sábado, 12 de noviembre de 2011

Genero berdintasuna hezkuntza sisteman

Marina Subirats, hezkuntza-berdintasunaren alorrean bere izena entzuna izatera eraman duen soziologoa da, Niemeyereko kontseiluan, azken urteetako hezkuntza sistemaren fruitu izandako aurrerapenak baloratuz.

Berak proposaturiko gaiak, hiru eguneko saiotik, bigarren osoa bete zuen, garrantzi handikoa dela garbi utziz. Frankismoak bere botere urteetan, neskengan izandako eragin negatiboez hitz egin zuen, eta azkenaldian ere, berriro ideia hori entzutera eman dela gogorarazi, eragin handiena, alderdi politikoen emaitzen menpe egongo zelarik. Ondo azpimarratu zuen, bai hezkuntzan eta baita gainontzeko faktore guztietan ere, neskak alde batetik eta mutilak bestetik banantzeak ez zuela inongo alde positiborik, are gehiago, ikuspuntu sexualaz eta ugalketaz inork ez badu gaizki hitz egiten, ea zergatik hezi behar diren modu ezberdinean galdetzen du.

Bere ikuspuntutik, ikasleak bitan banatzeak emaitza positiboak izaten dituela azaltzen dituzten adibideak ez dira argudio onargarriak, esanez, orain arteko hezkuntza sistema nahiz eta ez izan hoberena, irtenbidea ez legokeela orain artekoa sustraitik kendu eta guztiz sistema berri bat ezartzean, gaur egungoa hobetzean baizik. Marinak dioen bezala, hezkuntza mistoaren aurka daudenek berrikuntza gisa aurkezten duten bitartean aldaketa hori, argitzen du, metodo hori duela zenbait urte atzera zegoen bera dela, eta berak dakiela, horri ezin zaio berrikuntza deitu, atzerapena baizik, tradizionalismora jauzia.

Eskola mistoak bultzatzera nahitaezkoa dela defendatzeko, gaur egungo neskengan erreparatzea besterik ez dela egin behar argitzen du Subirats-ek. Nabaria da sekulako aurrerapenak lortu dituztela, eta adibidez, gaur egun,  emakumezko ikasle gehiago daude unibertsitateetan gizonezko baino, bai eta unibertsitate tituludun ikasle izandakoak.

Helburu nagusi gisa, hezkuntza berdintasun hori, hezkuntza zentro guztietan aplikatua eta sustatua izan dadin nahiko luke, bai eta, zentro formalez gain, informal eta egoera ez-formaletan ere. Derrigorrezko bigarren hezkuntza amaitu aurretik, ikasleek zenbait hitzaldi eta gogoetarako ekintzak jaso ditzaten ere lortu nahi du.

Konponbide bat, lehen bai lehen gizontze ideia hori erradikatzen saiatzean dago, hau da, beti gizonezkoen ikuspuntura jotzea galaraztea. iruditu ez arren, gure barruan, plano sekundario batean pentsatzen dugun heinean, pentsatutako oro modu gizonduan egiten baita.

Honi buruzko dokumental bat (agian apur bat luzea, baina interesgarria)

3 comentarios:

  1. Oso ona!

    Zerbaitegatik ez dit kargatzen dokumentala. Uste dut, idatzi duzuna irakurri eta gero, denontzat erabilgarria izan daitekeela K1 egitera begira.

    ResponderEliminar
  2. Erronka: Ezetz lortu bideoa jaistea!
    Nik, behintzat, ez dut lotu.

    Ona eta interesgarria.

    ResponderEliminar