lunes, 21 de noviembre de 2011

Rosenthalen esperimentuari buruzko iruzkina


Oso artikulu interesgarria iruditu zait; bai Clever Hansen efektua sortu zuen zaldiaren istorioarengatik eta baita Rosenthal-ek eginiko ikerketari begira ere. Askotan ez gara ohartzen hitz egin gabe ere, informazio asko transmititzeko gai garela; eta horregatik, erabat harriturik uzten gaituzte esaterako, gure etorkizuna atzematen dabiltzan horiek. Harrigarria da hau zaldi bati esker ondorioztatzea, baina, are harrigarriagoa iruditu zait zaldi bat gizakiok transmititzen dugun hori jasotzeko gai izatea. Azken finean, guk uste baino gehiago transmititzen dugula da kontua, eta horri ahalik eta probetxu gehien ateratzen saiatu beharko ginatekeela.
Bestetik, Rosenthal-ek eginiko esperimentuari esker, gure espektatibek eragiten diguten jarrera inkontzientea ezagutu dut. Izan ere, inkontzienteki ezberdin tratatzen dugu jendea euretariko bakoitzaz espero dugunaren arabera. Era berean, inoiz ohartu gabea nintzen, norbaitengan espero dudanak zenbat eragin dezakeen bere errendimenduan; eta hau oso garrantzitsua da irakasle batengan. Argi dago, ikasleekiko izango ditugun aurre-iritziak kontrolatzen ikasi beharko dugula, bestela euren errendimenduan eragin negatibo latzak izan baititzake. Beraz, saiatu beharrean gaude ikasle guztiengan espektatiba altuak jartzen, euren motibazioa eta beraz errendimendua ahalik eta hoberena izan dadin.

1 comentario: