Pertsona batek norbere buruarekiko azaltzen duen jarrera da autoestimua eta norbere egoeren arabera eta inguratzen dioten pertsonen arabera, norberarekiko estimua aldatu egin daiteke.
Autoestimuaren eraketa eta garapenak, familiarteko harremanetan du jatorria, haurrak gurasoek maitatu eta errespetatzen dutela sentitzen duen momentutik. Familiaren eragin zuzena aipatu dugu, baina familiaz gain inguruko beste zenbait faktorek ere eragina dute haurraren autoestimuan, eskolaren kasua esate baterako, eta hor irakaslearen paper egokiaren garrantzia.
Lehen urtetik aurrera, umeak badu bere buruaren noziorik eta ohartzen da zer egin dezakeen eta zer ez. Irakasleek duten helburuetariko bat haurrek euren buruarengan duten konfiantza indartzea da.
Umeak trebetasun berriak bereganatu ahala ikasten du eta lorpen horiek konfiantza ematen diote. Haren ekintzek besteengan sortzen dituzten erreakzioek, gainera, haurraren autoestimuan eragiten dute.
Gertaera positiboek autoestimu positiboa sendotzen dute; porrotek, aldiz, autoestimu negatiboa indartzen dute. Gora-behera hauek egunerokotasunean gertatu ohi dira eta baliagarriak dira norberaren irudia orekatzeko.
Autoestimu ona duen haurrak bere nortasuna indartuko du eta horrela pertsona positibo eta zoriontsua izango da. Hobeto aurre egingo die frustrazio txikiei eta hobeto moldatuko da inguratzen duen mundura.
Bestalde, aipatzekoa da hiru gradu ezberdinetan banatu dezakegula autoestimua, gradu bakoitzaren ezaugarriak honako hauek dira:
1. AUTOESTIMU ALTUA: Bere buruaz duen kontzeptua bere idealarekin bat datorrenean sortzen da. Pertsona hauek lasaiak izaten dira, bere buruaz arro egoten dira eta ingurukoekin harremanak izateko ez dute zailtasunik izaten.
2. AUTOESTIMU DESPROPORTZIONATUA: Bere buruaz duen kontzeptuaren eta bere idealaren artean aldeak handiak direnean sortzen da eta autoestima baxu mota bat da. Pertsona hauek portaera agresiboa izaten dute eta gaitasun sozialetan hutsuneak izaten dituzte.
3. AUTOESTIMU BAXUA: Bere idealaren eta bere buruaz duen kontzeptuaren artean aldeak handiak direnean agertzen da. Pertsonek portaera pasiboa izaten dute eta gaitasun sozialetan hutsune nabarmenak izaten dituzte.
Beraz, zer egin dezakete irakasleek?
§ Haurrak egindako lorpen txiki eta horiek eskuratzeko ahalegina baloratu eta poztu.
§ Kalifikatibo positiboak esan , adierazi gauzak ondo egiten dituenean.
§ Kontaktu fisikoa adierazi, horrek segurtasun sentipena sorraraziko dio.
§ Zerbait lortu nahi eta ezinaren frustrazioak gainezka egiten badio, ondo egiten dakien beste jarduera bat egitera animatu.
§ Erronkak pauso txikitan gainditzeko moduan jarri, erronka bakoitzak aurrekoarekin zerikusirik ez duen lorpen bat ekar dezan.
§ Auto-diziplinaren oinarriak ezarri behar zaizkio, mugak finkatuz.
§ Erabakiak hartzen eta arazo txikiei aurre egiten utzi behar zaio, konfiantza emanez.
Hona hemen Gabriela Lardiés psikologoak autoestimuaren inguruan eginiko ipuin interesgarri bat:
Oso-oso interesgarria. Eskerrik asko. Talderako eta ikasgairako egin beharreko lanaz gain, ekarpen polita egin diozu Internetari.
ResponderEliminarEmaten dituzun gomendioak zeuk egiteko aukera bazeneuka, idatzi esperientzia horren inguruan, zer gertatzen den zelan...
Klaseko dinamikaren barrutik begiratuta, baina; ez dakit non kokatu lana. Egin beharreko zeinen barruan.