Bi kasuren bidez aztertu dugu gai hau
- Lehen kasua Ibizako ikastetxe batean gertatu zen. Bertan hamalau urteko bi ikasle liskarrean hasi ziren, irakasleak hau ikusirik banantzen saiatu zen hauetako bati banantzeko bizkarretik heldu zion. Ikasleak mehatsuekin eta ostikadekin erantzun zion. Ikasleak etxean gertatutakoa kontatu zuenean amak salaketa jarri zion irakasleari. Kasua epaileen esku geratu zen eta epaileak irakaslea errugabea zela esan zuen.
- Bigarren kasua Beasaingo mutil batena da. Mutil honek eskolan emaitza txarrak ateratzen zituen baina gurasoek ez zuten ulertzen izan ere semeak liburutegira joaten zela esaten zien. Gurasoek irakaslearen lana zalantzan jarri zuten behin eta berriro beraien semea defendatuz. Gurasoek ez zioten salaketarik ipini irakasleari, mutila konturatu zen gaizki egiten ari zela eta gurasoei egia kontatu baitzien.
Ibizako kasuan arazoaren muina etxean sortzen delakoan gaude. Izan ere, etxeetan jada ez dago komunikaziorik; gurasoek apenas dute denbora euren seme-alabei entzuteko, eta nekatuegi daude etxearen antolamendua mantendu nahiz euren rola betetzeko. Bikotekide biek, kanpoan lan egiten duten heinean, ez dute heziketaren ardura beraien gain hartu nahi eta irakasleen esku uzten dute liskarrak saihesteko asmoz; azken finean, erosoagoa baita. Sarritan gurasoek beraien haurrek baino jarrera okerragoak hartzen dituzte eta ez dira ohartzen eredu izan beharko liratekeela beraien seme-alabentzat. Irakaslearen lana gutxiesten dute, hauen lana zalantzan jarriz eta beraien haurren arazo eta porrotak berari leporatuz.
Gure ustez irakasleak egoera hauek sahiesteko ondorengo pautak jarraitu beharko lituzke:
- Gurasoei ikasleen egunerokotasunaren berri eman
- Hasieratik irakasle-guraso harremana zein izango den garbi azaldu behar da (Finlandiako kasua)
- Ikasleekin harremanak sustatu
- Etxeko arazoak albo batera uzten lagundu behar zaie
No hay comentarios:
Publicar un comentario