Atzo goizean izan nuen elkarrizketa nire irakasle izan zenarekin eta igarotako denbora luzea (3 ordu baino gehiago egon baiginen hizketan) benetan baliagarria eta polita iruditu zitzaidan.
Irakasle honek 3. mailara arte klaseak eman bazizkidan ere, gerora ere ez dut berarekin harremana galdu, bere alaba nire laguna baita eta eskolako liburuak pasatzen nizkionez, askotan izan naiz haien etxean eta familikoak ez zaizkit arrotzak egiten. Hala ere, beldur pixka batekin joan nintzen elkarizketa egitera, hasteko, irakasleak bronkioetako infekzioa zuelako eta beraz ezin nuen jakin ondo hitz egin ahal izango zuen, eta bestetik, oso urduri nengoelako, izan ere, nahiz eta familia ezagutu oso arraroa egiten zitzaidan irakasleari elkarrizketa bat egitea kazetaria banintz bezala. Gainera, etxera iritsi bezain laster, familiako lau kideak azaldu ziren niri agurtzera eta haiekin ere solasaldi polita izan nuen.
Azkenean hasi nintzen bada elkarrizketa egiten eta benetan gauza piloa ikasi ahal izan nituen. Hasteko, irakasleak azpimarratu zidan lehen gauza zera da: enpatia eta pazientzia ezinbestekoak direla irakasle izateko. Eta egia da, ez nintzen konturatu baina irakasle hark benetan konprendintzen gintuen eta zerbaitetan huts egiten bagenuen zuzenean ume horrekin zentratzen zen gaizki zihoan arlo horretan sakontzeko. Jarrera hori benetan eredugarria iruditu zitzaidan.
Beste alde batetik, umeak asko aldatu zirela esan zidan eta autoritate galtzearen kontua aipatu nionean, segituan esan zidan baietz, argi eta garbi umeeen (eta gizartearen) baloreak aldatu egin direnez, haien jarrera ere aldatu egin dela eta horrekin batera, irakasleen autoritatea galdu egin da. Hala ere, berak zioen irakaslearen arabera posible zela autoritatea klasean mantentzea. Hurrengo ariketan azalduko ditut ikasi nituen beste gauza asko baina esan ditudanak aipagarriak iruditu zaizkit.
Beraz, oso gustora egon naiz elkarrizketa egiten eta irakaslea oso jator azaldu da nirekin beste egun batean lasai joateko esan baitit, nire zalantzak edo dena delakoetan laguntzeko prest egongo dela. Bera aukeratzea erabaki ona izan dela argi erakutsi dit.
Lehenengoei nahiko maila pertsonalean idatzi diet, zurea copy-paste bat da, pertsonalizatutako tartea kenduta
ResponderEliminarPertsonalizatutako tartea:
Orain ulertu dut beste sarrerakoa nondik datorren. Argi eta garbi daukat oso emankorra izan zaizula lana; orain lanketa sasoian, ahalik eta onena egiten saiatu.
Ea datorren urteko ereduetariko bat zurea den
_______________________________________
Orain, hurrengo pausua: hasi idazten zer ikasi duzun, argi eta garbi dakizunean.
Eta zer ikasi duzun ez dakizunean, zeintzuk gauza garrantzitsu kontatu dizkizun