Artikulu honek neskatoek eskolako bizitza nola eramaten duten azaltzen digu. Hasteko, gazteentzat garrantzitsuena "enkajatzea" denez eta generoa denez gure identitate sozialaren zutabe garrantzitsuenetariko bat, genero postura "egokiak" hartzea ezinbestekoa da "enkajatu" ahal izateko.
Aipatu behar da mutilak izaten direla normalean klasean dominatzen dutenak, neskak bigarren planoan utziz. Hala ere, ikerketek kuestionatu dute ea irakasleek mutikoengan atenzio gehiago jartzeak ez ote dien benefiziatu. Emaitza ezezkoa da. Izan ere, neskatoek egiten dituzten galdera guxi horiek efektibogoak dira eta gainera, mutilei atentzio gehiago jartzen badiete disziplina kontuagatik da, ez jakintza gehiago eskaintzeko.
Beste alde batetik, neskatoen gai nagusia irudia da. Izan ere, gizartean emakumeak mutilen gustuko objetu bezala azaldu behar du eta horregatik ironikoa da ikustea mutikoek burla egiten dietenean neskei bere itxuragatik gehiegi arduratzen direlako.
Azkenik, irakasleei dagokienez, espektatiba ezberdinak izaten dituzte bere ikasleetan euren generoaren arabera. Neskak esanekoak izatea espero da baina gaizki portatzen direnean mutilei baino gogorrago zigortzen zaie.
Hala ere, pedagogiak generoaren ordena eta hortik sortutako konportamenduak aztertu eta kuestionatzen baditu aldaktak emango dira.
Lan zorrotza egin dezakezuela argi dago
ResponderEliminar