Irakasleari egin nion elkarrizketan irten zen gai bat izan zen irakasleari tratu txarrak leporatzearena. Honen inguruko albiste baten bila, duela gutxi gertatutako gertakari bat azaltzen duen artikulu bat bilatu dut.
Albiste honek kontatzen duenaren arabera, bi ikasle nerabe jotzen hasi ziren klasea amaitu bezain pronto. Irakasleak hau ikusi bezain laster, bi mutilak apartatzen hasi zen, gainean zegoen mutikoari bizkar aldetik helduz. Hamalau urteko mutil hau irakasleari ostikadak ematen hasi zen eta Guardia Zibilaren aurrean salatuko zuenarekin mehatxatzen hasi. Mutikoaren amak, honen aurrean, irakaslea salatu zuen.
Epailea berandu xamar konturatu zen ordea benetan gertatutakoaz; eta beraz, barkamena eskatu dio irakasleari. Amari ere gogor egin dio hitz, irakaslea eskertu beharrean salatzeagatik.
Irakasle askok bizi izan duten injustizien adibide bat dugu hau.Irakasle garenean zein punturaino sar gaitezkeenaren inguruan hausnartzeko bide ematen diguna. Harrigarria eta lotsagarria da ama honek duen jarrera; baina zoritxarrez, esan beharra dago gaur egungo guraso askok dutena dela: ikasleak jokabide txarra izan eta gurasoek aurpegia ateratzea, gertaeraren ezagutzarik ia izan gabe. Benetan, lotsagarria da.
Bestetik, irakasle honek behar izan duen gainerako irakasleen babesa esanguratsua da. Ez dut kasu honetan beste irakasleek izan duten jarreraren berri; baina esan nahiko nuke, elkarrizketatutako irakasleak esan zidan antzera, edozein arazoren aurrean, irakasleak bat eginik eta elkarturik egon behar luketela. Arazoa azkarrago eta hobekiago konpon dadin eta irakaslea bakarrik senti ez dadin.

No hay comentarios:
Publicar un comentario