lunes, 21 de noviembre de 2011

Rosenthalen esperimentuari buruzko iruzkina

       Artikulu bitxia iruditu zait, bertan Robert Rosenthal matematiketako irakasleak eginiko esperimentua agertzen duena, eta zer pentsa sortu dit zalantzarik gabe. Zaldi baten adibidea jarriz hitz egiteko gaitasunik izan gabe ere informazioa transmititu daitekeela esaten du testuak. Artikulu hau irakurri aurretik ia ezinezkoa iruditzen zitzaidan zaldiak gizakiok transmititutakoa ulertzeko gai izatea, baina hau irakurri ondoren zaldiren batekin topo egiten badut zihur nago hauekin komunikatzen saiatuko naizela.
       Bestalde, ikastetxe batean eginiko esperimentu baten berri ere ematen du. Bertan ikasgela bat bitan banatzen da, irakasle bati ikasle oso azkarrak dituela esaten diete eta besteari aldiz ikasle normalak dituela, nahiz eta hauen artean ez desberdintasunik izan. Ikasturtea amaitzean emaitzek argi erakusten dute ikasle azkarrenen taldeak aurrerapen handiagoa izan duela. Horrela, esan genezake garrantzitsua dela ikasle guztietan sinistea espektatibak alde batera utzita, guztiek berdin tratatuak izateko eskubidea dutelako, bai eta beraien gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko ere. Irakasle izaten naizenean badakit hau ez dela erreza izango, beti egongo delako batenbat gustuko ez duzuna, baina nire ustez baliotsuagoa da jakinduria handia duenarekin aurrera pauso handiak ematea baino ezinean dabilenari besteen parera iristen laguntzea.

1 comentario:

  1. Interesgarria diozuna. Uste dut hemendik eta urte batzuetara garatuago eta zehatzago esango duzula.

    ResponderEliminar