lunes, 28 de noviembre de 2011

Hezkidetza, detaile sutilen indarra.

Modulo lanerako informazioa bilatzen ari nintzela artukulu interesgarri honekin egin nuen topo. Bertan hezkidetzaz hitz egiten du eta dio normaltzat duguna zalantzan jarzea ezinbestekoa dela aurrera egiteko. Argi dago neska eta mutilak elkartzea ez dela hezkidetza. Izan ere, eskola mistoa sortzerakoan ez ziren kontuan hartu zer ekar zezakeen biak espazio berean sartzea gizarte sexista batean gaudenean. Honen aurrean eskolak bizitzarako baliogarri diren balio guztiak integratu behar lituzke bai gizonezko zein emakumezkoei lotutakoak; hau izango bailitzateke benetan berdintasunerako heziketa eskaintzea. Honez gain, pertsonarentzat zein diren gaitasun positiboak eta horiek lantzea ere beharrezkoa da, kontuan hartuta gaitasun batzuetan sexu batekoak bestekoak baino "entrenatuago" daudela. Modu honetara, generoak eta bere mugak behingoz gainditzeko bideak zabalduko dira.
Nortasuna "zizelkatzeko" tailerra izan beharko luke eskolak. Geure burua hobeto ulertzen laguntzeko eta ikusteko zertan garen eder eta zein den gure ahalmena, eta zer nahi dugun aldatu. Gainera eskolak harreman onak sortzeko lekua izan beharko luke baita gatazkak konpontzeko entrenalekua ere.
Ikasgaian ikasi dugun moduan zenbait artikuluren bidez, irakasleek kasu gehiago egiten diete mutilei neskei baino. Mutilek taldean protagonista izateko beharra dutelako baina protagonista menperatzailearena, gizartean hala ikusten baitute. Neskei arduratsuak izatea eskatzen zaie eta zerbait lortzeko ahalegin handia egin beharra dutela; mutilei berriz, espektatiba handiak jartzen zaizkie. Batzuk diote arrazoi hau dela eskola porrotaren zergatia. Nire ustez hau ez da arrazoi bakarra izango baina kontuan hartu behar da genero ereduek noraino baldintzatzen dituzten espektatibak.
Honez gain irakasleen prestakuntzari ere arreta jarri behar diogu eta hori lantzeko lehenik elkarbizitza landu behar da arauak taldetik bertatik ateraz, talde horren beharren arabera.

1 comentario:

  1. Modulu lan elegantea egin dezakezuna argi. Agian, interesatu ahal zaizu single-sex education ikuspegi horren oinarri berrietan ematen diren argudio batzuk; uste dut Maria Calvorenak (A multzoko lehenengoa) baliabide interesgarriak eman ahal dizkizula, kritikotasunez erabiltzeko.

    ResponderEliminar