklusioa harrigarria da, bigarren plano batean hainbat bat gauza transmititzeko joera izan dezakegulako konturatu gabe. Alde batetik oso baliagarria izan daitekeela esan dezakegu, Rosenthalen esperimentuari esker iritsitako ondoriora, hau da, nahiz eta ikasleen artean maila bera egon, talde bateko irakasleari espektatiba hobeak ematean, bigarren plano horretan seinale positiboak bidaltzen ari da ikasleei eta horrela hauen errendimendua hobetzen da. Baina horrek funtzionatu dezan gauzak ongi egin behar dira, bestela guztiz aurkakoa gertatzeko arriskua dagoelako. Ikasle talde normalarekiko zituzten espektatibak ez zirenez horren onak, irakasleek ikuspuntu baxuago batetik hartzen ituzten hauen emaitzak.

Oso baliagarria izan daiteken emaitza da Rosenthalen esperimentu horretatik ateratakoa, baina modu aproposean erabiltzen jakinda soilik, horrela, irakasleei bere ikasleekiko espektatiba onak izango dituztela zin egitearekin, hauen errendimendua areagotu daiteke.

Rosenthalen esperimentuari buruzko iruzkina

       Artikulu bitxia iruditu zait, bertan Robert Rosenthal matematiketako irakasleak eginiko esperimentua agertzen duena, eta zer pentsa sortu dit zalantzarik gabe. Zaldi baten adibidea jarriz hitz egiteko gaitasunik izan gabe ere informazioa transmititu daitekeela esaten du testuak. Artikulu hau irakurri aurretik ia ezinezkoa iruditzen zitzaidan zaldiak gizakiok transmititutakoa ulertzeko gai izatea, baina hau irakurri ondoren zaldiren batekin topo egiten badut zihur nago hauekin komunikatzen saiatuko naizela.
       Bestalde, ikastetxe batean eginiko esperimentu baten berri ere ematen du. Bertan ikasgela bat bitan banatzen da, irakasle bati ikasle oso azkarrak dituela esaten diete eta besteari aldiz ikasle normalak dituela, nahiz eta hauen artean ez desberdintasunik izan. Ikasturtea amaitzean emaitzek argi erakusten dute ikasle azkarrenen taldeak aurrerapen handiagoa izan duela. Horrela, esan genezake garrantzitsua dela ikasle guztietan sinistea espektatibak alde batera utzita, guztiek berdin tratatuak izateko eskubidea dutelako, bai eta beraien gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko ere. Irakasle izaten naizenean badakit hau ez dela erreza izango, beti egongo delako batenbat gustuko ez duzuna, baina nire ustez baliotsuagoa da jakinduria handia duenarekin aurrera pauso handiak ematea baino ezinean dabilenari besteen parera iristen laguntzea.

Rosenthalen esperimentuari buruzko iruzkina


Oso artikulu interesgarria iruditu zait; bai Clever Hansen efektua sortu zuen zaldiaren istorioarengatik eta baita Rosenthal-ek eginiko ikerketari begira ere. Askotan ez gara ohartzen hitz egin gabe ere, informazio asko transmititzeko gai garela; eta horregatik, erabat harriturik uzten gaituzte esaterako, gure etorkizuna atzematen dabiltzan horiek. Harrigarria da hau zaldi bati esker ondorioztatzea, baina, are harrigarriagoa iruditu zait zaldi bat gizakiok transmititzen dugun hori jasotzeko gai izatea. Azken finean, guk uste baino gehiago transmititzen dugula da kontua, eta horri ahalik eta probetxu gehien ateratzen saiatu beharko ginatekeela.
Bestetik, Rosenthal-ek eginiko esperimentuari esker, gure espektatibek eragiten diguten jarrera inkontzientea ezagutu dut. Izan ere, inkontzienteki ezberdin tratatzen dugu jendea euretariko bakoitzaz espero dugunaren arabera. Era berean, inoiz ohartu gabea nintzen, norbaitengan espero dudanak zenbat eragin dezakeen bere errendimenduan; eta hau oso garrantzitsua da irakasle batengan. Argi dago, ikasleekiko izango ditugun aurre-iritziak kontrolatzen ikasi beharko dugula, bestela euren errendimenduan eragin negatibo latzak izan baititzake. Beraz, saiatu beharrean gaude ikasle guztiengan espektatiba altuak jartzen, euren motibazioa eta beraz errendimendua ahalik eta hoberena izan dadin.