domingo, 6 de noviembre de 2011

Autokritika

Badira zenbait egun autokritika igota egon beharko lukeela, baina gaizki ulertu bat izan nuela eta, zuk zintzilikaturiko test horretan egin behar zela uste nuen, beraz barkatu atzerapena.

Niri adimen emozionala azaltzea egokitu zitzaidan Gorka Pablos ikaskideari. Aurrena berak egin zuen adimen anitzaren inguruko argibidea, eta horri esker, azalpena zein eratara jorratu behar nuen jakiteko lagungarri izan zitzaidan. Paper batean ideia nagusiak nituen apuntaturik eta horiekin baliatuta, ordura arte ulertuta nuena berari jakinarazten saiatu nintzen. Esan beharra daukat gaia ez nuela erabat mamiturik, baina ahal nuen bezala lortu nuen Gorkari zenbait gauza jakinaraztea. Urduritasunaren erruz esaldi motzen bidez hitz egiten nion eta behin baino gehiagotan trabatu egiten nintzen, baina pixkanaka joan nintzen lasaitzen.

Orokorrean azkarregi egin nuen dena baina ideia garrantzitsuenak aipatu nizkion behintzat.

1 comentario:

  1. Dena ederki egin beharra lan handiegia duzu!
    Egin duzuen momentuan eginda, zail zenuen gogoan izatea; zure autokritikaz gain, zure ikasleek ondo zer egin duzun ere esan behar zizuten eta zuk hemen idatzi.
    Norberaren alderdi positiboak ganoraz ezagutzeko bestearen beharra dugu; harako eskola horretan horixe zen bizi beharreko esperientzia bat.
    Ba, Gorkak azpimarratutako gauza on bat neuk esan ahal dizut: ez zinen urduri jarri (!) Irakasle onak horixe ere lortu behar du, zuk lortu duzu.

    ResponderEliminar