HEZIKETA MOTAK
1. HEZIKETA BANANDUAREN EREDUA:
1.1. Sexuen arteko ezberdintasunak defendatu
· Ezberdintasun biologikoak
(Garuna era desberdinean garatua)
· Ezberdintasun psikologikoak
(Neskek azkarrago garatzen dituzte gaitasunak)
· Ezberdintasun soziologikoak
(harremanak egiterako garaian)
· Ezberdintasun orokorrak
NESKAK
o Emozioak azaldu
o Beraien gaitasunak gutxietsi
o Lagun artean hitz egitea gustuko
o Ahots fineko irakasleak gustuko
o Laguntza eskatu behar izanez gero
o Irakaslearekin harremanak bultzatzen saiatu
o Fikzioa atsegin
o Lanerako ohitura onak
o Heldutasun handiagoa
MUTILAK
o Lehiakorrak
o Dituzten gaitasunak baloratu
o Ahots lodiko irakaslek gustuko
o Hierarkia gustuko
o Fikzioa ez dute gustuko
o Akzioa gustuko dute
o Arriskuak hartu ondorioei begiratu gabe
1.2. Hezkidetzaren aurkako jarrera
· Ikasleen arreta falta maila handian areagotu
· Genero estereotipoak indartu
· Ikasgaien aukeraketan eragin zuzena
2. HEZKIDETZAREN EREDUA:
2.1. Hiru ezaugarri nagusi
· Akademikoki emaitza hobeak
· Neskek eta mutilek beraien diferentziekin elkar ikasi
· Faktore kulturalek ikas erraza den ingurunea sortu
2.2. Eredu tradizionala baztertzen dute
2.3. Ikasleak emozionalki helduagoak
2.4. Helburu nagusia: ikasleak eguneroko bizitzara egokitzen ikastea
SINTESIA
Artikulu honetan bi heziketa mota ezberdin kontrajartzen dira, alde batetik heziketa banandua defendatzen dute batzuk, eta bestetik hezkidetzaren eredua.
Heziketa banandua ontzat ikusten dutenek gizon emakumeak desberdinak direla defendatzen dute eta hori dela eta heziketa ezberdinak jaso beharko lituzketela, horrela bi sexuen banaketa eginez.
Garunak sexua duela diote eta horregatik ematen direla generoen artean horren jarrera ezberdinak. Sexu bakoitzari dagozkion ezaugarriak aipatzen ditu, neskek emozioak azaltzeko gaitasuna dute, beraien gaitasunak gutxietsi egiten dituzte, lagun artean hitz egitea gustuko dute, ahots fineko irakasleak atsegin dituzte, lanerako ohitura onak dituzte... eta mutilek aldiz, neskak baino lehiakorragoak dira, dituzten gaitasunak baloratzen dakite, akzioa gustuko dute, ahots lodiko irakasleak gustatzen zaizkie, arriskuak hartzen dituzte ondorioetan erreparatu gabe…
Hezkidetzaren eredua defendatzen dutenek eredu tradizionala erabat baztertzen dute bi sexuentzat berdin balioko duen heziketa bultzatzen dutelarik. Hauen helburu nagusia pertsonak heztea da generoa alde batera utzita eta hauek eguneroko bizitzara egokitzea. Hiru ezaugarri nagusi ditu eredu honek, lehenik akademikoki emaitza hobeagoak bermatzen ditu, ikasleak sozializatzeko aukera izateak autoestimu altuagoa izatea dakar; bestetik, genero diferentziak egon arren elkarren artean ikasteko balio du; eta azkenik, elkarbizitza sustatzen duen ingurune honek ikasleak gehiago motibatzea lortzen du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario