Haurraren inguruko zenbait datu:
- Abdel, 11 urteko nigeriarra.
- Tolosako Samaniego ikastetxeko L.H 6. kurtsoan dago.
- Bere ikaskideek iraindu, baztertu eta mespreziatu egiten dute.
TUTOREAK HARTU BEHARREKO NEURRIAK:
Abdel errefortzu klase batean dagoen bitartean, tutoreak beste ikaskide guztiekin hitz egiteko aprobetxatzen du. Bullying-a zer den eta Abdelen kasuaz hitz eginez, haien iritzia eskatuko du; arazoaren jatorria bilatuz. Era berean, bullying-aren ondorio lazgarrien berri emango die. Modu honetan, ikasle guztiak Abdelen lekuan jar daitezen saiatuko da. Programa interkulturala bultzatuko du, arrazakeria guztiz baztertuz. Behin ikasleak egin dutenaz kontziente direnean, banan-banan barkamena eska diezaioten gomendatuko dut, inor derrigortu gabe. Izan ere, barkamena eska diezaioten exijitzen badie, obligazioz egingo dute; eta kontua ikasle guztiak arrazakeriaren larritasunaz kontzientziatzea da. Hau da, azalaren koloreak, hizkuntzak... hots, kultura desberdinek ez dutela pertsona bat beste bat baino gutxiago egiten.
Era berean, beste irakasleekin lantzea behar-beharrezkoa du tutoreak. Behin Abdelen kasua azalduta, irakasle bakoitzak ikusi eta bizitakoa bai eta bakoitzak duen iritzia eskatuko die. Gauzak horrela, denen artean konponbide bat bilatzen saiatuko dira. Beharrezkoa ikusiz gero, profesional baten laguntza eskatuko delarik.
Gurasoekin ere, kasuaz hitz egitea beharrezkoa da; hauek beren semearen egoera zein den jakin dezaten. Helburua gurasoak larritzea ez den arren, egoeraren berri izan behar baitute.